Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)
"LUZ" LASALA
Koreografoa: Judith Argomaniz
Dramagintza: Judith Argomaniz, Rubén Albelda y Jaiotz Osa
Argiztapen Diseinua: Álvaro Estrada
Argi Teknikaria: Aitor Azkuna
Jantzien Diseinua: Xabier Mujika
Antzezleak: Rubén Albelda, Carla Diego, Garazi Etxaburu, Sergio Moya, Jaiotz Osa, Paula Parra, Rafke Van Houplines
Kontaktua: info@emiliayague.com
CURRICULUMA
Bartzelonako Institut del Teatren eta Madrilgo Maria de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan egin zituen ikasketak Judith Argomanizek. Azken horretan lizentziatu zen, kalifikaziorik handiena eta aparteko saria lortuta. 2017an, Gipuzkoako Dantza Irakasleen Elkartearen errebelazio-saria jaso zuen, “koreografiaren eta interpretazioaren munduan duen potentzialagatik eta etorkizun oparoagatik”.
Ballet Biarritz Junior eta Amaury Dance Company konpainietan parte hartu du, eta Nacho Duatoren, La Macanaren eta Shlomi Bitton-en obrak interpretatu ditu.
2013. urtean, dantzatik eta fotografiatik zetozen artistez osatutako LASALA konpainia sortu zuen. Konpainiak etengabeko ikerketa egiten du hizkuntza fisikoa eta egungo estetika sortzeko, taldearen kezkak islatzeko asmoarekin.
2013an sortu zenetik, bertoko eta nazioarteko hainbat jaialditara gonbidatu dute. Honako hauek dira berak sortutako lanetako batzuk: Hooked (2013), Hooked (still) (2014), Lauesku (2014), Lauesku 22 (2015), Trip y Now (2016) eta Microclimate (2017).
Now lanak publikoaren saria lortu du Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Jaialdian, Dantza-ikuskizunik Onenaren Saria hain zuzen. Horrez gain, Espainiako Antzoki Sarearen Ballet, Dantza eta Mugimenduaren Arte Batzordeak gomendatu du lan hori.
Hooked lanak —Hooked (still) obraren laburpena—, berriz, lehen saria eta publikoaren saria eskuratu ditu Frantziako Sens hiriko Les Synodales - Concours Chorégraphique Contemporain Jeunes Compagnies lehiaketan. Horrez gain, lehen saria eskuratu du Alcobendas Hiriko IX. Dantzaren eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Lehiaketan, beste sari batzuen artean.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Dantza Plazetan 2024: Gaztedi Dantzari Taldea
- Basarrate plaza (Santutxu) [Bilbao]
- 17:00
- 2024(e)ko Abenduak 24
Dantza
Dantza Plazetan 2024: Beti Jai Alai Dantzari Taldea
- Basurtu Aita Donosti plaza (Basurtu) [Bilbao]
- 18:00
- 2024(e)ko Abenduak 24
Dantza
Tchaikovsky National Ballet: "EL CASCANUECES. Tchaikovsky-Ivanov"
- Kursaal [Donostia-San Sebastián]
- 20:00
- 2024(e)ko Abenduak 26
Dantza
"Bilbao Balleta da" (Gala eta Saria)
- Euskalduna Jauregia [Bilbao]
- 19:00
- 2024(e)ko Abenduak 26
Dantza
"Querencia"
- Victoria Eugenia Antzokia [Donostia-San Sebastián]
- 19:30
- 2024(e)ko Abenduak 27
Albisteak
2024/12/20
2024/12/20
2024/12/20
Ekitaldi kulturalak lekuaren arabera bilatzea errazagoa da orain Kulturkliken
2024/12/19
150 gramos jaialdia hartuko du Montehermosok abenduaren 26tik 28ra
2024/12/18