Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)

"LA DESNUDEZ" COMPAÑÍA DANIEL ABREU

LA DESNUDEZ

Egilea: Daniel Abreu
Koreografoa: Daniel Abreu
Zuzendaritza Eszenikoa: Daniel Abreu
Ekoizpena: Compañía Daniel Abreu
Musika: Henry Purcell, Tarquino Merula, Gabriel Fauré, Claudio Monteverdi
Eszenografia Errealizazioa: Daniel Abreu
Argiztapen Diseinua: Irene Cantero
Argi Teknikaria: David Benito
Jantzien Diseinua: Ángeles Marín
Jantzien Errealizazioa: Ángeles Marín
Antzezleak: Daniel Abreu, Dacil González
Iraupena: 60’
Kontaktua: ciadanielabreu@gmail.com

CURRICULUMA
2004an sortu zen Daniel Abreu konpainia, gaur egungo Espainiako dantza-talderik aipagarrienetako bat. Ezaugarri hauek ditu konpainiaren gidari den Daniel Abreuren lan koreografikoak: lengoaia-tresna xumeak erabiltzen ditu (dantzarien indarra eta nortasuna, besteak bete), eduki oniriko eta hurbiltasun handiko irudiak eraikitzen dituzten paisaia iradokitzaileak, eta soinu-giro oso sentikorra. Irudi eszenikoaren itzulpenak eta indar poetiko handiko narrazioa ditu euskarri estreinatutako lan bakoitzak, banakako zein taldekako formatuan eginak izan. Egundaino, 50 lanetik gora estreinatu ditu konpainia horrek. Venere da azkenekoa, eta 2015ean estreinatu zen, Madrid en Danza Nazioarteko Jaialdian. 2011n, berriz, Modul Dance programa europarreko partaide egin zen Daniel Abreu konpainia.

LABURPENA
Maitasunaren eta heriotzaren arteko ibilaldi bat iradoki nahi digu La Desnudez lanak. Mugitzen ari dira emakume bat eta gizon bat, eta den-dena ukitzen dute. Bertigoa eragiten duen zer likido, moldakor bat ari dira egiten. Biluztu egiten dira, baina ez gorputzak, formak baizik, eta dauden lekuaren geografiaz jabetzen.

LA DESNUDEZ