Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)

"IRRADAK" ALURR DANTZA TALDEA

IRRADAK

Zuzendaria eta Koreografoa: Aiert Beobide
Sorginen koreografia: Katixa Perea
Jantzien Diseinua: Ramón García + Garbiñe Granado
Iraupena: 60 minutos
Kontaktua: alurr_dantza@gmail.com

CURRICULUMA
Alurr Dantza Taldea Ibarran (Gipuzkoan) egoitza duen dantza talde bat da.Talde honek 1995ean hasi zuen bere ibilbidea eta dantza tradizionalaren irakaskuntza oinarritzat harturik proiektu pertsonal bat eratzen joan da orduz geroztik, beti ere dantzatik baino areago dagoen ikusmira batekin. Koreografo ospetsu eta dantzari gazteen ekarpen berriztatzaileek, euskal pausu eta dantza tradizionaletan oinarritutako koreografia berriak sortzeko aukerak ahalbidetu ditu.
Dantza tradizional, klasiko eta garaikideak elkartu eta alderdi hauek gure musika, erritmo eta jantzietara eramaten ditugu. Antzeztokiko estetika ere mailarik altuenean zaintzen saiatzen gara. Lan honen ondorio dira urtez urte Alurrek antzeztokietara eraman dituen ikuskizunak: Sua (2008 ), Oinazez (2010), Izanak Dirau , 1512 (2012), Uztartuz (2012) eta Soinaz (2013), Bi punturen artean (2015 ), Maruxak, sorginkeriaren sorterri ( 2017), Irradak (2017).

LABURPENA
Ikuskizuna nortasun eta izakera ezberdineko dantzen bidaia bat da.
Iberiar penintsulatik abiatu, mugimendu jokoso eta kaletarrago batetik pasa eta euskal kulturaren sustraietaraino iritsiz.
Perkusio, erritmo, mugimendu eta sentimenduz beteriko hiru dantza lehengoaia ezberdin hauek oinarri harturik norgeiagoka, maitasuna, talde jolasak eta indarra agertuko zaizkigu...
...Erraietatik atera eta bihotzetara iristeko dantza Irradak

IRRADAK