Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)

"ASUELTO" HURyCAN

ASUELTO

Koreografia: Asuelto
Egileak: Arthur Bernard Bazin & Candelaria Antelo
Zuzendariak: Arthur Bernard Bazin & Candelaria Antelo
Koreografoak: Arthur Bernard Bazin & Candelaria Antelo
Musika Zuzendaritza: Sergio Salvi
Jantzien Diseinua: HURyCAN
Antzezleak: Pau Cólera, Xavier Auquer Gomez, Arthur Bernard Bazin y Candelaria Antelo
Iraupena: 55’
Kontaktua: hurycan.hurycan@gmail.com

CURRICULUMA
Arthur Bernard Bazinen eta Candelaria Anteloren arteko topaketa artistikoaren emaitza da HURyCAN, 2013an sortua. Giza sorkuntzaren eta harremanen proiektua da, mugimenduaren komunikazio-premia aldarrikatzen duena. 2010ean hasi ziren elkarrekin ikertzen, eta orduantxe sortu zuten Discordio, Vallecasko Koreografia Lehiaketa irabazi zuen pieza. Hurrengo urtean Te Odiero sortzeko prozesuari ekin zioten, eta lan horri esker hainbat sari koreografiko eskuratu zituzten Espainian, Alemanian eta Frantzian. Hurrengo lana, Je te haime, 2013an estreinatu zen. 2016an, Asuelto laukotea osatu zuten eta haren bidez eskuratu zuten, 2017an, Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Azokako Dantza-ikuskizunik Onenaren Saria.

LABURPENA
Nola aurkituko zaitut estali gabe, eta nola azaleratuko naiz zu infektatu gabe? Berritzeko premia larria. Emadazu aholku bat, iritzi bat, korapilo berean gauden arren, beharbada entzun egingo dut, beharbada ez. Zapaldu lokarria loturak eteteko eta oreka errealista isurtzeko; askatu arauak, egitearen lotura gertagaitzetan zehar noraezean gelditzeko; gorputzetiko ibilaldia, aurrera ala atzera egitearen artean atrapatuta, une erabakigarri harekin berriz elkartzeko eta desberdin itzultzeko ahaleginean. Pauso aldatu bat eta dena hasita dago, edo, sinpleki, denak jarraitzen du, batek daki. Badaezpada ere… zapaldu lokarria.
Asuelto HURyCANen lan-prozesuaren azterketa da, bizitza organismotzat, mugimenduan dagoen gorpuztzat ulertzeko, gorputzak bera dena transmititu eta partekatzen baitu: magikoa eta ukigarria, kontzeptuala eta sentibera, ederra eta itsusia… Bizia.

ASUELTO