Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)

"GARDEN" AUKERAN & ALOS QUARTET

GARDEN

AUKERAN
Koreografoak: Edu Muruamendiaraz-Aukeran DK
Jantzien diseinua: Oscar Armendariz
Jantzien errealizazioa: Oscar Armendariz
Eszenografia Errealizazioa: Aukeran DK
Interpreteak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun
ALOS QUARTET
Egilea: Xabi Zeberio
Eszenografia zuzendaritza: Xabi Zeberio
Ekoizpena: Syntorama
Musika: Xabi Zeberio, Lorena Núñez, Pello Ramírez y Francisco Herrero
Iraupena: 90’
Kontaktua: cruzgorostegi@syntorama.com

CURRICULUMA
Aukeran DK DK 1997an sortu zen, Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez. Ordudanik ibilbide luze eta emankorra izan du, hainbat ikuskizunen produkzioak eta horiekin egindako birek erakusten dutenez. Dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajea da lan koreografikoaren ezaugarria. Azken sorkuntzen artean honako hauek ditugu: Sutargi (2001), Izena duen guztia omen da (2003) Bideak (2006), Gernika, danza sobre el lienzo (2009), Burnia (2011) eta Geltokia (2014).
1999an, Alos Quartet sortu zen, musika klasikoan zein modernoan arte-ibilbide luzea zeukaten zenbait musikariren eskutik. Gaur egungo hainbat musika-arlotako errepertorioa du taldeak.
Hainbat bira egin ditu eta Alos Quartet (NO-CD Rekords, 2005) laukotearen lehen proiektu diskografikoa gauzatu zuenetik, grabaketa askotan hartu izan du parte.
Kolaboraziorik garrantzitsuenetako batzuk Oreka TX taldearekin eta Aukeran dantza-taldearekin egin ditu.

SINOPSIS
Alos Quartet hari-laukoteak, Aukeran Dantza Konpainiak lagundurik, Garden ikuskizuna aurkeztu du. Musika eta dantza biltzen dituen emanaldi horren bidez, proiektuari izena ematen dion azken albuma ezagutarazi du Alos Quartetek.
Xabier Zeberio (nyckelharpa eta biolina), Francisco Herrero (biolina) Lorena Núñez (biola) eta Pello Ramírez (txeloa) musikariek dotoretasun handiz jorratzen dute doinu intimista, original eta eklektikoa, beren ibilbide artistikoan zehar bereizgarri dutena.
Aukeran Dantza Konpainiarekin batera, ikus-entzuleak ikuskizuneko partaide izatea lortzen dute. Izan ere, Aukeran taldeko dantzariek harriturik uzten dute publikoa, beren erritmo garaikidearekin eta beraiekiko hurbiltasunarekin.

GARDEN