Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Circuito - 2016

"NAGARE" CIRCLE OF TRUST/LOGELA

NAGARE

Egileak: Circle of Trust / Logela
Koreografoak: Circle of Trust
Zuzendaritza eszenikoa: Jordi Vilaseca
Ekoizpena: Toño Monzón
Musika: Varios Egileak
Eszenografia diseinua: Logela
Eszenografia errealizazioa: Logela
Argiztapen diseinua: Fermín Izko
Argi teknikaria: Imanol Garaizabal
Soinu diseinua: Ander Garaizabal
Jantzien diseinua: Wesc
Interpreteak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro
Iraupena: 50’
Kontaktua: info@logela.org

CURRICULUMA
Circle of Trust: Estatuan eta nazioartean break dance-aren panoraman erreferentziazkoak diren bboy zaragozarrek osatu zuten konpainia 2002an. Filosofia: kale-zulotik dantzaren maila profesionalera bilakatzea.
Helburua: Hip Hop kultura jendeari ezagutzera ematea, eta horretarako, ikuskizun dinamikoak, harrigarriak, berritasunez beteak eta gero eta sakonagoak plazaratzen dituzte, ikuslea ez dutenak inolaz ere epel uzten.
Logela: Arte digitaleko hainbat diziplinetako sortzaileak ditu kide: bi musikari informatikari eta bi bideo-sortzaile, halere, euren proiektuetan beti izaten dituzte kolaboratzaileak. Produktu digitalak sortzea eta eszenaratzearekin bateratzea da Logelaren helburua.

LABURPENA
Jaiotzen garenetik, inguruan dugun guztiak itxuratu, moldatu eta zizelkatu egiten gaitu, ibaiaren korronteak bere ibilguko haitzak hondeatzen dituen bezala. Batzuetan, kostatu egiten zaigu gurekin bat egin nahi duten eraginak sumatzea. Izan ere, ura bezalakoak dira horiek: poliki-poliki lekualdatu eta norabide jakin batean mugiaraz gaitzakete ia oharkabean, haien laztanen artean leunki kulunkatzen garen bitartean.
Inguratzen gaituzten korronteen alaba da eragina; batzuetan, gu eramaten uzten diegu eta, beste batzuetan, kontrako norabidean egiten dugu igeri. Dena dela, inork ere ez du jada bere jatorria oroitzen. Eta, egia esan, ez du axola, eragin horrek dagoeneko hartu eta markatu egin baikaitu, eta bere aztarna gugan inprimaturik utzi baitu.

NAGARE

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak