Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)
"LAS OTRAS PIEZAS" IKER KARRERA Y FERNANDO LÁZARO
Koreografoak: Iker Karrera y Fernando Lázaro
Zuzendaritza eszenikoa: Fernando Lázaro
Ekoizpena: Amparo Jiménez
Musika: Kura, Alberto Iglesias, Max Richter
Argiztapen diseinua: Galane 77
Argi teknikaria: Gala Pagniez
Soinu diseinua: Gala Pagniez
Soinu Teknikaria: Gala Pagniez
Jantzien diseinua: Danza180º
Interpreteak: Carla Diego, Sarai Marchán, Maddi Ruiz de Loizaga, Carlos Núñez, César Louzán, Raymond Naval
Iraupena: 50’
Kontaktua: karreraiker@gmail.com
CURRICULUMA
Iker Karrera oso gaztetan hasi zen jazz eta hip hop dantza-eskolak hartzen. Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, hip hopeko eta dantza garaikideko prestakuntza jaso zuen. Gaur egun, Danza180º bere eskolako eta arte-proiektuko zuzendarikidea da. Dantzari gisa, Parisen egin du lan, Céline Dionentzat, X Factor France programan eta Frantziako artisten hainbat ikuskizun eta klipetan. Egun, Nuevo Ballet Español konpainiaren Titanium ekoizpen berriaren nazioarteko biran ari da parte hartzen.
Fernando Lázarok Dantza Klasikoko Irakaskuntza Profesionaletako titulua du, eta dantza modernoaren, jazzaren eta garaikidearen tekniketan espezializatuta dago. Esperientzia handia du antzokiko dantzari gisa (CDN-n, Errege Antzokian, Rafael Aguilar konpainian, Druida konpainian…), eta hainbat opera eta musikaletan egin du lan, baita telebistan ere. Lau urtean, Scaena Carmen Roche eskolako Arte Eszenikoetako ikasketa-burua izan da. Gaur egun, Danza180º eskolako zuzendarietako bat da.
LABURPENA
Iker Karreraren eta Fernando Lázaroren kezka koreografikoei irtenbidea emateko sortu zen ikuskizuna. Bi lanen uztarduraren ondorioz, oso estilo bereziko piezak sortu dira. Pieza horietan, dantzaren zintzotasunaren bidez publikoa hunkitzea da helburu nagusia. Hiru pieza independentek, batera, pieza bat osatzen dute. Nortasun handiko sei dantzarik jarduten dute, ondo afinatutako musika-tresnek opera primako kontzertu batean bezala. Dantza garaikide berri batek, bere freskotasunarekin eta esperientziarekin, koreografia landuen, musikaltasunaren, zehaztasun teknikoaren eta estetika zainduaren alde egiten du berriro ere.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Dantzaldia 2024: "Deserto tattile"
- AZ Azkuna Zentroa [Bilbao]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 7
Dantza
DNA 2024: "Luz Negra"
- Museo Universidad de Navarra [Pamplona/Iruña]
- 19:30
- 2024(e)ko Azaroak 7
Dantza (haurrentzat)
"NAHASTE BORRASTE"
- San Agustin Kultur Gunea [Durango]
- 18:00
- 2024(e)ko Azaroak 9
Dantza
"Tierra de nadie"
- Eva Guerrero
- Lizeo Antzokia [Gernika-Lumo]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 9
Dantza
BILBO DANTZAN: "BIZKAI elkartearen euskal erromeria"
- Areatza [Bilbao]
- 18:00 - 21:00
- 2024(e)ko Azaroak 9
Albisteak
2024(e)ko Azaroak 5(e)tik 2024(e)ko Azaroak 29(e)ra
2024/11/05
2024/11/04
"EAEko kultura-programazioaren azterketa. 2024ko hirugarren hiruhilekoa"
2024/11/03
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
2024/11/01