Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)

"EVA Y ADÁN" OTRADANZA

EVA Y ADÁN

Egileaa: Asun Noales
Koreografoa: Asun Noales
Zuzendaritza eszenikoa: Asun Noales
Ekoizpena: Amadeo Vaño
Musika: Varios Egileak
Eszenografia diseinua: Kike Guerrero
Eszenografia errealizazioa: OD y Antonio Huertas
Argiztapen diseinua : Asun Noales y Richard Cano
Argi teknikaria: Richard Cano
Jantzien diseinua: Kike Guerrero
Jantzien errealizazioa: Kike Guerrero
Interpreteak: Saray Huertas & Salvador Rocher
Iraupena: 50’
Kontaktua: info@otradanza.es

CURRICULUMA
Asun Noales da OtraDanza konpainiako dantzaria, koreografoa, irakaslea eta zuzendaria. Pilar Sánchezen Elxeko dantza-eskolan eta Bartzelonako Antzerkiaren Institutuan trebatu zen. Besteak beste, Guillermina Coll, Gilberto Ruiz Lang eta Avelina Argüelles izan zituen irakasle.
2000tik 2006ra bitartean, Patas Arriba konpainia zuzendu zuen, Arantxa Sagardoyrekin batera, eta, 2007an, beste etapa bati eman zion hasiera, bere OtraDanza konpainiaren buru. Hantxe jarraitzen du, bere koreografo- eta dantzari-ibilbidea egiten. Prestakuntzarekin, hedapenarekin eta beste profesional batzuen lankidetzarekin lotutako proiektuen topagunea da OtraDanza.
Hona hemen zenbait lan: Juana (2010); Ara (2011); Eureka (2012), konpainiak haurrentzat egindako lehen ikuskizuna; Tattoo (2013); Da Capo (2014); Juana la Loca (2015); eta Eva y Adán (2016).

LABURPENA
Eva y Adán ikuskizuna mitoaren egokitzapena da, gorputzetik eta haren aukeretatik sortua. Lehen emakumeak eta lehen gizonak jakin-minez begiratzen diote elkarri, antzekoak direla ikusten dute eta bizitza basati eta idiliko batez gozatzen dute. Eva y Adán obrak sexu- edo genero-klixe oro gainditzen du.
Gaur egungo dantza-ikuskizun bat. Haurrentzat eta familia osoarentzat. Pieza honek gizakien arteko komunikazioan eta harremanetan murgiltzen gaitu, eta jatorria, topaketa, xalotasuna, jakin-mina, aurkikuntza, jolasa, garapena eta aurrerapena dira haren oinarriak.

EVA Y ADÁN