Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"REFUGIADA POÉTICA" CLAIRE DUCREUX

REFUGIADA POÉTICA

Egilea, koreografía: Claire Ducreux
Ekoizpena: Claire Ducreux; Mercat de les flors
Musika: David Moreno, Jorge Sarraute y Mayte Martín
Eszenografía errealizazioa: Eduardo Cuardrado
Argiztapen diseinua: Nani Valls/Rafel Roca
Argi teknikaria: Rafel Roca
Jantzien diseinua: As Meninas
Interpreteak: Claire Ducreux y ayudante de escena: Quique de Benito
Iraupena: 60’
Kontaktua: fani@fanibenages.com

CURRICULUMA
1992an, Claire Ducreuxek Dantza Garaikideari buruzko diploma lortu zuen, Lyongo Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean. 1992tik 1999ra bitartean, zenbait konpainiatan dantzatu zuen. 1999an, Leandre Riber clownarekin, Leandre-Claire konpainia sortu zuen. Munduan zehar ibili ziren, eta zenbait sari lortu. Kaleko dantza eta antzerkiko hiru solo ditu, eta lehena 2004an egin zuen: De paseo (Leioako Umore Azoka - Kaleko Artisten Azokako aipamen berezia). 2008an, Barco de Arena eszenaratu zuen, eta 2012an, La sonrisa del náufrago. Hiru lan horiek La trilogía del vagabundo osatzen dute. Gaur egun, bere ikuskizunak mundu osoan antzezten jarraitzen du.

LABURPENA
Arlote batek bere behin-behineko aterpea sortzen du parke batean, bi hesi haren ametsaren ateak dira, zubi bat itsasontzi bihurtzen da, eta eskultura bat haren bidaidea izango da…

Ikuskizun hau ikusizko poema gisa imajinatzen dut, noizean-noizean… apurka… pixka bat gehiago… ekaitz bihurtu arte botatzen duen elurraren erritmoari jarraitzen dion poema gisa.

Iruditzen zait ikuskizun honetan elikatu nauten arte-eragin guztiak (dantza, mimoa, clowna, ikusizko antzerkia) elkartzen direla, inoiz baino gehiago emozioen eta ikusleekiko harremanaren zerbitzura jarri nahi dudan hizkuntza bakar bat sortzeko batzen direla.

REFUGIADA POÉTICA

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak