Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"TXAPELDUN" ORGANIK DANTZA-ANTZERKI

TXAPELDUN

Egilea: Natalia Monge
Koreografia: Creación colectiva. Directora e intérprete
Zuzendaritza eszenikoa: Natalia Monge & El Pont Flotant
Ekoizpena: Organik Dantza-Antzerki
Musika: Kepa Junkera
Musika zuzendaritza: Kepa Junkera
Eszenografía diseinua: Organik Dantza-Antzerki
Argiztapen diseinua: Oskar Grijalba
Argi teknikaria: Marc Cano
Jantzien diseinua: Organik
Interpreteak: Eneko Balerdi
Iraupena: 55’
Kontaktua: info@organik.com

CURRICULUMA
Organik 2002. urtean sortu zen, baina 2007. urtera arte ez zen sorkuntza-jardueran era iraunkorrean aritu. Bere ibilbideagatik eta ikastetxeetan nerabeekin garatutako hezkuntza-proiektuagatik, Euskadiko konpainia kontsolidatuetako bat da 2011. urteaz geroztik (Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila).

Natalia Mongek zuzentzen du Organik hasiera-hasieratik. Bere sorkuntzetan, alderdi pertsonalak aktualitatearen unibertsora eramaten ditu, mendebaldeko gizarte honetan kezkatzen gaituen giza alderdia partekatzeko. Bere konposizioetan, paisaia desberdinak bilatzen ditu soinuaren munduarekiko konexioaren bitartez eta, normalean, begirada ironiko batekin.

LABURPENA
Eneko Balerdi interpretatzaileak eta Kepa Junkera musikagileak, obra honetarako zehazki sortutako musikarekin, txapeldun baten askotariko bizipenak agertzen dizkigute. Txapeldun obrak, loria-uneez ez ezik, bakartasunaz, presioaz, beldurraz eta hauskortasunaz ere hitz egiten digu. Era horretan, ironia handiko uneak eta sentikortasun handiagokoak tartekatzen zaizkigu.

TXAPELDUN

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak