Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"NINIKA" ELIRALE KONPAINIA

NINIKA

Egilea, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Pantxika Telleria
Ekoizpena: Elirale
Musika: Joseba Irazoki
Eszenografia diseinua: Maialen Maritxalar
Eszenografia errealizazioa: Maialen Maritxalar
Argiztapen diseinua: Javi Ulla
Argi teknikaria: Javi Ulla
Soinu teknikaria: Joselu Berasategui
Jantzien diseinua: Maialen Maritxalar
Jantzien errealizazioa: Karine Prins
Interpreteak: Célia Thomas, Lorentxa Iturralde, Jose Cazaubon
Iraupena: 45’
Kontaktua: truke@truke.com

CURRICULUMA
Pantxika Telleria Donibane Lohizunen jaio zen, eta 2001. urtean Elirale konpainia sortu zuen. 2002an, Carcasonako jaialdiak Elirale konpainia ezagutarazi zuen. Bertan, Eden programa aurkeztu zuten. 2003an, Pantxikak bere keinu-hizkuntza berrikusi zuen Hiruki eta Lauki lanak sortuz. Era berean, zenbait jarduera gauzatzen ditu mundu osoko haurrek, ikasleek edo dantzariek euskal dantza tradizionalari dagokionez duten sentsibilizazioaren inguruan. 23:22 soloa 2006. urtean sortu zen modu esperimental gisa. Soka, Otto eta Sok2 (Jon Mayaren laguntzarekin) Telleriak sortutako beste koreografia batzuk dira.

LABURPENA
3 dantzarirentzako koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira, eta 4 urtetik aurrerako gazteentzat da. Poesia eta absurdotasuna hainbat sainetetan korapilatzen dira. Ninika konpainiak, bere lur gorri koloretsuarekin, denborari eta espazioari itxura ematen dieten elementu kubiko ahokagarri zuriekin, funtsera garamatza… gorputz-mugimenduaren beraren funtsera.

NINIKA