Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"LABORATORIO INOCENCIA" KREGO-MARTIN DANZA

LABORATORIO INOCENCIA

Zuzendaritza: Krego-Martin Danza
Zuzendaritzako laguntzailea: Izaskun Santamaría
Koreografia: Krego-Martin Danza
Musikaren diseinua: Marc Cano
Argiztapena: Marc Cano
Jantzien diseinua: Nati Ortiz de Zárate
Bideo: Kurrusku
Interpreteak: María Martín, Judit Ruiz, Eguzki Zubia y Begoña Krego
Iraupena: 50’
Kontaktua: jpproducciones@jpproducciones.com

CURRICULUMA
Krego-Martín Danza Así y Restar kale-ikuskizunarekin estreinatu zen BAD Jaialdian (Itineris), 2011. urtean; Leioako Umore Azokan ere hartu zuen parte 2012. urtean, baita Lekuz-Leku Jaialdian ere, besteak beste. Lehen La Dinamikako kide ziren, eta harekin, familiei xedaturiko bi dantza-ikuskizun garatu zituzten.

Begoña Kregok eta María Martinek, Krego-Martin Danza konpainiako kideak, oso eginkizun emankorra gauzatzen dute Euskadiko Dantzaren panoramaren barnean, eta hainbat konpainiarekin batera egiten dute lan.

LABURPENA
Inocencia bera bezain berezia den laborategi batean bizi den zoologo bat da. Laborategira behar bezala ebatzi ez diren eta baztertuta geratuko diren esperimentuetako izakiak iristen dira beste laborategi batzuetatik. Forma anitzeko izaki hibridoen zirku bat gogorarazten duten muturreko kasu bitxiak dira. Elkarren artean beren emozioak partekatzeko premia handia duten izakiak dira, baita Inocenciarekin berarekin ere, azken horrek beren aukerak esploratzera animatzen baititu.

LABORATORIO INOCENCIA