Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"KOMUNIKAZIO_INKOMUNIKAZIOA" KUKAI DANTZA KONPAINIA & TANTTAKA TEATROA

KOMUNIKAZIO_INKOMUNIKAZIOA

Egilea: Mireia Gabilondo
Koreografia: Jon Maya
Zuzendaritza eszenikoa: Mireia Gabilondo
Ekoizpena: Teatro Arriaga- Kukai-Tanttaka
Musika: Iñaki Tellería
Eszenografia errealizazioa. Irudiak: David Bernués
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Argi teknikaria: Edi Naudo
Jantzien diseinua: Ana Turrillas
Interpreteak: Kukai Dantza Konpainia, Miren Gaztañaga eta Aitor Beltrán
Iraupena: 60’
Kontaktua: doltza@jpproducciones.com

CURRICULUMA
Kukai, dantza konpainia (Errenteria-Gipuzkoa) da, jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen dituela. Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du.

Tanttaka Teatroa (1983), genero ugarilandu eta era askotako produkzioak egin ditu, besteak beste, Agur Eire, Agur... drama naturista, Flaminio opera bufoa, Adagio violentíssimo fartsa, Zilbor Hestea dantza, Kontuz, maite zaitut egungo musikala eta Hansel eta Gretel moldaketa lirikoa.

Esanguratsuak dira, Kukai eta Tanttakak elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: 1937, gogoaren bidezidorretatik (2002), Otehitzari Biraka (2005) eta Hnuy illa…’ ikuzkizunak 2008. Urtean eskuratutako MAX Saria, Ikuskizun errebelazio giza 2009.

LABURPENA
Gizabanakoak, kolektibidadeak, mundu edo unibertsoak etengabeko harremanetan bizi dira. Komunikazioan edo inkomunikazioan.
Dantzatuz, kantatuz, oihu eginez edo isiltasunez elkarhizketak sortuz edo bakarhizketetan igeri eginez edo ta arte jardueren eta pertsonen arteko mugak urratuz. Komunikazio-inkomunikazio dikotomiaren begietatik ikusi ohi zuen sarritan Mikel Laboak, eta inspirazio iturri horrek irekitako lehioetan ipini dugu begirada.

KOMUNIKAZIO_INKOMUNIKAZIOA