Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"KADIRA" ELIRALE

KADIRA

Egilea, koreografia: Pantxika Telleria
Zuzendaritza eszenikoa: Maialen Maritxalar
Ekoizpena: Elirale Konpainia
Musika: Krisof Hiriart
Eszenografía diseinua: Maialen Maritxalar
Eszenografia errealizazioa: Maialen Maritxalar
Argiztapen diseinua: Javi Ulla
Argi teknikaria: Javi Ulla
Interpreteak: Arantza Lannes, Aurélie Genoud, Anne-Laure Ofificalekin tartekatuz
Iraupena: 45’
Kontaktua: truke@truke.com

CURRICULUMA
Pantxika Telleria Donibane Lohizunen jaio zen, eta 2001. urtean Elirale konpainia sortu zuen. 2002an, Carcasonako jaialdiak Elirale konpainia ezagutarazi zuen. Bertan, Eden programa aurkeztu zuten. 2003an, Pantxikak bere keinu-hizkuntza berrikusi zuen Hiruki eta Lauki lanak sortuz. Era berean, zenbait jarduera gauzatzen ditu mundu osoko haurrek, ikasleek edo dantzariek euskal dantza tradizionalari dagokionez duten sentsibilizazioaren inguruan. 23:22 soloa 2006. urtean sortu zen modu esperimental gisa. Soka, Otto eta Sok2 (Jon Mayaren laguntzarekin) Telleriak sortutako beste koreografia batzuk dira.

LABURPENA
Kadira hitzak aulkia edo jarlekua erran nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen Kadira Urdina izeneko haurrentzako liburuan oinarriturik, Elirale konpainiako Pantxika Telleria koreografoa iturrira joan da berriz, eta berridazten du beste gisara 2005ean publiko gaztearentzat sortu zuen bere lehen pieza Koreografikoa. Garai horretan irudikatu zuen hirukote bat, non eszenan hiru protagonista zeuden: emazte bat, gizon bat eta kadira bat. Edo nola objetu arruntena bihurtzen den joko guzien asmatzeko aitzakia, tarteka auto, haize-parpaila edo kaiola.

KADIRA