Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"AUZOKOAK-LOS VECINOS" TRAVERSÉE KONPAINIA

AUZOKOAK-LOS VECINOS

Egilea: Johanna Etcheverry
Koreografia: Johanna Etcheverry
Zuzendaritza eszenikoa: Johanna Etcheverry, Raúl García Etxeberria
Ekoizpena: Traversée Konpania
Musika: Raúl García Etxeberria, Pierre Visslerren laguntzarekin
Eszenografia diseinua: Annie Onchalo
Argi teknikaria: Frederic Bears
Soinu diseinua: Raul García, Pierre Vissler
Soinu teknikaria: Frederic Bears
Jantzien diseinua: Sophie Etchemendy
Interpreteak: Johanna Etcheverry, Raúl García Etxeberria
Iraupena: 45’
Kontaktua: truke@truke.com

CURRICULUMA
Johanna Etcheverryk 80ko hamarkadan hartu zuen dantzari buruzko prestakuntza. Hainbat konpainiatan interprete koreografo jardun ondoren, beste etapa bati ekin zion, Transversée Konpaniaren bidez bere sorkuntzak proposatzeko eta gauzatzeko. Jardun pedagogikoa estu lotuta dago Transversée Konpaniaren sorkuntza artistikoaren prozesuari. Bestalde, Raul Garcia aktorea eta musikaria da. Beran (Nafarroa) jaio zen eta hainbat zentrotan jasotako prestakuntzatik lortzen du inspirazioa. Zentro horien artean honako hauek aipa ditzakegu: Hart Théatre; Conservatoire de Bordeaux; Laboratorio Coreográfico, Sarita Behararekin; Arbres de Vie, Kozanarekin eta Elena Luccarekin; Arslab, Dublinen, Chrissie Poulter-ekin.

LABURPENA
Auzokoak antzezle bat eta dantzari batentzako ikuskizuna da. Battit eta Luzia bi auzokide “arrunt” dira. Haien arteko harremanak baketsuak izan litezke, bakoitzaren ohiturek eta burrukaldi ttipiek bestea serioski nardatuko ez balute. Tentsioa emendatzen joanen da, giroa gero eta okerrago… Baina horra non ustekabeko gertakari batek elkar laguntzera behartuko dituen. Dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra honek Claude Boujon-ek idatzi La Brouille liburua libroki hartu du inspirazio iturburutzat. Honen tratamendua, pixka bat aldaratua, trufa eta umorez josia da.

AUZOKOAK-LOS VECINOS