Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2015

"ALMAZUELA" CÍA. ROBERTO G. ALONSO

ALMAZUELA

Egilea, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Roberto G. Alonso
Ekoizpena: Cía. Roberto G. Alonso y Festival El Més Petit de Tots
Musika: Varios autores
Eszenografía diseinua: Roberto G. Alonso
Eszenografia errealizazioa: Anthony Murchland, Víctor Peralta
Argiztapen diseinua: Anthony Murchland
Argi teknikaria: Anthony Murchland
Soinu diseinua: Raul Heras
Interpreteak: Anita Astrid, Gisela Vera
Iraupena: 45'
Kontaktua: info@ciarobertogalonso.com

CURRICULUMA
1995ean sortua, 15 ikuskizun baino gehiago egin ditu urte hauetan: aretokoak, bideodantza, kalekoak, haurrentzat eta familientzat. ...I tu no hi ets ikuskizuna izan zen lehena. Bartzelonako SAT antzokian eman zuten lehen aldiz, Antzerki Gai eta Lesbikoaren Jaialdian. Hauek dira aretorako beste sorkuntza-lan batzuk: Lulú, primera nit (2000), (Ob)Sessió (2004) eta Divinariana (2008). Kaleko ikuskizunen artean, Sin ton ni son eta Agua al higo... lanak daude. Haurrentzat eta familientzat ere hainbat ikuskizun egin ditu. Aurrekoa Simplicissimus izan da, eta orain, Almazuela aurkezten du. Arte-zuzendaria, Roberto G. Alonso, dantza garaikidean titulatua da Bartzelonako Antzerkiaren Institutuan, eta Artearen Historian lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitatean.

LABURPENA
Dantza-ikuskizun bat da 6 hilabetetik 5 urtera bitarteko umeentzat.

Maindireen azpian…
Orain oin bat aterako dut, orain esku bat, orain burua…
orain hotza egiten du, orain beroa…
Non dago eguzkia? Hodei batek irentsi du!…
Begi-keinua egin didan hesi jostalari bat ikusten dut,
irribarre egiten duten lorez betetako zuhaitz negarti bat
eta eser nadin oihuka deitzen didan banku alfer bat.
Begiak irekitzen ditu. Ametsetan ote nago?
Kilker bati entzuten diot kir-kir…
Piknik batera gonbita egin dit!
Botoi-pastelak daudek,
eta parpailadun tartatxoak…
Lo egin nahi dug… Logura naiz!

Lan zintzoa, poetikoa, dibertigarria, samurra, adeitsua eta orijinala.

ALMAZUELA