Egilea: Ana Vallés Koreografia: Ana Vallés, Mónica García, Nuria Sotelo y Rut Balbís Zuzendaritza eszenikoa: Ana Vallés Ekoizpena: Matarile Teatro Eszenografia diseinua, argiztapen diseinua, soinu diseinua: Baltasar Patiño Interpreteak: Ana Vallés, Mónica García, Nuria Sotelo y Rut Balbís Iraupena: 90’ Kontaztua: matarileteatro@gmail.com
CURRICULUMA Konpainia Santiagon sortu zuten 1986an. Ana Vallés eta Baltasar Patiño dira zuzendariak. Ana Vallés: egilea, antzerki-zuzendaria eta aktorea; Matarile Teatro konpainiaren sortzaileetako bat (1986); Teatro Galán aretoko sortzaileetako bat eta programatzailea (1993 – 2005); Santiagoko En Pé de Pedra Nazioarteko Dantza Jaialdiko programatzailea (1995 – 2007). Baltasar Patiño: gune eszenikoak argiztatu eta diseinatzen ditu hainbat konpainiarentzat, besteak beste, CDN Centro Dramático Nacional – Madril; CDG Centro Dramático Galego; Teatro de la Abadía – Madril; La casa Encendida – Madril; CCG Centro Coreográfico Galego; Auditorio de Galicia – Santiago; Gelabert-Azzopardi Cia. de Dansa – Bartzelona…
LABURPENA “Staying Alive” ikuskizunaren abiapuntua titulua bera da: bizirik jarraitzen dugu, bizirik gaude. Izan litekeen Europarik txarrenean. Beldurra beldur, edo beldurraren gainetik, batez ere hegoaldeko biztanleek Europan bizi dugun zalantzazko beldur horren gainetik. Gure begien aurrean duguna ikustea zein zaila den abiapuntutzat hartuta, munduan gure lekua zein den planteatu beharra sortzen zaigu.