Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2014

"MADIFATHINKA" ERTZA

MADIFATHINKA

Egilea, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Asier Zabaleta
Ekoizpena: Ertza
Eszenografia Diseinua: Pello Artola
Argiztapen Diseinua: Oscar Grijalba
Soinu Teknikaria: Arantza Balentziaga
Jantzien Diseinua: Benedetta Orsoli
Interpreteak: Sergio Nguema, Arantza Iglesias, Chimid Badmaev, Thiago Luiz Almeida
Iraupena: 60’
Kontaztua: info@ertza.com

CURRICULUMA
Ertza Asier Zabaletaren eskutik sortu zen 2004an. Ordutik, konpainiak antzerkia eta dantza uztartzen dituzten 10 ikuskizun baino gehiago estreinatu ditu, eta gainera, dantzaren inguruko hamaika egitasmo eraman ditu aurrera, hala nola, tailerrak, egonaldiak, sentsibilizazio-proiektuak, etab. Ertza konpainiak hainbat herrialdetan plazaratu ditu bere ikuskizunak, besteak beste, Txinan, Filipinetan, Brasilen, Perun, Costa Rican, El Salvadorren, Mexikon, Israelen, Errusian, Lituanian, Luxenburgon, Suitzan, Alemanian, Frantzian, Italian, Grezian, Espainian eta Portugalen.

LABURPENA
Bost gazte dira eta inork ez daki nola iritxi diren honaino. Badirudi ekaitzak ekarri dituela. Ez dute leku hau ezagutzen, eta ez dira elkarren artean ere ezagutzen. Herrialde ezberdinetatik datoz eta hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzte. Abentura berri honetan aurrera egingo badute elkarrekin egin beharko dute, baina nola elkar ulertu gabe? Pixkanaka eta ekaitz misteriotsu honek astinduta, mundu liluragarrietan barrena bidaia txundigarri bati ekingo diote.
“Madifathinka” haur eta gaztetxoentzako ikuskizun multidisziplinar bat da. Antzerkia, dantza, bideoa eta musikaren bidez, fantasiazko mundu batetan bost pertsonaien bidaia zorraragarri bat.

MADIFATHINKA MADIFATHINKA