Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2014

"GELTOKIA" AUKERAN

GELTOKIA

Gidoia: Miren Agur Meabe
Koreografia: Edu Muruamendiaraz, Aukeran
Zuzendaritza Eszenikoa: Enrique Santiago
Ekoizpena: Jaione Jauregi
Musika: Xabi Zeberio
Eszenografia Diseinua: Aukeran Dantza Konpainia
Argiztapen Diseinua: Carlos Solano
Soinu Teknikaria: Kandi Fernández
Jantzien Diseinua: Oscar Armendariz
Interpreteak: Ander Errasti, Ioritz Galárraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Amaia Basilio, Axi Iriarte, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Garazi Egiguren
Iraupena: 65’
Kontaztua: aukeran@hotmail.com

CURRICULUMA
Aukeran Donostiako konpainia bat da, eta 1997. urtetik jatorriz tradizionala duten dantza ikuskizunak egiten ditu. Beren arauetako asko desegituratu eta koreografietan dantza garaikideko kutsua gehitzen dute, euskal dantza tradizionalaren aberastasuna ahal den gehiena erakutsi, eta hizkuntza freskoagoa eta egungoagoa lortzeko asmoz.

LABURPENA
Zer daramat zorroan? Kaos txiki bat, haren legeak eta funtzioak. Lurra jo nahizeta harri eginiko malkoak. Halabeharra josten duen armiarma zaharra. Udaren azpikogona eta neguaren paparra. Nire hezurrak, nire makurrak, txorien uzta, zeruko hirusta. Amodioaren mozorro artean herri bat noraezean.
Zein ditu bide-horniak? Egiaren ardoa eta gezurraren mila mihiak. Maskorrak, belarra, hodeiak, hiztegiak. Ertzik gabeko urmaelak, lau haizeen lau hegalak. Inoiz luzatzen ez den pausoa, azala lardaskatzen didan soa, Erdi bi eginiko eraztun beata bere beste erdiaren bila. Bizitzaren gurpila, bizitzaren gurpila. Geltoki honetan erbestea hasten da: iheskorra denak betirako dirudi;betiko dena, ezereza.

(Miren Agur Meabe)

GELTOKIA