Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2014

"GELAJAUZIAK" KUKAI DANTZA KONPAINIA

GELAJAUZIAK

Koreografia: Cesc Gelabert
Zuzendaritza eszenikoa: Jon Maya
Ekoizpena: ukai Dantza Konpainia
Musika: Xabier Erkizia, Sabin Bikandi
Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
Interpreteak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Urko Mitxelena
Iraupena: 55’
Kontaztua: info@kukai.info

CURRICULUMA
Konpainiak 2001. urtean ekin zion ibilbideari ‘Deiadarra’ koreografiarekin. Ordutik hainbat ikuskizun sortu ditu, lankidetzan aritu da eta ekitaldi berezietan hartu du parte. Lehen sorkuntza-lana taularatu ondoren hasi zuen Tanttaka Teatroarekiko lankidetza. Kukai-Tanttaka bikote paregabea da, eta ikuskizun apartak eskaini dizkigu, horien artean ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002), ‘Otehitzari Biraka’ (2005) eta ‘Hnuy illa…’ (2008). Ikuskizunek arrakasta handia izan dute Euskal Herrian. Logela Multimediarekin batera, dantza-konpainiak “Taupadak” lana ekoitzi zuen 2007an. Era berean, 2010etik aurrera ‘Soka’ eta ‘(Sok)2’ ikuskizunak sortu ditu, 2011n ‘Karrikan’ eta 2012an ‘Out-in’.

LABURPENA
“Gelajauziak” proiektua Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoaren harremanetik, eta elkarrekin egindako gogoetatik sortzen da. Dantzari eta arteari buruzko ikuspegi ezberdinak dituzte biak, baina gogoeta komunak ere badituzte. Bi koreografoek euren harremana dantza zein kultura tradizionalak gaur egungo gizarte eta arte munduan duen paperaz gogoeta eginez abiatu zuten. Haien arteko elkarrizketetan kultura tradizionala lantzeko, bertatik abiatuta sortzeko edota gure gaur egungo gizartean txertatzeko... moduetaz gogoeta egin zuten, eta bide horretan bien arteko espazio komun bat aurkitu zuten. Orain, gogoeta horiek praktikara eraman, eta pieza koreografiko bat sortzeko bidean jarri dira.

GELAJAUZIAK GELAJAUZIAK

Agenda eta albisteak