Egileak: Circle of Truste & Logela Koreografia: Circle of Truste Zuzendaritza Eszenikoa: Jordi Vilaseca Ekoizpena: Toño Monzón Eszenografia Diseinua: Logela Argiztapen Diseinua: Jon Zubia Soinu Diseinua: Ander Garaizabal Jantzien Diseinua: Imagine, Wesc y Unity Interpreteak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro Iraupena: 50’ Kontaztua: info@logela.org
CURRICULUMA Circle of Trust: Estatuan eta nazioartean break dance-aren panoraman erreferentziazkoak diren bboy zaragozarrek osatu zuten konpainia 2002an. Filosofia: kale-zulotik dantzaren maila profesionalera bilakatzea. Helburua: Hip Hop kultura jendeari ezagutzera ematea, eta horretarako, ikuskizun dinamikoak, harrigarriak, berritasunez beteak eta gero eta sakonagoak plazaratzen dituzte, ikuslea ez dutenak inolaz ere epel uzten. Logela: Arte digitaleko hainbat diziplinetako sortzaileak ditu kide: bi musikari informatikari eta bi bideo-sortzaile, halere, euren proiektuetan beti izaten dituzte kolaboratzaileak. Produktu digitalak sortzea eta eszenaratzearekin bateratzea da Logelaren helburua.
LABURPENA Divenire: Izatera iritsi, bilakatu, egin. Urrats bat gehiago, lehenago sortutakoarekin alderatuta erabat bestelakoa den lana. Bihotza, gure emozioen erdigunea, lanaren garapen metaforikoaren abiapuntua da: norbanakoak bizitako egoerak, taldearen osagai eta eragingarri direnak, norbera eta taldea hobetzeko gogoa, ahaleginaren bidez bilakatzea, lankidetzaren bidez... “Divenire” break dance da, Hip Hopa, konposizio garaikidea, multimedia… Hori guztia gorenera eramanda, publikoaren gozagarri, hunkitu eta harritu egingo da.