Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2014

"BABAOL" ENÁMBAR DANZA

BABAOL

Egilea, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Cristina M. Gómez
Ekoizpena: Enámbar Danza, colabora Diputación Albacete
Musika Zuzendaritza: Sergio Sanz
Eszenografia Diseinua: Enámbar Danza
Argiztapen Diseinua: Carlos Molina
Argi Teknikaria: Carlos Molina
Soinu Diseinua: Sergio Sanz
Soinu Teknikaria: Aurora Diago (eta bideo teknikaria)
Jantzien Diseinua: Enámbar Danza
Interpreteak: Cristina M Gómez, Aurora Diago y Carlos Molina
Iraupena: 40’
Kontaztua: mgomezcristina@gmail.com

CURRICULUMA
Enámbar Danza konpainia gorabidean da Espainiako dantza garaikidearen panoramaren barruan. Taldea 2007an eratu zuten Bartzelonan, Cristina M. Gómez Albaceteko koreografo eta dantzariaren zuzendaritzapean. Gaur egun Valentzia da konpainiaren egoitza.
Konpainiaren helburuetako bat dantza sustatzea da, artea elementu sozializatzailea izan dadin bultzatzea, gizartearen osotasunean modu positiboan eragiteko gai izango dena.

LABURPENA
Babaol mitxoleta baten eta barraskilo baten istorioa da. Babaolek hiru koloreko mundu batera eramango gaitu: gorria, berdea eta beltza. Kolore berberek inguratzen dituzte Mitxoletaren ametsak. Boteredun neska da bera, jakin-min handikoa, ausarta, adoretsua eta oso dibertigarria. Barraskilo baten laguna da eta denbora gelditzeko gaitasuna du… Lanak haurtzaroaren zati bat itzultzen die helduei, eta txikienek, berriz, gozatu egiten dute dantzarekin, musikarekin, bideoarekin, margoarekin eta antzerkiarekin. Abentura, jolasa eta irudimenaren boterea dira eszena-proposamen babaoliko horren ardatza. Zentzumenentzako bizipen ederra, umorea, samurtasuna, misterioa eta adorea uztartzen dituena.

BABAOL BABAOL

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak