Barizelaren kontrako txertoa
Barizelaren kontrako txertoa bigarren bizi-urtean
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Euskadiko Txertaketen Batzorde Aholkulariaren gomendioak kontsultatu eta balioetsi ostean, barizelaren kontrako txertoa haurren txertaketa-egutegian sartzea erabaki du. Bigarren bizi urtean ipiniko da txertoa, 2016tik aurrera.
- Txertaketa aldiaren hasiera: 2016ko apirilak 1
- Xede-populazioa: EAEn bizi diren haurrak eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak.
- Txertoa ipintzeko irizpidea: bi dosi:
- Lehendabiziko dosia, 15. hilabetean. Horrek esan nahi du indarrean den egutegian txertoa ipintzeko beste une bat gaineratu behar dela.
- Bigarren dosia, 4. urtean. Txerto biriko hirukoitzaren dosiarekin batera (elgorria, errubeola, parotiditisa). Bigarren dosia 2019tik aurrera ipiniko da.
- Barizelaren kontrako txertoa, 10. urtean
- Neurri iragankor gisa, 2015a baino lehen jaio diren haurren kasuan, 10 urteko haurrei txertoa ipintzen jarraituko du Jaurlaritzak, harik eta 2015ean jaiotakoen taldea esandako adinera iritsi arte.
- Barizela-herpes zoster epidemiologia EAEan (PDF, 486 KB)