Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Nor gara

Argitalpen Zerbitzu Nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduera koordinatzen du. Gure argitalpenen bidez, erakundeak herritarrengana gerturatzeaz gain, herritarrek botere publikoen kudeaketaren berri izango dutela bermatu nahi dugu, horixe baitute eskubidetariko bat.

Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren argitalpenek gizarteari Administrazioaren jardueraren berri emateaz gain, ekimen pribatuak behar beste lantzen ez dituen beste eremu batzuen hutsuneak ere betetzen dituzte, betiere ondare historikoa eta kulturala babesteko eta transmititzeko asmoz. Horrela, argitalpenek gai ugari hartzen dute beren baitan: botere publikoen jarduera, administrazio publikoen eta gizartearen ikerketa zientifiko-teknikoa, turismoa, tokiko ohiturak, pentsamenduaren zein kulturaren zabalkundea eta sustapena.

Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren eginkizunak

Irailaren 25eko 135/2010 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitaratze-jarduera arautzen duena.

Dekretu honetan jasotzen den bezala, honako hauek dira bere eginkizun nagusiak:

  • Administrazio Publikoaren Argitalpen Planaren eta Argitalpenen Urteko Programen proposamena egitea.
  • Argitalpen-jarduera koordinatzea eta irizpide orokorrak betetzen direla zaintzea, bai eta Argitalpenen Urteko Programa egitea ere.
  • Argitalpen-jardueraren jarraipena eta ebaluazioa egitea, urteko memoria eginez. Memoria hori saileko titularrak onartuko du.
  • Argitalpenak berriz inprimatzea, hargatik eragotzi gabe argitalpenok sustatu dituzten sailek erabaki hori hartzea.
  • Sailei eta, hala badagokio, erakunde autonomoei laguntza teknikoa ematea, argitalpenen arloan dagozkien eginkizunak zuzen bete ditzaten.
  • Sailek eta, hala badagokio, erakunde autonomoek sustatutako argitalpenen produkzio-lanak egitea, eta 135/2018 Dekretuan ezarritako moduan banatzea.
  • Lege Gordailuaren zenbakia, ISBN eta ISSN izapidetzea, bai eta argitalpenak behar bezala editatzeko behar diren betekizun guztiak ere, eta Argitalpen Zerbitzu Nagusiak ekoitzitako argitalpenen publikoarentzako salmenta-prezioa proposatzea.
  • Argitalpenen katalogo orokorra eguneratuta edukitzea, behar izanez gero editatuz, eta beharrezkotzat jotzen dituen hedapen- eta sustapen-kanpainak egitea, eta, hala badagokio, sailek abiarazitako kanpainak koordinatzea.
  • Argitalpen-biltegia kudeatzea.
  • Argitalpenen erregistroa kudeatzea.
  • Uste diren argitalpenak xahutzea.

Editatu beharreko edukiek dokumentu honetan jasotako baldintzak bete behar dituzte: Argitaratzekoak diren jatorrizko lanak nola aurkeztu (PDF, 734 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren arau-esparrua

Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren eginkizunak eta jardun-arloak araudi honetan daude jasota:

  • 317/2024 Dekretua, urriaren 29koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
  • 139/2019 Dekretua, irailaren 10ekoa, Euskadiko lege-gordailuaren kudeaketari buruzkoa.
  • 135/2018 Dekretua, irailaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa.
  • 2063/2008 Errege Dekretuaabenduaren 12koa, Irakurmenari, Liburuari eta Liburutegiei buruzko ekainaren 22ko 10/2007 Legea ISBNri dagokionez garatzen duena.
  • 23/2006 Legea, uztailaren 7koa, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina aldatzen duena.
  • 318/1999 Dekretua, abuztuaren 31koa, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duena.
  • 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, euskararen erabilera normalizatzeari buruzkoa.

 
Egiten duguna

 

Azken aldaketako data: