Autoestimuaren estimulazioa
Autoestimu baxuak izateak
depresioa eta antsietate izatea eragin dezake? Luzaroko ikerketa batzuen meta-analisia
Egileak
Sowislo, Julia Friederike; Orth, Ulrich
Argitalpena
Psychological Bulletin, Vol 139(1)
Urtea
Jan 2013, 213-240
Laburpena
Autoestima baxuaren eta depresioaren artean erlazio handia dago, baina oraindik ez da ebidentzia sendorik erlazio horren izaeraz. Bulnerabilitate ereduak autoestimuaren eragina depresioan aditzera ematen duela kontsideratuz, eredu alternatiboak zera baieztatzen du, depresioak autoestimua jan edo erosionatu egiten duela. Horrez gain, jakin ez dakigu ereduok depresioarentzako espezefikoak diren ala antsietatearentzako ere balio duten. Autoestima baxu/depresioaren eta baita autoestima baxu/antsietate ereduak –biak, bulnerabilitate eredua eta alternatiboa- ebaluatu ziren erabilgarri dauden luzaroko datuen meta-analisiaren bitartez (depresioari buruzko 77 ikerketa eta antsietateari buruzko 18). Laginen batez besteko adina haurtzarotik zahartzarora arte zabaltzen zen. Depresiorako, emaitzek bulnerabilitate ereduaren alde egin zuten: autoestimuaren eragina depresioan modu esanguratsu indartsuagoan agertu zen depresioak autoestimuan duen eragina baino. Autoestima baxuak depresioan duen eraginaren “moderazioa-analisiak” ere egin ziren; hauen ondorioz, efektuan ez dute modu esanguratsuan eragiten sexuak, adinak, autoestima zein depresioaren neurriek ezta ebaluazioen artean igarotako denborak. Etorkizuneko ikerketek ziurtatzen baldin badute autoestima baxu eta depresioaren arteko bulnerabilitate-efektuen kausalitate-hipotesia, autoestimua indartzeko zuzenduriko esku-hartzeak onuragarriak izan daitezke depresio arriskua gutxitzeko.
Aurkikuntzen inplikazioa praktikoa
Familia-testuinguruan autoestima sustatzea ezinbesteko aldagaia da eta gurasoek eraiki behar duten guraso-konpetentzia bihurtzen da, euren seme-alaben garapen osasuntsuaren bidean. Autoestima sendoa depresioaren agerpenean babes-faktorea den neurrian, ikerketa honek aditzeran ematen duen bezala, eta autoestima postiboa motibazio-faktore izan eta doitze-psikologikorako balio duen neurrian, argi dago gurasoek prest egon behar dutela berau sustatzeko. Autoestima sendoa sustatzea garrantzizkoa da haurtzaroan eta zuzenduta ego behar du haurrek identitatea eraiki dezaten euren ezaugarri positiboenetan eta ezaugarri negatiboak gainditzeko jarrera batean oinarrituta. Nerabezaroan, norbere birdefinizio une batean, oraindik eta beharrezkoago eta larriago bihurtzen da, , inportantea delako nerabearekiko jarrera kritikoak eta bere kondiziogabeko onarpenak eta bere ezaugarri positiboen balorazioak bat egin behar dutela.