Arautu gabeko prestakuntza

Hezkuntza Sistema Ofizialean sartuta ez badago, arautu gabeko prestakuntza da.

Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkestan prestakuntza esanguratsutzat hartzeko, honako eskakizun hauetako bat bete behar du:

  • 40 edo ordu gehiagoko arautu gabeko prestakuntza izatea; zuzenean edo zeharka lan edo ogibide batekin lotuta egotea; lanbide-ziurtagiri ofizial bat lortzeko bideratuta ez izatea.

 

  • Hezkuntza-jarduera bat, Hobetuz-en, Eusko Jaurlaritzaren edo LANBIDE/SEPEren (kualifikazio-moduluen katalogoa) lanbide-kualifikaziorako sisteman txertatuta egotea; zenbat iraun duen alde batera utzita, eta lanbide-ziurtagiri ofizial bat lortzeko bideratuta izan ezean.