Jabea: Nire etxebizitza librea Alokabideren bitartez alokatzeko aukerak
BIZIGUNE PROGRAMA
Bizigune-Etxebizitza Hutsen Programaren helburua da hutsik dauden etxebizitzak antzematea, alokairu babestuan eskaintzeko. Xedetzat du hutsik dauden etxebizitzei gizarte-erabilera ematea, hau da, etxebizitza duin bat arrazoizko prezio batean eskaintzea, eta merkatu librean sartzeko baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonengana zuzentzen da.
Etxebizitza huts baten jabeak ALOKABIDEren (Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa) esku uzten du etxebizitza hori, usufruktu-kontratu baten bitartez, ezarritako berme batzuen truke. Bestalde, ALOKABIDEk ETXEBIDE-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena emanda dagoen eskatzaile bati esleitzen dio etxebizitza eta eskatzaile horrek bere diru-sarrerekiko proportzionala den alokairu bat ordaintzen du.
- Errendamenduaren kudeaketa integrala
- 6 urteko iraupeneko usufruktu-kontratu bat egitea
- Lehen errentaria sartzen den unetik errenta hilero eta puntualki ordainduko zaizula bermatzen dizugu Errentagatik 525 €/hilean ordainduko dira gehienez ere
- Txosten tekniko bat egitea Alokabideren kontura
- Etxeko arrisku anitzeko aseguru bat kontratatzea Alokabideren kontura
- Etxebizitza kontserbazio-egoera berean itzultzen dela ziurtatzen da, errentamenduaren erabilerak eragindako narriadura arrunta izan ezik:
- Bizigune programa arautzen duen araudian ezarritako estaldurekin babestutako instalazioak, etxetresna elektrikoak eta altzariak kontserbazio-egoera berean itzultzen dira (etxebizitzaren erabilera arruntak eragindako narriadura kanpo).
- Tresnak zein altzariak oro har ez dira itzultzen, konpontzen edo ordezkatzen.
a) Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egotea, udalerri honetan (PDF, 38 KB) .
- Pertsona jabea beste lurralde batekoa izateak edo beste lurralde batean erroldatuta egoteak ez du eraginik.
b) Etxebizitza librea izatea.
- Ez da BOE edo babes ofizialeko etxebizitza izango
- Ez da tutoretzapeko etxebizitza izango
- Bizigarritasun-baldintzak beteko ditu
- Eskritura publikoa eguneratuta edukiko du.
c) Azken 9 hilabeteetan beteta egon ez izana.
- Etxebizitzak denbora hori hutsik daramala justifikatzeko, ur, argi eta gasaren fakturak aurkeztuko dira.
d) Etxebizitza Alokabidek etxebizitzak antzematea aurreikusi duen eremu batean egotea
e) Etxebizitzaren oinarrizko betekizun teknikoak:
- Bizigarritasun-baldintzak betetzea
- Itxura garbia eta txukuna edukitzea
- Ondo funtzionatzen duten sukalde eta komun ekipatuak edukitzea
ASAP
Programaren helburua da titulartasun publikoko etxebizitzak errentamenduaren merkatuan sartzea, eta errentatzaileentzat arrazoizkoa izango den prezio batean eskaintzea.
Horretarako, berme-sistema bat ezarri du, aseguru-polizen bitartez, errenta kobratuko dela ziurtatzeko eta izan daitezkeen kalteak eta laguntza juridikoa estaltzeko; izan ere, etxebizitza hutsen jabeek programan parte hartzea sustatu nahi da.
Eskainitako bermeen trukean, Eusko Jaurlaritzak, etxebizitzaren esparruan eskuduntza duen bere Sailaren bitartez, alokairuen gehienezko prezioak finkatzen ditu, betiere merkatuko prezioak baino lehiakorragoak izango direla ziurtatuz. Modu horretara, Eusko Jaurlaritzaren bitartez etxebizitza-eskatzaileek aukera gehiago dituzte alokairuko etxebizitza bat eskuratzeko.
Programa antolatzeko, Bitartekaritzan Laguntzeko Eragileen Sarea sortu du. Eragile horien artean dago ALOKABIDE eta hainbat funtzio hartu ditu bere gain, programa martxan jartzeko eta garatzeko.
Kasu horretan garbi utzi behar da, jabe partikularrak sinatuko duela errentamendu-kontratua pertsona esleipendunarekin eta pertsona esleipenduna Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena emanda egongo dela.
- Etxebizitza librea izatea (ez da BOE gisa sailkatuta egongo).
- Sukalde ekipatua
- Etxebizitzak itxura garbia eta txukuna edukitzea
- Gutxieneko bizigarritasun-baldintza batzuk betetzea (beranduago egingo den elkarrizketan jakinaraziko dira baldintza horiek)
Etxebizitza Sailburuordetzak (Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren barruan dago) jabeei ziurtatuko die errentak kobratuko dituztela, defentsa juridikoa edukiko dutela eta akatsak konponduko direla, eta horretarako, aipatutako gorabeherak estaltzeko beharrezkoak diren aseguru-polizak kontratatuko ditu. Poliza horien bitartez kapital hauek ziurtatuko dira:
Edukitzailea: 50.000 €, lehen arriskuan
Edukia: 10.000 €
Erantzukizun zibila: 180.000 €
ASAP programako etxebizitzen hileko gehienezko errenta onargarriak esteka honetan kontsulta daitezke