Albaitaritzako sendagaien urrutiko salmenta
- Informazioa
- Alderdi nagusiak
- Aplika daitekeen legea
- Online salmenta komunikatzea
- EAE-n botikak online saltzeko baimenduta dauden establezimenduen zerrenda
- Salmenta-muga duten botikak kontsultatzea
- Erlazionatutako webguneak
- Harremanetarako
Informazioa
Azken urteotan, izugarri hedatu dira telekomunikazioen sareak (Internet, bereziki), bai edozein motatako informazioa transmititzeko eta trukatzeko bide gisa, bai mota guztietako produktuen salmenta (botikenak barne) gero eta handiagoa duen bitarteko gisa.
Botiken eta Osasun Produktuen Bermeei eta Zentzuzko Erabilerari buruzko Legearen testu bateginak preskripziorik behar ez duten botiketara mugatzen du posta bidezko eta prozedura telematikoen bidezko salmenta, eta, testu beraren arabera, farmazia-bulegoek eta merkataritza-establezimendu espezializatuek bakarrik sal ditzakete albaitaritzako botikak.
Alderdi nagusiak
Albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritzako botiken urruneko salmentarako, araudian jasota dauden alderdi hauek nabarmentzen dira:
- Albaitaritza-preskripziorik behar ez duten botikak bakarrik sal daitezke.
- Farmaziek eta merkataritza-establezimendu espezializatuek, jendeak erabiltzeko direnek, bakarrik sal ditzakete urrunetik (Interneten bidezkoa barne hartuta) albaitaritza-preskripziorik behar ez duten botikak, baldin eta legez baimenduta badaude eta dagokion autonomia-erkidegoak argitaratzen duen zerrendan badaude. Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren orrialdearen estekaren bidez eskura daiteke zerrenda hori.
- Salmenta zuzenean egin behar da farmaziatik edo merkataritza-establezimendu espezializatutik, eta botiken banaketaz arduratzen den farmazialari batek hartu behar du esku, bitartekaririk gabe.
- Albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritzako botikak urruneko salmentaren bidez eskatzen badira, farmazia-bulegora edo merkataritza-establezimendu espezializatura jo beharko da, horien webguneen bidez edo posta bidez. Baliozkoa izateko, eskaerak eroslearen datu hauek jaso beharko ditu: izen-abizenak, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta posta-helbidea, farmazialaria eroslearekin harremanetan jarri ahal izan dadin, hala egitea erabakitzen badu.
- Webguneen bidez ezingo da oparirik, saririk edo hobaririk eman, ez eta lehiaketarik egin ere, jendeari sendagaiak saltzeko edo sendagaiak sustatzeko bitarteko gisa.
- Farmazia-bulegoaren edo merkataritza-establezimendu espezializatuaren ardura izango da albaitaritzako botikak erosleak adierazitako helbidera eramatea eta han ematea farmazia-bulegotik edo merkataritza-establezimendu espezializatutik.
- Albaitaritzako botika banatu eta erosleari entregatu ondoren, farmazia-bulegoak edo merkataritza-establezimendu espezializatuak ezingo du albaitaritzako botiken itzulketarik onartu. Hala ere, honako kasu hauek salbuespen moduan hartuko dira: oker baten ondorioz banatzea, eskaerarekin bat etortzea, garraioan kaltetu izatea, kalitate-akatsengatiko alerta edukitzea, albaitaritza-arloko farmakozaintza-arrazoiak egotea edo sendagaiak merkatutik kendu behar izatea.
- Hartzailea beste estatu kide batean dagoenean, botikaren urruneko salmenta soilik egin ahal izango da helmugako estatu kidean baimenduta badago. Kasu horretan, gainera, estatu horretan nahiz arau honetan urruneko salmentaren gainean ezartzen den guztia errespetatu beharko da.
Aplika daitekeen legeria
- 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, Botiken eta Osasun Produktuen Bermeei eta Zentzuzko Erabilerari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. (2015eko uztailaren 25eko BOE, 177. zk.).
- 544/2016 Errege Dekretua, azaroaren 25ekoa, albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritza-sendagaien publikoarentzako urruneko salmenta arautzen duena. (2016ko abenduaren 13ko BOE, 300. zk.).
Online salmenta komunikatzea
Albaitaritza-preskripziorik behar ez duten albaitaritzako botiken online salmenta egiten duten establezimendu baimenduek eta farmaziek aplikazio honen bidez komunikatu beharko dute online salmenta hori:
EAE-n botikak online saltzeko baimenduta dauden establezimenduen zerrenda
Establezimendua | Udalerria | Probintzia | Helbidea | Web-helbidea | Telefono-zenbakia |
---|---|---|---|---|---|
Barakaldo Tienda Veterinaria S.L |
Barakaldo |
Bizkaia |
Axular 4 |
946-567-390 |
|
Amaia Ruiz de la Ylla Alonso Farmazia |
Vitoria-Gasteiz |
Araba |
Gernikako Arbola, 17 |
945-203-786 |
|
Carlos Eulogio Arrieta Calle Farmazia |
Bilbao |
Bizkaia |
Licenciado Poza, 38 |
944-412-134 |
Salmenta-muga duten botikak kontsultatzea
Oraingoz, AEMPSek ez die inolako mugarik jarri albaitaritza-preskripziorik behar ez duten eta webguneen bidez saltzen diren albaitaritzako botikei. Etorkizunean, albaitaritzako botika batzuen salmenta mugatu ahalko da (kualitatiboki edo kuantitatiboki), gaizki erabiltzeko aukera handia badaukate, hornidura ezagatik edo osasun publikoko arrazoiengatik, azaroaren 25eko 544/2016 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Erlazionatutako webguneak
Farmazia Antolamendurako Zerbitzua
Farmazia Zuzendaritza
Departamento de Salud
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
- Tel.: 945 019 267
- Tel.: 945 019 269
- Helbide elektronikoa: ordfarma-san@euskadi.eus
Azken aldaketako data: