Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Aholku Sarea: Atzerritartasunaren arloko Arreta Juridikorako Euskal Sarea

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du Aholku-Sarea, helburutzat hartuta atzerritartasunaren alorreko aholkularitza juridikoa ematea kalteberetasun egoeran dauden etorkinei eta profesionalei -herri-administrazioetakoei eta hirugarren sektorekoei, etorkinekin inklusio-prozesuetan diharduten heinean-.

Hori guztia, xedetzat hartuta atzerritarrei erregularizazioa erraztea, bai eta prebentzio-lana egitea gerora irregulartasun-egoerarik gerta ez dadin, familiako bizitzaren alde eginda betiere.

Sare honek badu lau agente-motaren partaidetza. Hauek dira agenteak, zehazki: 

  • Migrazio eta Asilo Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Biltzen –Arreta Juridikorako, Integrazioko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua-.
  • Zortzi gizarte-erakunde (Zehar-Euskadi, Gurutze Gorria-Euskadi, Bilboko Elizbarrutiko Caritas, Kosmopolis, SOS-Arrazakeria Gipuzkoa, LAIZ-CCOO, Adiskidetuak eta Bidea Eginez).
  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen hiru elkargoak.

Sare honek bi arreta-mota eskaintzen ditu:

1.- Aurrez aurreko arreta (gizarte-erakundeak eta abokatuen elkarteetako Saje-txandetako legelariak).

2.- Bertaratu beharrik gabeko arreta –Postaz /telefonoz- (Biltzen) 

Erabiltzaileek bi sarbide dituzte Zerbitzurako:

1. Biltzen-en bitartez. Biltzen Arreta Juridikorako, Integrazioko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren arlo juridikoak, kontsulta bat jasoz gero, hauetako bat egin dezake:

  • Egin zaion kontsultari erantzun.
  • Kasua erakunde bati bidali; adibidez, gaiaren espezializazio-arrazoiak direla eta.
  • Bideratzea edo deribazioa proposatu, Saje-txandako legelari bat izendatu dezaten. 

2. Gizarte-erakundeen bitartez. Edozein erakundetara jo dezake, eta hitzordua jarriko diote han, aurrez aurreko arreta jaso dezan. Dena delako erakundeak hauetako bat egin dezake: 

  • Egin zaion kontsultari erantzun.
  • Kasua erakunde bati bidali.
  • Bideratzea edo deribazioa proposatu, Saje-txandako legelari bat izendatu dezaten. 

Laburbilduz:

Alde batetik, Migrazio eta Asilo Zuzendaritzak Sarea koordinatu eta bateratzen du.

Bestetik, Biltzen Arreta Juridikorako, Integrazioko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak arreta eskaintzen du, telefonoz edo postaz, eta erabiltzaileak ez du zertan bertaratu.

Azkenik, gizarte-erakundeek eta abokatuen elkargoek aurrez aurreko arreta ematen dute.

  • Hirugarren sektoreko erakundeek arreta emandako pertsonen kopurua: 9.899 (20.341 kontsulta) 
  • Hirugarren sektoreko erakundeek arreta emandako profesionalen kopurua: 843
  • Biltzenek arreta emandako kontsulten kopurua: 5.867
  • Hirugarren sektoreko erakundeek eskainitako informazio-saioak: 34 (566 erabiltzaile) 
  • Abokatuen elkargoetara bideratuak: 248
  • Gurutze Gorria- Euskadi 297.000 euro  
  • Zehar-Euskadi 80.000 euro  
  • Kosmopolis 45.000 euro  
  • Cite-CCOO 136.800 euro 
  • Caritas Diocesanas de Bilbao 57.000 euro 
  • Adiskidetuak 77.000 euro 
  • SOS-Arrazakeria Gipuzkoa 57.000 euro
  • Bidea eginez: 32.000 euro
  • Bizkaiako abokatuen elkargoa: 80.000 euro 
  • Arabako abokatuen elkargoa 25.000 euro 
  • Gipuzkoako abokatuen elkargoa 30.0000 euro 

 

Azken aldaketako data: