Euskadi Literatura Sariak (2002)
Euskarazko literatura
Gaztelaniazko literatura
Haur eta gazte literatura
Euskarazko literatura itzulpena
Iñaki Mendiguren Bereziartu
"Harry Potter eta sekretuen ganbera (J. K. Rowling)"
EUSKARAZKO LITERATURA
Itxaro Borda
% 100 basque
Susa
12.020 euro garbi: Eskuz esku.
3.005 euro garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
3.005 euro garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.
Epaimahaia:
Jesus Maria Lasagabaster Madinabeitia, epaimahaiburu.
Igor Estankona Bilbao, epaimahaikide
Mikel Garmendia Ugarte, epaimahaikide
Gerardo Markuleta Gutierrez, epaimahaikide
Eukene Martin Sanpedro, epaimahaikide
Epaimahaiak ikusitako merituak
Epaimahaiak liburu finalisten guztien kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, gehiengoz erabaki du Itxaro Bordaren % 100 basques izenarekin idatzitako eta Susa argitaletxean argitaratutako liburuari "Euskadi Saria" ematea.
Liburu honen aurrean, irakurleak ez du aterabiderik izango. Pertsonaiaren beraren bakardade bereziarekin egingo du topo hasiera-hasieratik. Bakardade hori norberaren eta ingurumariaren arteko apurketa mingarri eta era berean bizian oinarritzen da.
Gauza asko kabitzen da orrialdeotan. Guztiak daude, ordea, ipar Euskal Herriarenganako sentimendu gazi-gozo horren zerbitzura. Honako hauek eta gehiago eskaintzen ditu %100 BASQUE-k, aipu filosofikoen bidez zedarritutako atal bakoitzean: kontsumo-gizartearen zutabeak dardararazten dituen kritika, ironia, umorea, gogoeta, irudiak eta abar, irakurlearen konplizitatea eskatu eta lortzen dutenak.
Itxaro Borda (Baiona, 1959)
Itxaro Borda Baionan jaioa da, 1959an, Nafarroa Behereko Oragarre herrian eman zuen haurtzaroa. Parisen eta Maulen bizi izan ondoren, Baionan bizi da egun. Historian lizentziatua, postaria da ogibidez.
Gazterik hasi zen idazten, Maiatz aldizkari eta argitaletxearen inguruan batik bat. Bera izan zen hain zuzen Maiatz-en sortzaileetako bat, 1982an.
Gizarte eta politika arloko eztabaida eta egitasmoetan zuzen-zuzenean parte hartu du. Aldizkari eta egunkarietan iritzi ugari idatzi izan du eta Seaska, Iparraldeko ikastolen erakundeko presidentea izana da.
Idazle emankorra izan da bai poesian eta baita eleberrigintzan ere. Bere poema liburuen artean daude Bizitza nola badoan (Maiatz, 1984), Krokodil bat daukat bihotzaren ordez (Susa, 1986), Just love (Maiatz, 1988), Bestaldean (Susa, 1991), Orain (Susa, 1998) edota Hautsak errautsa bezain (Maiatz, 2002).
Eleberrien artean aipatzekoak dira Basilika (Susa, 1984), Udaran betaurreko beltzekin (Txertoa, 1987), Urtemuga lehorraren kronika (Maiatz, 1989) -1996an Bego Montoriok itzulia, Allegro ma non troppo izenburuarekin, eta Hiruk gazteleraz argitaratua-, Bakean ützi arte (Susa, 1994), Bizi nizano munduan eta Amorezko pena baño (Susa, 1996).
Zenbait saio ere argitaratu izan du, esate baterako, Emakumeak idazle, Txertoa argitaletxean, 1984ean, eta ipuin bilduma bat ere badu, euskaraz eta frantzesez 2001ean Maiatzek argitaratua: Entre les loups cruels.
% 100 basque
Gaztazale amorratua da kontakizun honetako protagonista. Gazta dosia behar du egunero oheratu aurretik biziraungo badu. Eta seguruenik horregatik lotuko ditu euskaldunon historia, euskaldunon kultura eta euskaldunon azken urteotako eta gaur egungo egoera beti gaztarekin. Bere zaletasun horregatik eta euskaldunok gaztarekin, ardiekin eta artaldeekin betidanik izan dugun loturagatik.
Ironiaz, saminez, garraztasunez ikusiko dugu nola izenik gabeko protagonista, % 100 BASQUE dela iragartzen duen gaztaren hariari tiraka, euskal nortasuna zertan den ikertzera iritsiko den. Ikertuko du, besteak beste, euskarak zerikusi gutxi duela gaur egun euskal nortasunarekin, edota orain urte batzuk pasioz defendatu zituen hainbat ideiak porrot egin dutela "euskal" merkatuko marka izatera iritsi denetik.
Tonu berean astinduko ditu bizitzan garrantzitsuak diren beste hainbat alor, dela adiskidetasuna, dela maitasuna ulertzeko era sistimaren baitakoa. Zorrotz beti, begirada kritikoa ertzeraino eramateko saioan.
Zatiak
Ene inguruan zenbait izugarri abilak dira: Bai erantzun dezakete ozenki, eta Ez egin. Gutxiagotan ordea alderantziz, nahiz eta gure artean faltsu anitz baden, txoria eho eta eskua gordeka ari dena. Ez dut nehoiz trebezia hori ukan.
Oheratu baino lehen, eri artean bihikatu etxe-gasna xerra fin baten irenstea, ogi poxi batez lagundurik, ohitura sakratua bilakatua zitzaidan. Goizeko edozein tenoretan. Non-nahitik itzultzean.
Gasnaren jabetasun psikologikoak bazuen oinarri sozio-kultural indartsua. Urre zuria trumilka ekoizten zen Euskal Herrian. Ikusten ziren, autoko faroen menpean, gaueko horma haboroxienetan, gasna sal-markak % 100 BASQUE moldatzen gintuela deiadarkatzen zuten afixak.
Mendeko ardien bilakaera bera izan dugu: bakardadearen edo desohorearen beldurrak kateztaturik, saldoan goaz lanera, supermerkatuetara, bilkuretara, alde bateko zein besteko pentsamendu bakunetik kanpoko gogoeta propiorik ez daukagu, eta beti, dena birindika jaurtikitzeko jaidurak menperatzen ditugu. Fedeak, lehiak edo etxeratzean gauaren minean irensten dugun gasna zatiak lobotomiaren ondorioak eztitzen dizkigu.
Alabaina, gazte ginenean, turismoaz bizitzeko ideia bera, euskaldun jatorrarentzat bekatua zen, beniala baino gehiago, mortala; bekatuaren kontzientzia ahultzen zihoan heinean, mortaletan mortalena.
Baina mintzairak eman zezakeen autentizitateak ez zuen nehola ere unibertsaltasuna ekidin behar eta euskal kultura euskararik gabe plazaratzen ahal zela ondorioztatzea erdietsi zuten jakintsuek, beso zainartak, giharretako doloreen eta esku ahurretako katx odoltsuen beldurrik eza zen ber. Harri batez bi zozo ehoz, hautetsiei nahikoa zitzaien laborantzaren subentzionatzea, Herriarekin eta Jainkoarekin bakean jarduteko.
Osagarri handiko artzainen memoria ez zen erraz ezabatzen gure herrian. Bi hamarkadaren buruan, egiazko omenaldiaren garaia jin zitzaion. Euskaltzaindia, Euskaltzaleen Biltzarra, Euskararen Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Euskara Zerbitzuak, denak oro bildu ziren Balantsunek merezi zuen Euskal ekitaldi erraldoiaren euskaldunki antolatzeko, noizbehinka euskaraz, partahartzailearen arabera.
-Je pige'pas là: qu'est-ce que tu dis? Parle-moi français...
-Mais ton père disait...
-Ouais mon papa était un fantastique chanteur.
-Il écrivait qu'il ne fallait pas laisser le basque se perdre dans les maisons!
-Chez les autres bien sûr! Nos parents ils nous parlaient en français pour ne pas que nous soyons handicapés à l'école.
-Gure esnearekin egiten dituzten gasnak biziki ontsa saltzen dira, tira ederra dutelako, eta guri esnea ez digute pagatu nahi; ez gara bada debaldetan ariko: nor ari da lanean kitorik mende honetan?
Irakurle maitea, honainoko istorioa gustatzen ez baldin bazaizu, liburua abandonatzen eta SIMOV anitzek ordaindu zakartegietara botatzen ahal duzu: ulertuko dut. Hau, Euskal Herri honetako gizon eta emazte idazleen literaturik biziki urrun dagoela erraten duzu etsirik.
Ez gaitezen politikoekin gaiztoegiak izan, ene kolega batek errepikatzen duen eran, ez baitakigu bihar edo etzi nola itzulikatzen ahal garen. Ororen buru ondorioak argi dira: paradisua boteredunentzat, bertan eta behartsuentzat hil ondoko gero hipotetikoan.
Bi gauza ziren azpimarratzekoak: lehenbizi, lekuan lekuko hautetsien auherreziaren gordetzeko erabiltzen zirela meza kantatu mediatiko hauek; eta bigarrenik, euskal kultura "laguntzeko" estakuruz, erabakietan kultura baztertua suertatzen zela, enpresa eta erakunde pribatu anitzek sos publikoa eskuratzen zutela ahalkerik gabe.
Apez eta notable herrokek, Betty Dodson amerikar ikerlariaren pare, euskara bizitzen lagunduko zuten arraiki Ontsa Hilçeco bidea liburuxken ordez Egociro masturbatçeco soroak epaitu baldin bazituzten, eiki.
Euskararen amoreagatik, sotana kendu zuen egun berean, fededun bat erdalduna zelako aitzakiaz, mezak eta predikuak frantses eder, leun eta txukun batean zelebratzen hasi zen, bizkitartean euskarari esker, Bangkokeko eta Delhiko unibertsitateetako Honoris Causa izatera heltzen zela.
Ez nintzen ezer, euskalduna are gutxiago, nortasun ezpalak ezabatzen ziren bat-batean eta huts handi horretan aldi berean dena nintzen, iragana eta geroa, azala eta mamia, haragia eta hezurrak, gasna eta azken egoitzako har malatsak. Zergatik behar nuen derrigorrez, besteetarik bortxaz eta indarrez bereizten ninduen identitate finko partikularista bat, hizkuntza ezpainetan neukan ber?
Axurien destino berdina geneukala konturatu nintzen kasik horma (…) Indigena biologikoak ginen. Arrazoiaren mailara nehoiz helduko ez ginenak.
Nire kasuan gainera, are justifikatuagoa iruditzen zitzaidan Victoria gorteiatzeko izkribu bidea erabili nahi izatea, kontuan izanik pare bat urte lehenago eta zirkunstantzia bertsuan lau lerro laburren bidez Eugeniarekin ustez lortu nuen arrakasta neurrigabea.
GAZTELANIAZKO LITERATURA
Miguel González San Martín
Pobeñeses
Bassarai
12.020 euro garbi: Eskuz esku.
3.005 euro garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
3.005 euro garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.
Epaimahaia:
Pedro Ugarte Tamayo, epaimahaiburu.
Jon Kortazar Uriarte, epaimahaikide.
Maria Maizkurrena Moya, epaimahaikide.
Patrizio Urkizu Sarasua, epaimahaikide.
Arantxa Urretabizkaia Bejarano, epaimahaikide.
Miguel González San Martín (Muskiz, 1953)
Miguel Gonzalez San Martin Muskizen jaio zen 1953an eta bere jaioterrian bizi da gaur egun. UNEDeko Bizkaiko zentro asoziatuan egiten du lan. Bertako idazkari da ogibidez.
Bi eleberri eta ipuin-liburu bat argitaratu ditu saritutako Pobeñeses baino lehen. 1991an "El tranvía aéreo" ipuin liburua, 1996an "Hotel Ucrania" eta 1998an "Dos entradas para Wembley" eleberria. Bi hauek ere Bassarai argitaletxean.
Bere ipuinak beste zenbait egilerekin batera argitaratutako hainbat antologietan argitaratu dituzte: Narradores vascos, Narradores españoles, Los que más cuentan, Bilbao, almacen de ficciones lanetan aurki litezke.
Pobeñak lotzen ditu hogei ipuinok. Pobeñako istoriez eta historiaz beteta daude. Pobeñako jende xelebrez eta Pobeñako jende korrientez.
Pobeñakoa da arrakastaren bila urrutira joan zen aktorea, edo egun batetik bestera herritar guztiei buruzko datuak bilduz idazle bihurtzea erabakitzen duen gizona. Pobeñakoa da udan iristen diren emakume kanpotar guztiekin maitemintzen den gaztea. Baita andereño Claraz maiteminduta, gutxien komeni zaion oparia egingo dion ikaslea ere. Edota baita beste andereño baten zigorra zilegi iruditzen ez zaiolako kanpandorrera igo eta han geratuko dena ere.
Orainak eta iraganak. Biek dute tokia ipuin hauetan. Garai bateko kontuak gaur egundik gertuago daudenekin nahasten baitira. Ustez benetakoak diren kontuak, benetakoak izan ezin litezkeenekin nahasten diren bezalaxe.
Pobeñak lotzen ditu Pobeñeses-eko ahots guztiak. Baina beste edozein herritakoak izan zitezkeen. Idazlea beste edozein herriri eta hango herritarrei begira jarri izan balitz. Pobeña aukeratu zuen, ordea. Zerbaitegatik izango da. Munduaren amaiera iragarriko baliote, hantxe eseri eta zain geratuko litzatekeela aitortzen du egileak. Zerbaitegatik izango da.
Zatiak
-Al fin comprendí mi error -dijo-. No necesitaba contar las cosas como son si podía contarlas como me pareciera.
Los demás lo miraron compasivamente, sin entender la amenaza que encerraban aquellas palabaras. Yo, en cambio, comprendí de inmediato que Ducati había decidido pasarse a la literatura. Entonces sentí un resorte en mi interior, apreté las mandíbulas, miré con fijeza sus ojos bobalicones y pensé con absoluta frialdad: "La guerra no ha hecho más que empezar, Ducati. Te vas a enterar de cuántos escritores caben en este pueblo".
En los pueblos pequeños hay que tener cuidado con salirse de la rutina y quien toma un camino poco habitual sabe que corre algunos riesgos. Ha de hacerse perdonar su atrevimiento, sortear a los partidarios del empate por el mismo rasero y confiar en la suerte, porque en ninguna parte encontrará un jurado tan implacable como el formado por sus vecinos que jamás lo intentaron. Es más fácil, por otra parte, admitir el mérito de un desconocido, porque no se le recuerdan torpezas. José Pedro Calleja sabía muy bien que el camino del reconocimiento en un pueblo pasa por el resto del mundo, y por eso cada vez que volvía de Madrid visitaba la redacción del periódico.
En los pueblos pequeños existe la mala costumbre de poner motes a los débiles, de modo que, en cuanto la actitud de Emilio fue tan reincidente y obsesiva que se superpuso a la imagen que hasta entonces teníamos de él, comenzaron a surgir los apodos, de un modo pretendidamente cariñoso: Emilio el del Planing, el de la Escollera, el Ingeniero. A él no parecía molestarle, debió de pensar que le singularizaban. Después de lo que pasó , quedó definitivamente como Emilio Winston Eguna.
La señorita Clara era distinta de las demás. Sonreía siempre, mirara a las personas o a las cosas. Era siempre igual, no como la señorita Dulce, que era más veleta y tan pronto venía de buenas como nos gritaba por cualquier cosa, y llevaba una bata muy ceñida y no tenía cuidado con las piernas, de manera que muchos presumían de haberle visto las bragas mientras fingían recoger del suelo un lapicero.
A doña Isabel se le habían pasado los veinte años siguientes a su boda sin darse cuenta. Sólo pasaba el tiempo, tras los cristales de la ventana. Mateo no se molestaba en cultivar relaciones sociales, harto de que se murmurara a su costa o le dieran piadosos consejos. Cuando estaba en el pueblo se juntaba con lugareños para jugar al mus, ir de caza o de pesca. Así que doña Isabel acabó deseando tanto como su marido la llegada de la primavera. Cuando conoció al propagandista, que era un hombre joven, con barba, mirada firme y gesto imponente -Perezagua conseguía que Unamuno cambiara de acera para evitar reprimendas-, sintió con sopresa que recuperaba las ilusiones de su primera juventud, que creía olvidadas.
A mí me parece que Gato García nunca llegó a comprender que la maestra nos zurraba por nuestro bien. Sólo así se explica que lo tomara tan a la tremenda, porque blando no era: hay que tener coraje para hacer lo que hizo, subirse al campanario y quedarse allí días y días.
-Has tenido familia, Julio.
-¿Qué ha sido?- preguntó el soldado con impaciencia.
-Otro chico. Lo bautizamos mañana domingo, que no es cosa de dejar el sacramento para cuando bajes del monte, si bajas.
-Quiero que se llame Lucio.
-Como Séneca.
-Igual que un amigo navarro que me mataron.
-A ver si sale al que digo yo, que era un gran sabio.
-Mejor que salga al navarro, que era bueno y alegre.
Mi tío me enseñó que un buen relato suele venir precedido de cierto aroma, una tonalidad de la luz o esa musiquilla que ayudan al narrador a recuperar la impresión que le causaron las cosas por primera vez. Entonces, cuando por la circunstancia que fuere mi tío cogía el hilo de una buena historia, yo escuchaba como tierra fértil bajo la lluvia. El día en que me habló de Estambul fue uno de los más inspirados, así que nada tiene de extraño que me acordara de él en la posada de Pierre Loti, sobre el Cuero de Oro, que recordara con detalle el modo en que accedieron al lugar los primeros otomanos, poniendo ruedas a los barcos y arrastrándolos por la colina. Pero en seguida, sin que acertara a saber la razón, porque todo estaba en el lugar previsto -tal vez precisamente por eso, he llegado a pensar más tarde- me fue invadiendo un mal presentimiento.
Lo vimos venir caminando por la playa, largo y torcido por el viento, con la caja de herramientas sirviéndole de contrapeso. Apareció como un enviado, justo cuando los miembros de la comisión estaban a punto de tirarlo todo por la borda: se habían pasado la tarde discutiendo con Mauricio Galán, a quien se le había metido en la cabeza, a última hora, dejar el papel de rey negro que venía interpretando con general aceptación durante veinte años.
No tiene nada de extraño que me enamorara de Mireille, porque desde siempre me había sentido atraído por las forasteras. Entre mis viejos amores se contaban la hija de un guardia civil y dos primas lejanas que vinieron a una boda, así como todas las veraneantes que fueron pasando por el pueblo a lo largo de aquellos años. Seguramente su propia condición de forasteras, ajenas a la vida corriente del pueblo, las convertía en seres misteriosos, tan atractivas por sí mismas como por el mundo que les imaginaba. A veces, aún hoy, cuando me cruzo en la ciudad con alguna de ellas, siguen gozando de una parte del prestigio que tuvieron a mis ojos.
Así quedó la historia del desembarco de H. en Pobeña. Aunque inicialmente los dos amigos la mantuvieron en secreto, luego hicieron alguna confidencia y finalmente fue pasando de padres a hijos. Por eso, aunque callan, a los pobeñeses se les pone en los ojos un chispazo malicioso cuando ven en el cine o en la televisión cómo se cuenta la historia.
Que yo recuerde, el único de entre nosotros que estaba a favor de Mendoza era Pedro Luis, un chico con cara de viejo y una cicatriz en la mejilla. Pedro Luis a los pequeños nos hacía sufrir cuanto podía, nos tenía verdaderamente aterrorizados. También le tenían prevención muchos mayores porque era capaz de cualquier cosa, echaba mano de un palo, de un hierro y, en ocasiones, llegaba a sacar la navaja. A mí me daba miedo incluso su risa, la malignidad que se le ponía en sus ojos pequeños, la cínica mueca de su boca. Todos pensábamos que iba a a terminar mal. Pues bien, mientras el practicante del pueblo taponaba con algodón la nariz del Indio, Pedro Luis se reía.
Echaron a correr en cuanto se recuperaron de la sorpresa. Martín lo hacía más de prisa que sus compañeros porque era el más joven. Deseaba ayudar, pero temía lo que pudiera encontrarse. Nunca le había tocado hasta entonces socorrer a un herido grave, ver a un muerto. Sin embargo el piloto se removió en la cabina.
Salvé el pellejo gracias al carnet de conducir. Fui voluntario, pero, en cuanto tuve ocasión, pedí destino de chófer. En toda la guerra sólo me tocó avanzar en dos ocasiones, en Ochandiano y en el Ebro, y en ambas la misma historia, a los pocos kilómetros tuvimos que salir zumbando, aunque yo en camión. Ya sé que no es lo más heroico, pero otros se quedaron en casa cuando íbamos de retirada.
Veinte años llevaba esperando ese día, y allí estaba ahora Ascensión Murugarren, mano sobre mano, sin atreverse siquiera a abrir los postigos. Hasta la ventana llegaban las voces de los pobeñeses que hablaban de un barco y una ermita blanca. Ascensión Murugarren era de la opinión de que hay que pagar un precio por la realización de los deseos y ahora temía que no fuera suficiente pago aquel tiempo de espera. No acababa de hacerse a la idea.
Patricio Gómez Narbaiza se quitó el mismo día del fútbol y de la música. Era un aficionado tan impresionable que no le sentaban bien las comidas en los domingos de invierno, se le metían los nervios en el estómago al pensar que por la tarde jugaba la Juventud Deportiva Somorrostro. Comía temprando, a la hora de los futbolistas, y estaba ya con el café cuando los demás aún tomaban chiquitos.
Dicen algunos pobeñeses que, en ciertas noches de luna, han visto el fantasma de Donato Izurieta contando onzas de oro por los covarones, saltando por las peñas hasta encontrar escondrijo, empuñando una pistola antigua para defenderse de los carlistas que quieren arrebatarle la bolsa cosida al cinto.
Juan Gárate fue mi amigo desde la infancia, y especialmente en la primera juventud, cuando nos parece imprescindible contar con un depositario de nuestras confidencias, a quien pedir consejo, por quien estaríamos dispuestos a los mayores sacrificios si estuviera en dificultades. Yo tenía suficente edad como para saber que el tiempo suele desgastar esa hermosa visión de la amistad, hasta el punto de que nos encontramos irremediablemente ingenuos al recordar lo divertidos que una vez nos parecieron esos tipos tristes con los que a veces nos encontramos, por los que hemos perdido todo interés. Dejamos de verlos durante un tiempo y, al encontrarlos de nuevo, descubrimos con asombro que no nos importan gran cosa, que nos aburre lo que dicen, y nos preguntamos si fueron siempre así o si habrán cambiado tanto como seguramente también nosotros lo hemos hecho.
Finalista
- El corazón de la niebla, Miguel Sanchez-Ostiz (Seix Barral)
- El niño de los coroneles, Fernando Marías (Destino)
- El viaje oculto, Fernando Chivite (Bassarai)
- La casa del rojo: diarios, 1995-1998, Miguel Sanchez-Ostiz (Península)
- Ultimo viaje y otras fábulas, Pablo Antoñana (Ttatalo)
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Miren Agur Meabe
Itsaslabarreko etxea
Aizkorri
9.015 euro garbi: Eskuz esku.
2.103 euro garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
2.103 euro garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.
Epaimahaia:
Karlos Linazasoro Izagirre, epaimahaiburu.
Asun Agiriano Altuna, epaimahaikide.
Antton Irusta Zamalloa, epaimahaikide.
Manu Lopez Gaseni, epaimahaikide.
Lourdes Unzueta Zamalloa, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Gazteentzako genero-nobela bat izanik, berariazko ekarpenak egin ditu egileak, horien artean: prosa joria, landua eta poetikoa; eta nobela gotikoaren legeak zorrotz betetzea, hala nola, giro misteriotsua, izua eta ezusteko bukaera. Aldi berean, dotore jakin du intriga hori gazteen giroan txertatzen: lehen.
Saririk jasoko ez badu ere, epaimahaiak, aipamen berezia egin nahi dio Josu Penades-i, Ibaizabal argitaletxean kaleratu duen, Iluntzero elkarrekin liburuan erakusten duen bere prosaren poetikotasunagatik eta bere egituragatik
Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962)
Miren Agur Meabe Lekeition jaio zen 1962an. Magisteritza ikasketak egin zituen lehendabizi, ondoren Euskal Filologian lizenziatzeko.
Urtetan, irakaskuntzan lan egin zuen, Bilboko Kirikiño Ikastolan. Baina bere literaturarako zaletasunak bultzatuta, argitalpen-zuzendaritzaren eta kudeaketaren ardura hartu zuen Giltza-Edebe argitaletxean; besteak beste, testuliburuen koordinazio eta orrazketan aritzen da bertan.
Itzulpengintzan aritua, poesia eta haur eta gazte literatura landu ditu batipat.
Bere lanik garrantzitsuenen artean daude Oi, hodarrezko emakaitz , Labayru ikastegiak 1999an argitaratutako poesia bilduma, eta urtebete geroago Susa argitaletxean kaleratu zuen Azalaren kodea poema liburua. Lan honengatik jaso zuen 2000. Urtean Kritika saria.
Itsaslabarreko etxea
Zoriona non, noiz eta nola aurkituko jakin nahiean bizi da Joana. Itsas-ertzean dagoen Garraitzeta herrian. Hamasei urte ditu.
Bere pentsamenduak koaderno more batean idazteko ohitura du. Horri esker ezagutuko dugu Joanak bizitako udarik bereziena.
Berezia, Alainekin maiteminduko delako. Berezia, itsaslabarrera egunero egin ohi duen txangoan koaderno morea galdu eta espero ez duen abentura ilun batean sartuko delako. Berezia, aspaldian erretako etxean bizi den emakumea ezagutuko duelako. Berezia, Lope de Solaizetarren historia beldurgarrian murgilduko delako. Eta horrek guztiak ustekabeko gertaera asko bizi araziko dizkiolako. Eta bizi den guztiak bezala, Joanak ere, heriotza oso gertutik ezagutuko duelako.
Arrazoi askorengatik ahaztezina espero zuen uda, beste arrazoi batzuengatik ezinbestean ahaztezina bihurtuko zaio.
Zatiak
Hamasei urte nituela, gure amama hilguraz bizi zen. Bizitzako teke-mekeez akituta zegoen, heriotzaren egarriz. Gaitza egiten zitzaidan hori ulertzea: gazteegia nintzen.
Nik artean ez nekien zer zen heriotza. Banekien zer zen norbait hilda egotea baina hori ez zen, ezta hurrik ere, heriotzaren benetako muina, lasterrera ohartu ahal izan nintzenez
Alain izan zen nire lehen amodioa eta gaur ere esango nuke, mundua lagun biren baitan gorde daitekeela irakatsi zidan lehen adiskidea.
San Pablo Nerudari otoitz eginez eta maitasuna noiz ezagutuko lokartzen nintzen, zizpuruka, ni neu, santa Joana Garraitzetakoa, birjina, martiria eta, noizbehinka, poeta.
Neure habia ezkutua zen itsaslabarra, neure sekretuen habitat partikularra. Bakardade bila jotzen nuen hara. Biluzik igeri egiteko bakardade bila. Koaderno morean pentsamenduak marrazteko bakardade bila
Ekainaren akabuko eguerdi hartan kalatik gora nindoala, etxerako bueltan, gerora hainbat aldiz madarikatu dudan amesgaiztoa erne zen, gaztea banaiz ere zahar sentiarazten nauten gertaeren lehen atala: heriotzaren benetako aurpegia ikustera eramango ninduen historiaren sorrera.
Bularretakoak mugarri bat jarri zuen nire portalmoldean: neure burua panpoxago ikusita, haurtzaroaren lozorrotik esnatu eta aire zabalera atera nintzen emakumetasunaren distiraz ustekabean jantzita, diferente, seguruago eta konformeago.
Haizea txistuka zebilen eta txistuarekin batera… doinu bat iritsi zitzaidan. Ezohiko doinua. Ez zen olatuen ukaldua harkaitzen kontra, ezta harantzagoko errepidetik zihoazen autoen burrunba. Musika zen, ordura arte toki hartan sekula entzun gabeko harpa-doinua.
Segur aski, horrela hasitako historia honek ez zukeen segidarik izango, gaurkoa ez litzateke gaurkoa, ez zatekeen ezer gertatuko koaderno morea galdu izan ez banu. Arratsaldean ohartu nintzen: ez neukan motxilan. Guztiz maite nuen koadernoa galduta. Itsaslabarreko bidezidorrean jausiko ote zitzaidan?
Alainek begi marroiak zituen; ilea, lasto umoaren kolorekoa. Kamiseta bat eta safariko galtza motzak zeuzkan jantzita. Lantzean-lantzean, ederra dakienaren irriño artifiziala ateratzen zitzaion. Hobeto ezagututakoan, igarri nion bere burua babesteko trikimailua zela irribarre hura. Alain espeziala zelako, oso. Eta trebea solaserako zubiak altxatzen, baldintzapenik gabe entzuten dakienaren patxada zuelako.
Otoz otoan, gurrunga bat, marrua, xaxatua izan den animaliaren murruskaren moduko orro lazgarria entzun genuen. Tximinia aldetik zetorren. Ezer esateko astirik gabe, astrapalan hasi ginen. Alainek alfonbra batekin estropezu egin eta bizkarretik bultz egin zidan. Ez genekien ezer, baina han zerbait zegoen zelatan, eraso egiteko prest
Nire lehen musua. Alainen mihia handia eta gogorra iruditu zitzaidan; segituan, gozoa eta amultsua. Kobazulo batera sartzeko bidea egiten ari zen animalia patxadatsua, landaretza apartatu eta gero egoleku lasaia hartzen ari zena. Geroxeago, Alainen ezpainak tximeletak iruditu zitzaizkidan, ukitu eta alde, ukitu eta alde, aurpegian eta lepoan ibili zitzaizkidanean.
-Zuk badakizu Murruetako labarrean zelan dagoen etxe bat..?
-Han ez dago etxerik.
-Bai, amuma. Jardin eta guztiko etxea…
-Han ez dago etxerik orain. Lehenago bai.
-Baietz amuma, badago.
-Etxea? Armarridun etxe bat?
-Bai, bai, horixe, amuma. Norena da?
-Etxe hori erre egin zen.
-Erre? Ez, amuma, atzo ikusi neban-eta…
-Etxe hori erre egin zen orain dela urte asko, berrogeita hamar bai. Sua herritik bertotik ikusi genuen.
Kalexkatik atera ginenean atzeratu egin nintzen, nahita, papera aztertzeko. Lurrean josita geratu nintzen. Bisita-txartel bat zen, krema kolorekoa. Erdigunean urrezko bi letra larri -L eta S.- eta anagrama bat zituen: bi giltza suzko itsaso baten gainean eta liburu baten azpian.
-Amumak esan dit etxe hau Lope de Solaize familiarena izan zela. Eta senar-emazte zoritxarreko bi izan zirela hemen sasoi batean...
Haize-zafladatxo batek ertz batetik altxatu zuen beltzez jantzitako andrearen buruko zapia.
Irteera partean, gizonezko bat figuratu zitzaidan, euritarako kapusai eta guzti. Oihuka deitu nion: "Itxaron, itxaron, mesedez!". Jiratu ere ez zen egin. Giltzatako handia zeukan eskuetan eta kanposantuko atea ixten ari zen, kanpotik. Ez dut besterik oroitzen. Lurrera erori nintzen beldurraren beldurrez zorabiatua.
-Ez dago inor, baina egon da- erantsi zuen Jonasek, eta odol-mantxa bat enfokatu zuen linternarekin behegaineko harlauzetan-. Zer arraio…?
Egun batzuetara, Jonas kanposantuko hezurtegian agertu zen. Bizirik hobiratua, oinazez, aire gabeziaz eta etsipenez itota.
Haize-erauntsi batek atea zabaldu zuen kolpean. Bizkarra paretaren kontra herrestatuz otoitz-gelatik irten eta korridorearen bestaldera jo nuen, dardarizoa menderatu ezinik.
Suzko beste irudi bat zetorren eskaileratan behera, lau-hankan, zaunkak eta intziriak letagin artetik jaurtiz. Kanpora egin zuen eta handik labarreko bidexkara, zuzi argiduna Solaiz Enea argiztatzen.
Finalistak
- Amodioaren gazi-gozoak, Aitor Arana (Ibaizabal)
- Auskalo igarkizun eta aho-korapiloak, Xabier Olaso (Pamiela)
- Galtzerdi suizida, Mariasun Landa (Elkarlanean)
- Iluntzero elkarrekin, Josu Penades (Ibaizabal)
- Thailandiako noodle izugarriak, Javi Cillero (Alberdania)
EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA
Iñaki Mendiguren Bereziartu
Harry Potter eta sekretuen ganbera (J. K. Rowling)
Elkarlanean
Epaimahaia:
Josu Zabaleta Kortaberria, epaimahaiburu.
Antton Garikano Iruretagoiena, epaimahaikide.
Mari Jose Kerejeta Sarriegi, epaimahaikide.
Imanol Unzurrunzaga Goikoetxea, epaimahaikide.
Iban Zaldua Gonzalez, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Itzulpen-lan horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hau litzateke azpimarragarrien: jatorrizkoaren prosa bizkor, arin eta oparora doitzeko itzultzaileak asmatzen jakin duen, eta ageriko erraztasunaren azpian ahalegin gaitzaren zailtasuna ezkutatzen duen euskara arin, fresko eta aldi berean oparoak.
Saririk jasoko ez badu ere, epaimahai honen iritzian, aipamen berezia merezi du, orobat, aipatu diren arrazoi berengatik, itzultzaile berak egindako Harry Potter eta azkabango liburuaren itzulpenak; eta aipamen berezia merezi du, orobat, Begoña Montoriok eta Juan Martin Elespuruk egindako Saderen Markesaren Filosofia apaingelan liburuaren itzulpenak, jatorrizko prosa oparoaren bihurdurak euskarara ekarri eta doitasunez berritzeko asmatu duten prosa estilo jori eta biziagatik.
Iñaki Mendiguren Bereziartu (Gipuzkoa, 1954)
Iñaki Mendiguren Bereziartu 1954an jaio zen Gipuzkoako Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri zaharrean. Filosofia eta Letrak ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean, eta bertan lizentziatu zen Historia moderno eta gaur egungoan.
Urtetan Arrasaten bizi izan da irakaskuntzan lan eginez. Gaur egun Ezkio-Itsason bizi da, bere jaioterrian, eta itzultzaile lanetan aritzen da bere kontura. Itzulpenak egiten ditu argitaletxe, enpresa edo erakundeentzat.
Bere itzulpen-lan garrantzitsuenen artean daude Tocqueville-ren Amerikako Demokrazia, bi liburutan eta Toynbee-ren Historiaren Azterketa, beste bi liburutan, biak Pentsamenduaren Klasikoak bilduman argitaratuak. Elizen Arteko Biblia itzultzen ere parte hartu du beste zenbait itzultzailerekin batera eta J. Swiften Gulliverren bidaiak argitaratua du Literatura Unibertsala bilduman.
Bere idazteko grina ez da ordea itzulpengintzara mugatu. Bi eleberri idatzi ditu, biak lehiaketa banatan sarituak. Biak daude argitaratuak: Haltzak badu bihotzik eleberriak 1989ko Café Iruña-Baqué saria irabazi zuen eta Elkar etxeak argitaratu zion hurrengo urtean, eta hamar urte geroago Ilunkerako xuxurlak lanagatik jaso zuen 1999ko Irun Hiria Eleberri saria.
Euskadi saria jasotako Harry Potter eta sekretuen ganbaraz gain, berak euskaratuak dira Harry Potter eta sorgin-harria, Harry Potter eta Azkabango presoa eta Harry Potter eta suaren kopa, laurak Elkarlanean-ek argitaratuak.
Harry Potter eta sekretuen ganbera (J. K. Rowling)
Harry Potter azti gaztea oporretan dago bere izeba-osaben etxean, Azti eta Sorgin Eskolan bigarren ikasturtea hasteko irrikitan. Bere lagun Ron eta honen anaiek salbatuko dute oporrak negargarriak izatetik.
Ikasturte hasiera, berriz, ezustekoz eta abenturaz betea izango da eskolan. Batetik, azti-idazle ezagun hantuste bat iritsiko zaie irakasle lanetara. Bestetik, eraso arraro eta beldurgarriak gertatzen hasiko dira eskolan: zenbait ikasle harrizko bihurtuko ditu norbaitek. Ez dakite nork, baina badakite Sekretuen ganberarekin duela zerikusia. Elezaharrak dioenez, eskola sortu zuten aztietatik bat ez zegoen konforme ikasle "odolzikinak" (azti edo sorgin ez ziren edo erdizka bakarrik ziren gurasoengandik jaiotakoak) bertan hartzeko, eta alde egin aurretik, Sekretuen ganbera eraiki zuen. Bertan izaki beldurgarri bat sartu zuen, egunen batean eskolara bere oinordekoren bat etorri eta askatuko zuelakoan. Askatu, "odolzikinak" akabatzeko, jakina.
Harry Potterrek ikertu beharko du zer den egia elezaharretik eta zer ez. Zer den Sekretuen Ganbera eta non dagoen, eta nola lortu izaki beldurgarriari aurre egitea
Zatiak
Harry udako oporretarako etxera etorri zenetik, noiznahi eztanda egingo zuen lehergailua bezala tratatu zuen osaba Vernonek, eta hori Harry ez zelako mutiko normal bat. Egia esanda, ezinezkoa zen anormalagoa izatea.
Harry Potter aztia zen…, Hogwartseko Azti eta Sorgin Eskolan lehen ikasturtea egin berria. Eta Dursleytarrak pozik ez bazeuden Harry oporretarako etxera itzuli zitzaielako, are gutxiago Harry bera.
-Konplota, Harry Potter, aurten konplota dago gauzarik beldurgarrienak gertarazteko Hogwartseko Sorgin eta Azti Eskolan- xuxurlatu zion Dobbyk, bat-batean dardara bizian jarrita-. Hilabeteak dira Dobbyk horren berri izan zuela, jauna. Harry Potterrek ez du bere burua arriskuan jarri behar. Garrantzitsuegia da, jauna!
Ronek, Fredek eta Georgek Harryri besoetatik heldu eta ahal bezain gogor tira egin zioten.
-Petunia - deiadar egin zuen osaba Vernonek-. Ihes egiten ari da! IHES EGITEN ARI DELA!
Sekula ez zen ordura arte azti baten etxean egon.
Bere aurreko paretan zegoen erlojuak orratz bakarra zuen, eta zenbakirik batere ez. Ertzean, inguru guztian idatzita, honelakoak zeuden: "Tea egiteko ordua", "Oiloei jaten emateko ordua" eta "Berandu zabiltza".
-Zergaitik ez deutsezu nire eskutitzei erantzun? -esan zion Hagridek, Harryk lasterka txikian jarraitzen zion bitartean (berak hiru pauso eman behar zituen, Hagriden botatzarrek emandako bakoitzeko). Harryk dena azaldu zion Dobby eta Dursleytarrei buruz.
-Muggle alu horiek- marmar egin zuen Hagridek- Jakin izan baneu…
"Gaur Harry hona 'Flourish and Blotts'era sartu denean, nire autobiografia bakarrik erosn nahi zuen, nik orain pozik oparituko diodana, musu-truk… -jendeak txalo egin zuen berriro, eta Lockhartek jarraitu egin zuen, Harryri betaurrekoak sudurraren puntaraino jaitsarazi zizkion astindutxo bat emanez-, baina ez zeukan ideiarik laster niregandik zerbait gehiago hartuko zuela, 'Magikoa ni' liburura baino askoz gehiago. Bai, jaun-andreok, atsegin eta harrotasun handiz iragartzen dizuet, aurtengo irailean, Arte Ilunen Aurkako Defentsarako irakasle-postua hartuko dudala Hogwartseko Sorgin eta Azti eskolan!
-Utzidazu esaten zure karrerako etapa honetan argazki sinatuak ematea ez dela zuhurra… Egia esateko, harropuzkeria pixka bat ere ematen du. Etor liteke eguna, nik bezala, noranahi zoazela ere argazki-mordo bat eskura eraman beharko duzuna, baina… -barretxo bat egin zuen bere buruaz pozik- oraindik ez dut uste horraino iritsi zarenik.
Ikasgelara iritsi zirenean, Lockhartek joaten utzi zion.
Zerbait zegoen dir-dir aurreko paretan. Hurbildu egin ziren, astiro, begiak erdi itxita ilunpetan ikusten saiatuz. Hogeita hamar zentimetro inguruko hitzak zeuden horman zirriborratuta bi leihoren artean, suziek botatzen zuten argitan distiraka.
SEKRETUEN GANBERA IREKI EGIN DUTE.
OINORDEKOAREN ARERIOAK, KONTUZ!
"Kondairaren arabera, Slytherinek zigilatu egin zuen Sekretuen Ganbera, inork ireki ez zezan, haren benetako oinordekoa eskolara iritsi arte. Oinordekoa bakarrik izango zen gai Sekretuen Gabnera ireki eta barruan daukan izugarrikeria askatzeko, eta magia ikastea merezi ez duten guztiengandik eskola garbitzeko".
-Oi, Ron, esna zaitez -bota zion Hermionek zakar- . Jakin badakigu azkenekoz ganbera ireki zuena duela berrogeita hamar urte bota zutela hemendik. Jakin ere badakigu T.M. Riddlek duela berrogeita hamar urte saria eskuratu zuela eskolari egindako zerbitzu bereziengatik. Ederki, eta Riddlek lortu balu bere sari berezia Slytherinen oinerkoa harrapatzeagatik? Haren egunerokoak ziur asko den-dena esango liguke: Ganbera non dagoen, nola zabaldu, eta zer-nolako izakia bizi den bertan. Orain erasoen atzean dagoenak ez luke nahiko egunerokoa hor zehar ibiltzea, ezta?
Baina Harry ez zegoen oso adi entzuten. Ezin zuen burutik kendu Hermioneren irudia, eritegiko ohean etzanda, harrian zizelkatua balego bezala. Eta gaizkilea ez bazuten laster harrapatzen, bizitza osoa Dursleytarrekin irudikatzen zuen. Tom Riddlek, ikastetxea ixten bazuen muggleen umezurztegira itzuli behar izango zuelako, salatu egin zuen Hagrid. Orain Harryk oso ondo ulertzen zuen haren jokaera.
Harryk gauza bakar bat heredatu zuen aitarengandik: ikusezintasun-kapa luze eta zilar-kolorekoa. Hura zen aukera bakarra ikastetxetik isil-gordeka irten eta inor ohartu gabe Hagridengana joateko. Ohiko orduan oheratu ziren; Neville, Dean eta Seamus Sekretuen Ganberaz eztabaidatzeari utzi eta lokartu ziren arte itxaron zuten, eta orduan altxatu, berriro jantzi eta kapa beren gainera bota zuten.
Dumbledorek alde egin ondoren, ordu arte ez bezala zabaldu zen izua, eta bazirudien gazteluko hormak epeltzen zituen eguzkia leiho maineldunetan geratzen zela, barrura sartu gabe. Apenas ikusten zen aurpegirik eskolan kezka eta urduritasunik gabe, eta korridoreetan barre-algararik entzuten bazen, gehiegizkoa eta lekuz kanpokoa ematen zuen, eta bizkor isiltzen zen.
Hala ere, bazirudien pertsona batek behintzat oso atsegin zuela izu eta susmo-giro hura. Draco Malfoy harropuztuta zebilen ikastetxean zehar, ordezkari nagusi izendatu balute bezalaxe.
Zintzilika zegoela, Harryk ikusi zuen bera zeraman piztiak sei hanka luze-luze eta iletsu zituela, eta aurreko biek berari gogor eusten ziotela, pare bat matxarda beltz eta distiratsuren azpian. Bere atzean, beste izaki haietako bat entzuten zuen, Ron garraiatzen zuena, dudarik gabe.
-Sprout andereñoak esan didanez, azkenean mandragorak prest daude mozteko. Gaur gauean, gai izango gara harri bihurtutako jende horri berriro bizia emateko. Esan beharrik ez dago beraietakoren bat gai izan daitekeela esateko nork, edo zerk, eraso egin zien. Badut itxaropena ikasturte beldurgarri hau gaizkilea harrapatuta bukatzeko.
-Abentura hemen bukatzen da, mutikoak!- esan zien-. Azal honen zati bat eskolara eramango dut, esango diet beranduegi iritsi naizela neska salbatzeko, eta zuek biok tragikoki burua galdu duzuela haren gorputz hondatua ikustean. Esan adio zeuen oroimenari!