Euskadi Literatura Sariak (2001)
Euskarazko literatura
Gaztelaniazko literatura
Haur eta gazte literatura
Euskarazko literatura itzulpena
EUSKARAZKO LITERATURA
Ramon Saizarbitoria
Gorde nazazu lurpean
Erein
2.000.000 pezeta garbi: Eskuz esku.
500.000 pezeta garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
500.000 pezeta garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.
Epaimahaia:
Arantza Urretabizkaia Bejarano, epaimahaiburua.
Joxe Agustín Arrieta Egiguren.
Laura Uruburu Totorikaguena.
Gorka Aulestia Txakartegi.
Ur Apalategi Idirin
Epaimahaiak ikusitako merituak
Epaimahaiak aho batez erabaki du Ramon Saizarbitoriak Gorde nazazu lurpean izenarekin idatzitako liburuari “Euskadi Saria” ematea. Bost narrazio luzez osaturiko liburu horrekin goi mailako literatura emaitza lortu du idazle donostiarrak. Bost narrazioak lotzen dituen hari tematikoa sotila izanki, batasun sentsazioa nagusitzen da gaien ezberdintasunaren gainetik. Liburu kultoa da, historia eta zientzia ongi uztartzen dituena.
Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944)
Donostiarra. 1944. urtean jaioa. Soziologian lizentziatua, gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten du. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentruko zuzendari da gaur egun, nahiz gaztetatik egon den literaturari lotua.
1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko hamarkadan, Oh!Euzkadi literatur aldizkaria.
Nobela landu izan du batipat. Bere idazlan garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira 1969an Lur-en argitaratutako Egunero hasten delako eta 1976an, Kriselun kaleratutako Ehun metro (hiru ure geroago gaztelerara itzulita argitaratuko zutena) eta Ene Jesus.
Hiru lan esanguratsu horien ondoren isilaldi luze bat etorri zen. Ia hogei urte geroago arte ez zuen beste lanik argitaratu. 1995ean izan zen Saizarbitoriaren itzulera literaturaren mundura: Erein argitaletxearen eskutik Hamaika pauso argitaratu zuen. Hiru urtetara gaztelerara itzulita kaleratu zuten. Handik aurrera argitaratzen segi du etengabe. 1996an, Bihotz bi. Gerrako kronikak Erein argitaletxearekin (hiru urte geroago gazteleraz, hau ere) eta Euskadi saria jaso duen Gorde nazazu lurpean.
Nobelaz gain aipagarriak dira 1999an Alberdania argitaletxearekin kaleratutako Aberriaren alde (aberriaren kontra) saioa eta 2003. Urtean Ereinekin argitaratu duen Kandinskiren traizioa, batez ere gazteentzat pentsatutako eleberria.
Gorde nazazu lurpean
Izenburu bakarraren azpian bost nobela ditu lan honek. Ezaugarri bakarrak lotzen ditu: lurpekoak garrantzia handia du lur gaineko protagonista guztiengan.
Lehendabizikoan gudari zahar baten hanka dago lurpean. Intxortan galdu zuen bonbardaketa batean. Orduko xehetasun guztiak kontatuko dizkio gudariak notarioari, hanka galdu izanagatik pentsioa kobratzeko paperak egiterakoan. Notarioak ez die xehetasunei jaramonik egiten eta ez da konturatzen xehetasun horietan dagoela gudariaren bizitzeko arrazoi bakarra.
Bigarren istorioan Rossetti pintore eta poetaren emaztea da lurperatua. Senarrak idatzitako poema batzuekin batera. Hauek eskuratzeko, Rossettik emaztearen gorpua deshilobiratzeko agindua eman zuen, eta anekdota horrengatik gorrotu du Rossetti nobelako protagonistetako batek, Victoriak. Victoria bereganatu nahian dabil Juan Martin. Idazlea bera. Beste emakume bat zeharo maitemindu zen bere hitz batzuk irakurri ondoren, eta hitz horiek berberak errekuperatzea obsesio bilakatuko da idazlearentzat, Victoria maitemindu arazteko. Nahiz jakin, badakien, antzeko zerbait egiteagatik gorrotu duela beste mende bateko poeta hura.
Hirugarrenak Marcel Martin kantaria du gogoan. Bikote protagonista haren zalea da, hasiera batean. Istiluak sortuko zaizkie, Marcel Martin hil ondoren epaile batek deshilobiratzeko agindua ematen duenean. Izan ere, emakume batek bere alabaren aita Marcel Martin dela esan izan du urtetan, eta Marcel Martinek aita bera ez zela esan ondoren uko egin zion hori argitzeko frogak egiteari. Eta behin ehortzi ondoren egin beharko dizkiote frogak. Anekdota huts dirudiena gatazkarako motibo bihurtuko da Marcel Martinzale zen bikotearen artean.
Laugarren istorioan lurperatuko dituztenak Floraren gurasoak izango dira. Aita, lehendabizi, ama, ondoren. Floraren senarrak kontatuko digu nolakoa zen lauen arteko elkarbizitza lurperatu aurretik. Eta baita, lurperatu ondoren Floraren eta bien artean gertatutakoak ere.
Azkeneko historiak Sabino Aranaren hezurrek behin betirako Sukarrietan ehortzi arte izandako gorabeherak azalduko dizkigu, lehendabiziko ehorzketan lekuko izan zen abertzale baten semearen ahotik.
Zatiak
Horregatik, poztu egin zen notarioak hitza berari eman ziolako. Eta hasieran, funtsezkoena esan zuen: trintxeran zegoela, Elgetatik hirurehunen bat metro ekialdera, Uberako ibar aldera so, Loxeta baserriko sorora zehazki; eta airean sentitu zuela bere burua, luze, luzeegi airean izateko, hegan bezala; eta azkenean lurrera jausi zela, ahoz gora; eta une hartan ez zuela gerritik deus ere sentitzen. Gainerantzekotik ezer asko ez, eta Luis Amianok kontatzen zituenetatik oso gutxi; izan ere, notarioak behin eta berriz kentzen baitzion hitza, harira joateko eskatuz. Eskatuz baino gehiago, aginduz, eta xehetasun hutsalik ez zuela behar esateko. Eta azkenean, gauzak behar bezala txukun eta zehatz azaltzeko gogoa ere kendu zion.
"Aupa gazte" esan zuen Amianok, frontoian animatzeko esan ohi zuen bezala, eta berak, hark eskaintzen zion ontziak arrimatzeko kakoari heldu gabe, salto egin zuen, aurretik eskuineko hanka, zazpi hilabetera Elgetan galduko zuen hura, eta zeinarengatik pentsioa emango zioten, 40 mila pezetakoa, paper guztiak biltzea lortzen bazuen behintzat, eta azkenik, noski, Burgosen Auzitegi Militarrak onartzen bazizkion.
"Nola esan duzu galdu zenuela?" galdetu zion. "Gerran galdu nuen" erantzun zuen. Xarmanta iruditu zitzaion neska, iharra sobera. Bular oparoagoak eskertuko zituela pasatu zitzaion burutik, benetan pentsatzeko denborarik gabe. Batzuetan bi eta hiru gauza batera pasatzen zitzaizkion burutik; benetan pentsatu gabe, burutik pasatu besterik ez, baina gauza asko batera, eta buruko mina eragiten zion horrek.
Pizgailua bere oinetan geratu zen. Plastikozkoa zen, zuria, eta ikurrinaz apaindua. Ez zen ohitzen ikurrina gauza hutsal eta arrunta bailitzan bezala erabilia ikustera. Handik ikus zitzakeenak kontatu zituen: bost, uretan baporeek zituztenak kontuan hartu gabe.
Hura guztia norbaiti adierazteko gogoa sentitu zuen, bere buruan argiago ikusteko batez ere; aditzera ematen ez diren arte ideia batzuk ez baitira zehatz taxutzen, eta, era berean, buru barruan itzulika interesgarriak diruditen pentsakizunek, sarritan, hitz bihurtu bezain pronto erakutsi ohi dutelako beren zentzugabekeriaren egia.
Askotan gertatzen zitzaion zerbait kontatu beharra zuenean nondik hasi ezin asmatzea. Beti, egia esan; eta gehiago, entzulea aspertu nahi ez zuelako-edo, gauzak ahalik eta lasterren kontatzera behartuta sentitzen zenean. Lasaitasuna behar zen zerbait kontatzeko; edonondik hasteko libertatea gero, kontakizuna puntu batean utzi, eta, behar izanez gero, beste bati ekiteko.
Hori zen, hasteko, notarioari esango ziokeena: berak zehazten ez zekien arrazoiren batengatik, bazirela bizitzan pertsona batek bere patuari jarraitzen jakin behar zituen uneak. Baina atetik sartu bezain pronto ia, justu hirurei eskua eman ondoren, oraindik mahai buruan esertzeko zegoela, bota zuen lehendabizikoz gerora gutxienez hiru edo lau aldiz errepikatuko zuen "muga zaitezte gertakizunetara" bere ustez desegoki hura.
Mirenek bat-batean, txori baten mugimendu arinaz, aurpegia bizitasunez aurreratuz, musu iheskor bat eman zion; eta sudurrak oztopo gertatu zitzaizkielarik, barrez hasi ziren, eta eskuak eskuetan, elkarri so, barrez aritu ziren une luze batez, berriro ere oso serio jarri eta maite zuela esan zion arte, bat-batean, bihotza bezala adimena ere libre, hitz horiek, "maite zaitut", besterik ez zituelako buruan.
-Gerrako abenturak gogoratzera, orduan- esan zuen txoferrak.
"Gerra gogoratzera ez, ezin baitut burutik kendu" esatea bururatu zitzaion, baina ez zuen esan.
Berez, onartzen zuen, eta entzun nahi zuenari esaten zion, hutsegitea baino ez zela izan bere bizitza osoa; baina aitortu behar zuen, oro har, bizitzako liburuan gerrako estanparen batek bakarrik utzi ziola -haiek bakarrik- duintasunez jokatu izanaren sentipena.
Ez zekien memoriaren joera ote zen data zehatzik gabeko oroitzapen asko egun hartan finkatzekoa, baina esango zuen goiz hartan -edo beste edozeinetan, baina goizez, edonola ere-, ausartu zela Amianori galdetzen ea ez al zuen beldurrik sentitzen; eta hark baietz erantzun zion, baina irentsi egiten zuela zapore mikatsa bazuen ere.
-Gaur, behintzat, ez dira itzuliko - esan zuten ia biek batera, abioiez ari zirelarik.
Beteko ez zen desira baten adierazpena izan zen, eta ez zuen haren ahotsik atzera entzun, hartik eta, "sanitario", "sanitario" desesperazioz oihuka, ondoan belaunikatu zitzaion arte.
Trintxera gainean belauniko zegoen bera, Miren zumarditik noiz azalduko zain -eta larritasun hartan ere, astia izan zuen belar laburra eta trinkoa, goroldioa bezain malgua, hazten zela han pentsatzeko-; baina ez zen azaltzen, eta larritasun hura norbaitekin partitu nahiz burua atzera bueltatu zuenean, tenientea ikusi zuen esku batekin jaisteko egiteko ziola.
Harro kontatzen zuen, eta harro esan zion Obanosen azkenekoz ikusi zuenean, hiltzear jada, ez ahazteko notarioari parte hura kontatzea, eta geldiarazi ez balute Bilboraino jarraituko ziola autoari berna besoetan hartuta; baina hartan ere ezin izan zuen hitzik bete.
Beraz, galtza zorroa jaso, zurezko hanka itsatsia kendu, eta bertikalki, hortz bakarreko laia bailitzan, airean altxatu eta lurrean sartu zuen.
Hala eta guztiz ere, Victoria ez nuela gehiago ikusiko pentsatzea zen, udazkeneko goiz zakar hartan, hotzikaraz jarri ninduen ondoezaren arrazoia.
"Ea non ikusten dugun elkar hurrengoan" esan , eta pausa labur baten ondoren "elkar ikusten badugu, noski" erantsi zuen aldegin baino lehen.
Nire kasuan gainera, are justifikatuagoa iruditzen zitzaidan Victoria gorteiatzeko izkribu bidea erabili nahi izatea, kontuan izanik pare bat urte lehenago eta zirkunstantzia bertsuan lau lerro laburren bidez Eugeniarekin ustez lortu nuen arrakasta neurrigabea.
Bi hitzetan esateko, hau zen arazoa: Eugeniarekin erabili nuen izkribua ia erabat ahantzia nuela, eta, horregatik hain zuzen -ahantzia nuelako-, obsesionatu egin nintzela berarekin; Victoriari ere testu bera bidali behar niola sartu zitzaidan buruan -ez antzekoa; testu bera behar zuen izan, hitzez hitz-, eta, nola edo hala, berreskuratzen saiatu nintzen. Hori da, labur esanda, gertatu zaidana
GAZTELANIAZKO LITERATURA
Fernando Aramburu
Los ojos vacíos
Tusquets editores
2.000.000 pezeta garbi: Eskuz esku.
500.000 pezeta garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
500.000 pezeta garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.
Epaimahaia:
Ángel Ortíz Alfau, epaimahaiburua.
Sra. Dª. Ana Arregi Martínez.
Enrique Gutiérrez Ordorika.
Sra. Dª. María Bengoa Lapatza-Gortazar.
Iban Zaldua González.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Fernando Arambururen nobelak badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien: bere kalitate literarioa; gaur eguneko nobela pikareskoaren tradizioarekiko lotura; pertsonaien izaera borobiltzen egileak darabilen ironia.
XX. mendearen lehen erdialdeko eszenatoki alegorikoak, ia-ia mitikoak sortzen eta garai haietakoak izan arren gaur ere ezagun-ezagunak ditugun gatazken oihartzuna islatzen erakutsitako eskua.
Fernando Aramburu (Donostia, 1959)
Fernando Aramburu Donostian jaio zen 1959an. Espainiar filologian lizentziatu zen eta gazte-gaztetatik azaldu zuen literaturarako zaletasuna.
80ko hamarkadaren hasieran beste hainbat idazlerekin batera Cloc literatura taldearen sortzaile eta eragileetako bat izan zen Donostian. Gaur egun ere, hainbat literatura elkarteetako kide da. Adibidez, Bilboko Asociación para la Difusión de las Letras “Puerta Norte / Ipar Atea” izenekokoa.
1984az geroztik Alemanian bizi da eta bertan lan egiten du Ipar Renania-Westfaliako Lippstandt eta Gieseke hirietan bizi diren etorkinen seme-alabei gaztelania irakasten.
Poesia eta hitz-laua. Biak jorratu izan ditu.
Poesia liburuen artean aipatzekoak dira Ave sombra / Itzal Hegazti, Luis Haranburu Editor-ekin 1981ean argitaratua, 1993an EHU/UPVk kaleratu zion Bruma y conciencia / Lanbroa eta kontzientzia (1977-1990) eta 1995ean Ediciones Hiperionekin argitaratutako El librillo.
Saritutako Los ojos vacíos baino lehen bere beste nobela batek Ramon Gomez de la Serna saria jaso zuen 1997an: Fuegos con limón, urtebete lehenago Tusquets Editoresen argitaratuak eta alemanierara itzuli berriak. El ladrón de ladrillos nobela 1998koa da, Ediciones SMn argitaratua (urtebete beranduago Gerardo Markuletak itzulita euskaraz atera zena).
Ipuin bilduma bat ere badu: 1997an argitaratu zion Tusquets editoresek: No ser duele izenburupean.
Eta bere argitalpenen artean dago historia eta kritika literarioaz ari den Juicios finales ere. Senén Pérez Núñez argitalaletxearen eskutik 2000 . urtean argitaratutakoa.
Antíbula izeneko herrialde batean jaioa da, eta bertan bizi da, orain zahartuta, bere bizitza kontatzera datorkigun liburu honetako protagonista. Izenik ere ez du. Ez zion bere amak izenik jarri, harreman zoro batetik jaio zelako, zazpi urtez gordeta edukitzera behartu zuelako bere aitak, protagonistaren aitonak. Kontalariak susmoa du Antibulako erregea hil zuenaren semea ote den, baina kontakizuna hasten duenean urte asko pasa diren arren, ez du baieztatzeko modurik izan.
Ama ere ez da akordatzen haren izenaz.
Antíbula diktadore baten menpean geratuko da erregea hil ondoren. Diktadore hark ezarritako diktadura baino gogorragoa da protagonistaren aitonak bere etxean erabiltzen duena. Cuiña aitonak agintzen du bere etxeko apopilo guztiengan, bere alabarengan eta baita bizilagunengan ere.
Maitasunik gabe haziko den mutikoak hotz-hotzean kontatuko dizkigu bere haurtzaroko gertakizunak. Gogorrak denak. Ez hainbeste bere begietara, besterik ezagutu ez duen baten begiak direlako. Maitatzen ikasi ez duenez bihotza gogortu zaion baten begiak. Gertatzen dena gertatzen den bezala hartzen ikasi duen baten begiak. Malkoak isurtzea zer den ez dakien baten begiak.
Zatiak
Al decir de mi pobre madre, que en paz descanse, mi padre fue uno de tantos extranjeros que en 1916 llegaron a Antíbula con el secreto encargo de matar al rey Carfán III. Hasta la fecha ningún historiador ha conseguido averiguar quien perpetró el atentado. De la pistola de mi padre, que yo sepa, no salió el disparo mortal. Tampoco se conoce a los instigadores del crimen. Algunos expertos en el tema coinciden en atribuir a las ambiciones anexionadoras de nuestros vecinos bladitas la razón del regicidio. Puede que estén en lo cierto, puede que no.
En la margen derecha del río Intri, a la altura del último meandro antes de llegar a la desembocadura, se encuentra el barrio de Antíbula la Vieja, en una de cuyas calles, la de Mertán el Grande, regentaba mi abuelo Cuiña la hospedería donde yo nací. De entonces acá han transcurrido casi ochenta años. En ese tiempo -sé que pronto moriré, por eso me apresuro a recordar-, el edificio ha conservado su antigua apariencia. Numerosos trabajos de albañilería fueron modificando su interior. Sin embargo, la fachada sigue siendo la misma que yo conocí de niño, con su revoque rosado, su hilera de tres balcones en cada uno de los tres pisos y las ventanitas abuhardilladas del camaranchón. Uno de tantos gobiernos la declaró, allá por los años cincuenta, monumento de interés turístico. Me complace saber que la ley prohíbe retocarla, no digamos demolerla.
En el proceso de un año, valiéndome de mi condición de bibliotecario, frecuenté varias veces por semana los polvorientos cuartos y dependencias del Archivo Nacional, vedados rigurosamente al público. Esto era por 1942, poco antes de que el ejército bladita, con la más que probable complicidad del gobierno nacionalsocialista alemán, invadiera nuestro país. En legajos comidos de polilla busqué con afanosa perserverancia algún documento que testimoniase la estadia fugaz de mi padre en Antíbula. Me alentaba la esperanza de averiguar su nombre y de paso, cualquier dato que esclareciese la suerte que le tocó correr tras su detención en la hospedería del abuelo Cuiña el 16 de agosto de 1916.
Jamás, durante los siete años de mi reclusión, tuve un juguete, ni un compañero de juegos, ni unos malos lapiceros de colores con que entretenerme. Tuve, sí, mucho frío, en invierno sobre todo, cuando las sábanas heladas del tendedero se volvían pétreas al tacto y cuando de los sobradillos colgaban largos y puntiagudos carámbanos que eran como colmillos de hielo que les hubieran salido a las ventanas. Al decir de mi madre, nunca, mientras viví encerrado, contraje enfermedades, ni siquiera las ordinarias de la edad infantil, como el sarampión o la varicela, que me fueron contagiadas al poco de ser rescatado por la Flapia de mi prisión. Fui flaco y pálido, pero desenvuelto, correoso y nada llorón, y aunque pasaba mucho tiempo solo, no tenía noción ninguna de la soledad, de la melancolía ni del tedio.
Los dos convinieron en que, para evitar males mayores, mi madre se acusara ante el Santo Oficio de la Virtud de haber raptado a su propio hijo. Mal aconsejada por la candidez, ella accedió a cargar sola con las responsabilidades que se derivasen de la ocultación de mi nacimiento. La persuadieron a que contara al tribunal eclesiástico encargado de juzgar el caso que nada más saberse encinta, la vergüenza y el temor la indujeron a guardar oculto su pecado; que parió una noche a escondidas, sin ayuda de nadie, y que durante siete años mantuvo al niño encerrado en la parte alta de la casa, hasta que la concinera de su padre lo descubrió por casualidad.
Siempre que faltaba poco para que se acabase la provisión de carne fresca, el abuelo Cuiña sacaba del trastero su bastón de cerezo, una traílla y un bozal, y salía de la pensión rumbo al azoguejo de Blaitul, donde todos los días laborables, por la mañana, se reunían los mercaderes de perros. Había también recova y venta de lacticinios; pero al abuelo lo único que lo llevaba hasta allá era el propósito de traerse un perro vivo, destinado a la manutención de sus huéspedes.
Ahí llega mi madre sola con su hatillo y sus alpargatas embarradas,, con su mirada que no es una mirada propia de seres humanos, sino de peces muertos, pobrecilla. Es a principios de 1925 y cómo llueve. Mientras le lavaba las greñas a la Branca de Verudo ha entrado en la celda la priora de las corazonianas, acompañada de dos monjas, a mandarle que se vaya. Ella, sin pedir explicaciones, ni alegre ni triste, ha juntado sus humildes pertenencias y ha recorrido a pie, bajo la lluvia intensa, los diez o doce kilómetros de camino hasta la hospedería.
El temor a la cólera paterna inducía a mi madre a inventarse tareas en los raros remansos de su ajetreo diario. Por ella supe que más de una vez, para evitar que su padre le sentara la mano por holgazana, sacó de un armario unas cuantas sábanas limpias, planchadas y dobladas, y las lavó. Cosas así hacía la pobre.
Mi madre despertó del estado abúlico en que se encontraba desde su regreso del Centro de Reformación Femenina al descubrir que durante su ausencia yo había estado recibiendo de la Flapia atenciones y mimos como sólo es posible que se prodiguen a un fruto de las propias entrañas. Prendió en ella el fuego de los celos, que yo atizaba sin darme cuenta con cada muestra mía de apego a la cocinera.
Me acuerdo, como cualquier antibulés de mi tiempo, de aquel viernes, 19 de febrero de 1926, en que se produjo el famoso atentado contra el general Vistavino. Yo estaba en la Viverga, con pesadez de cabeza y picor en la garganta y en el paladar a consecuencia del humo que escapaba de la estufa.
La noticia de que había traído una guña a casa se difundió rápidamente entre los huéspedes, algunos de los cuales, al atardecer, me colmaron de alabanzas en el comedor. La señora Flapia, viéndolos tan entusiasmados, convenció al abuelo Cuiña para que me permitiese ocupar un sitio a la mesa. Nunca hasta entonces se me había dispensado semejante honor. Y no sólo eso, sino que por decisión unánime de los circunstante me fueron servidos a mí los riñones asados de perro.
Hoy, cerca del desenlace de mi vida, aún siento un atisbo de estupor cuando pienso que aquel ínterin trivial en el pueblecito de Aam nos brindó a mi madre y a mí, sin que nos diéramos cuenta de ello, la úultima oportunidad de eludir los respectivos futuros que hubimos de afrontar después durante largo tiempo. Con esto incurro seguramente en un razonamiento engañoso, pues si hemos de hacer caso a lo que dejó escrito en el prefacio de sus memorias el sabio historiador Jan de Muta, "el número de vicisitudes que configuran una biografía difiere de un individuo a otro, pero el resultado final de su suma es exactamente igual de trágico para todos".
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Karlos Linazasoro
Bota gorriak
Anaya-Haritza
1.500.000 pezeta garbi: Eskuz esku.
250.000 pezeta garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
350.000 pezeta garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.
Epaimahaia:
Felipe Juaristi Galdos, epaimahaiburua.
Arantza Baltzategi Juldain.
Xabier Kaltzakorta Elorza.
Jon Suárez Barrutia.
Nerea Arregi Urriolabeitia.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Maila handiko beste lan eder batzuen artean aukeratu ostean, Haur eta gazteentzako “Euskadi” literatura sariko epaimahaiak Karlos Linazasororen Bota gorriak izeneko lana aukeratu du, eta aukeratu ere, aho eta gogo batez aukeratu du, aurtongo saridun.
Sariztatu duten lanaren meritu eta merezi onen artean, egitura, originaltasuna eta berrikuntza azpimarratu behar dira, batetik, eta hitzen jolas zein poetikotasuna, bestetik.
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962)
Karlos Linazasoro Tolosan jaio zen 1962. urtean. Euskal filologian lizentziatua Donostiako EUTGn, gaur egun Tolosako udal liburutegian dihardu, bertako arduradun.
Poesia eta ipuinak argitaratu izan ditu batipat. Baita gazteentzako lan ugari ere. Badu nobela bat ere, 1996an Alberdaniak argitaratua, Altzeta.
Argitaratu dituen ipuinen artean daude besteak beste, 1991an Ereinek argitaratutako Eldarnioak, eta argitaletxe berak 1994ean kaleratu zion Ipuin arriskutsuak bilduma. Ondorengo ipuin bilduma gehienak Alberdania argitaletxearekin kaleratu ditu: Zer gerta ere, 1995ean, Ez balego beste mundurik, 2000. urtean edo urtebete beranduago argitaratutako Ipuin errotikoak.
Emankorra da poeta bezala ere. Udazkeneko karabana erratua kaleratu zuen Elkarrekin 1991n, 1993an Kutxak argitaratu zion Apunte eta ahazturak poema liburu saritua eta 1995ean Alberdaniarekin argitaratu zuen Euriaren eskuak lana.
Gazteekin pentsatuta idatzitako lanen zerrenda ere oso zabala du. Hauen artean Ibaizabalekin argitaratu ditu Besterik gabe, Albina, 1991. urtean eta Kartapazioko poemak, 1998an. Aizkorri argitaletxean Oihan ttiki baina txukun batean eta Hamabi titare, biak 1999an, eta 2000. urtean Hugo. SMn aurki liteke 1997ko Gau, gau, gau eta Elkarlanean-en, Walter Sismoley Elizeoko zelaietan, 2000. urtekoa.
Bota gorriak
Karlosek bota gorri berezi batzuk ditu. Gurasoek ekarri zizkioten Mexikotik, hango azti bati erosita. Eta bota gorriak janzten dituenean oso gauza bereziak gertatzen dira Karlosen inguruan.
Esate baterako, animaliak azaltzen dira bere ikasgelan. Koloretako animaliak. Ez dira ikasgela horretan azaltzen diren koloretako animalia bakarrak, andereño Maitek ere badakielako koloretako animaliak egiten, keaz, klariona erretzen duenean. Baina andereño Maitek ez du hegan egiten. Eta Karlosek bai. Bota gorriak janzten dituenean. Baina inork ez daki bere bota gorrien berri, berak izan ezik.
Egun batean, ordea, Romina, bere bihotzeko izarrari bota gorrien berri ematea erabakiko du. Eta Romina harritu beharrean, Rominak harritzen du Karlos.
Zatiak
Lehenik arkume bat izan zen, arkumetxo urdin, iletsu, zoragarri bat. Ikasgela tximista batek bezala gurutzatu, eta atetik irten zen.
Nik oihukatu nuen:
-Arkumetxo bat!
Tira, hobeto esan, garrasi egiteko zorian egon nintzen, baina ez nuen halakorik egin. Ze, noski, ohartu bainintzen inork ez zuela animaliatxoa ikusi, bi segundu eta hiru milaren besterik ez baitzituen egin gure artean.
Gure aita oso jakintsua da, eta horregatik esaten ditu gauza guztiz bereziak. Egunero, liburutegira joan aurretik, gauzatxoren bat idazten du sukaldeko arbel ttikian. Izan liteke bertso bat, asmakizun bat, esaldi bat, burutazio bat, ideia bat, kontseilu bat, abesti bat.
Egun hartan ere bota gorriak neramatzan. Eta jantzita daramatzadanean, edozer gauza gerta liteke. Baita zerarik misteriotsu edo ezinezko edo liluragarriena ere (nolanahi ere, beti nire baitarako gordetzen ditudan gertakizunak, eta nire agendan zehatz-mehatz apuntatzen ditudanak)
Andereño Maite alaia da eta beti umore oneko dago. Batzuetan, baina, itzalpeko loretxo bat bezala ximeltzen da, eta orduan, ezinbestean, koloretako klarionak erretzeari ekiten dio. Egia esateko, barregarria da koloretako klarionak eretzen ikustea, oholtzaren gainera igota, kezko ahokada gorriak edo berdeak edo urdinak edo horiak botaz (aukeratutako klarionaren arabera). Beste gauza bitxi eta garrantzizko batez ere jabetu gara: atsekabetzen duen arazoa nolakoa, halako irudiak marraztuko ditu keaz.
Andereño Maitek berebiziko joera zuen (agian zuzenagoa izango litzateke obsesioa esatea) asmakizunak asmatzeko. Bakar-bakarrik bizi zenez, esaten zuen asmakizunak asmatzea zela bakardadeari eta asperdurari aurre egiteko modurik eraginkorrena.
-Zoaz dentistarengana. Haginen bat dela seguru…
Fenix hegaztiaren hurrengo egunean izan zen. Dentistarengana joan, eta hark egundoko zuloa zuen hagin bat enpastatu zion.
Eta halaxe bukatu ziren komedia guztiak. Hortxe amaitu ziren munstroak eta piztiak eta animaliak oro.
Rominak, nire bihotzeko izarrak, ez zidan jaramon apurrik ere egiten. Gero eta gutxiago. Eta niri bihotza erdibidetzen zitzaidan.
Eta Rominak, nire bihotzeko izarrak, den-dena zekien; bazekien ni gizaki berezia eta bakarra nintzela, gauza zoragarriak gertatzen zitzaizkion mutil berdingabea. Zeren hark, hegan egiten ikusi baininduen egun batean.
Gogoan dut, bizialdi berri hartan, poematxo sarkastiko bat idatzi nuela, neure buruari barre eginez. Halaxe zioen:
Zer da demonio
Munstro hori?
Ispilua.
Ni prest nengoen nire agendatxoa ireki eta hainbat sekretu kontatzeko. Gainera, aitak dioenez, sekretu bat ez omen da sekretu bi pertsonek ez badakite. Eta nire bota gorriena neuk baino ez nekien.
Bidaiak iraun zuen tartean, bota gorriak janzten nituenean batzuetan gauza harrigarriak gertatzen zitzaizkidala kontatu nion; botak gurasoek ekarri zizkidatela Mexikora egin zuten txango batetik, eta Altiplanoan galdurik dagoen bailara bateko azti zahar bati erosi zizkiotela.
-Hortxe zegoen Mendibaretako geltokia.
-Bai. Eta bota egin zuten.
-Ez, ez zehazki. Tren batera igo eta betiko galdu zen. Neronek ikusi nuen, Romina. Gero esan zidaten txoro-txoro maiteminduta zeudela.
-Geltokia eta trena?
-Bai, halaxe da. Hori esaten zuten herrian.
Harri eta zur gelditu nintzen atzera haren harridura faltagatik eta historia hura benetakoa zela esan zidalako eta neuk uste baino hobeto ezagutzen niduela bota zidalako.
Rominak, supituan, eskua eman zidan. Arin-arin heldu nuen, eta mitxeleta bat bezain ttikia eta hauskorra iruditu zitzaidan. Begiratu nion eta begiratu zidan; eta ez zegoen inor begiratzen begira geundela, eta nik Rominaren ezpain marrubizkoak musukatu nituen. Une labur bat izan zen, ihesi doan mende bat.
EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA
Josu Zabaleta
Fantasiazko ipuinak (Guy de Maupassant)
Idiazabal
Epaimahaia:
Josu Zabaleta Kortaberria, epaimahaiburua.
Antton Garikano Iruretagoiena, epaimahaikide.
Mari Jose Kerejeta Sarriegi, epaimahaikide.
Imanol Unzurrunzaga Goikoetxea, epaimahaikide.
Iban Zaldua Gonzalez, epaimahaikide.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Itzulpen-lan horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hau litzateke azpimarragarrien: itzultzaileak erabiltzen duen euskara aberats, jori eta gozoagatik, jatorrizkoaren garaiko frantsesa eta idazlearen estilo landua euskarara egokitzeko egin duen lan aipagarriagatik.
Saririk jasoko ez badu ere, epaimahaiak XABIER OLARRA (Tolosa, 1953) jaunak itzulitako lanari aipamen berezi bat egin dio, hain zuzen ere AMBROSE BIERCEk idatzitako The Devils Dictionary liburuaren itzulpenari. Itzulpen lan horri buruz honako hau azpimarratu nahi du: jatorrizkoaren estilo jostaria, hitz-jokoak, zinismoa eta poesia-lana euskarara ekartzen erakutsi duen trebetasunagatik.
Josu Zabaleta (Legazpi, 1948)
1948. urtean jaio zen Josu Zabaleta Legazpin. Filosofia ikasketak egin zituen Lobaina eta Erroman, baina bere jarduna beti egon da itzulpengintzari eta literaturari orohar lotua.
1977. urtean Hordago argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen. 1980tik 1991. Urtera bitartean Martuteneko Itzultzaile Eskolako irakasle lanetan aritu zen. EIZIEko sortzaileetako bat ere bai, eta baita SENEZ itzulpen eta terminologiako aldizkariarena ere.
1991 eta 2000 urte bitgartean Lur Hiztegi Entziklopedikoaren zuzendari izan zen.
Gaur egun hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dituen Rosetta enpresan ari da lenan.
Bere itzulpenen artean aipatzekoak Alphonse Daudeten Taraskoneko Tartarin, 1981. urtean Lur argitaletxeak kaleratua, Leonardo Sciasciaren Itsaso ardo kolorea, 1991an Erein-ek argitaratua, Alberdaniak 1998an argitaratu zuen Pier Paolo Pasoliniren Gauza baten ametsa eta Ereinen sei liburutan argitaratutako Munduko ipuinak.
Fantasiazko ipuinak (Guy de Maupassant)
Hogeita hamalau ipuin dira, Guy de Maupassantek 1875 eta 1890. urteen artean argitaratutakoak, eta argitalpen dataren arabera ordenatuak.
Fantasiazkoak baino beldurrezkoak dira. Beti dago beldurrerako aitzakia edo arrazoiren bat. Ipuin guztietan. Izan liteke mamu bat, izan liteke esku-hiltzaile bat edo izan liteke irudipen soil bat, gauez, bakardadean. Beldurgarria beti. Itzultzaileak hitzaurrean aipatzen du: "beldurraren iturburua ez da arrisku jakin ezagutu bat, arrazoizkoa, arrazionalizatu edo arrazoiaren neurrietara ekarri ezin daitekeena baizik".
Berak laburbiltzen du hitzaurre horretan bertan hiru ipuin mota bereizi ohi direla Maupassanten fantasiazko ipuin hauen artean: esturazko ipuinak, ondoez sentipen bat uzten dutenak, egonezina pizten dutenak; eromenezko ipuinak, protagonistak poliki-poliki erotuz doazenak, edo erotzeko zorian daudenak edo erabat erotuta daudenak; eta gertaera bitxiei buruzko ipuinak, telepatiaz, hipnosiaz, edota seme-alaba munstroak izaten dituen amaren istorioa, edo hilarrian dagoen mezua ezabatu eta beraien benetako bizitzari buruzko beste bat idazten duten hildakoei buruzkoa.
Fantasiazkoak denak. Izugarriak denak.
Zatiak
Ez zegoen hilda, baina edonor beldurtzeko itxura zuen. Begiak neurriz goitik zabalduak, begi-niniak handiturik, bazirudien esan ezinezko izumen batez gauza beldurgarri ezezagunen bati begira zeudela, behatzak estututa zituen, gorputza, kokotsetik behera, izara batez estalia zuen, jaso nuen. Lepoan bost behatzen seinaleak zituen, haragitan barreneraino sartuak, odol tanta batzuen orbanak zituen alkandoran. Une horretan gauza batek jo ninduen gogoan. Gelako tximiniara begiratu nuen, larrutuaren eskua ez zegoen han.
Tximino erraldoi bat ikusi zuen, bere ipurdi gainean eserita, jostunen edo turkiarren gisara hankak gurutzatuta, eta bere azkeneko transmigraldian zegoen giza erakusgarri bikain haren aurrean, gogoeta sakon batean murgildu zen Heraclius Gloss, pozaren pozez zurbildurik. Minutu batzuen buruan, oihanetako gizonak, temaren temaz begira zegokion hiriko gizonaren baitan lehertu zen sinpatia eutsiezina sumaturik, nonbait, halako imintzio ikaragarriak egiten hasi zitzaion egiten bere anaia biziberrituari, non buruko ileak erabat lazten zitzaizkiola sentitu baitzuen doktoreak.
Héracliusek ezin izan zuen bere buruaren nagusi jarraitu, hori ikusita. Horma kontra ahaztuta zegoen pala bat hartu, eta Homerok kontatzen dituen egintadietako gudari ospetsuek bezala, batzuetan aurrera jauzi, besteetan atzera jauzi, ezker-eskuin kolpeka, bihotzean amorrua, hortzetan bitsa, beldurgarrizko sarraski bat egin zuen bere adiskide kalte gabekoen artean.
Nerbioak nahasi xamar nituela konturatu nintzen eta handik alde egitea erabaki nuen. Kateari tira egin nion; txalupa mugitzen hasi zen, eta handik pixka batera zerbaitek eusten ziola konturatu nintzen, indar gehiagoz tiratu nion, aingura ez zen etorri, zerbaiti kateatua zen ur azpian, eta ezin nuen jaso; berriro hasi nintzen tiraka, alferrik ordea.
Eta horra non, bat-batean, nire laguna, ia anaia nuena, zalditik erori, buruz aurrera, eguzki kolpe batek jorik.
Eta bi orduz, alferrik hura salbatzen ahalegintzen nintzen bitartean, danbor atxikiezin hori belarria betetzen ari zitzaidan bere hots beti-berdin, eten ulertezinezkoaz; eta hezurretan barrena beldurra irristatzen zitzaidala sentitzen nuen, egiazko beldurra, beldur lazgarria, gorpu maite haren aurrean, hondarrezko lau mendiren arteko zulo eguzkiak kiskali hartan, oihartzun ezezagunak, hurbileneko herri frantsesetik berrehun miliatara, danborraren errepika bizkorra igortzen zigun bitartean.
Zorigaitz handiek ez naute ia batere tristatzen, esan zuen Jean Bridelle, sinesgogortzat hartua zegoen mutilzaharrak. Oso hurbiletik ikusia dut gerra; batere gupidarik gabe igarotzen nintzen gorpuen gainetik. Izadiaren edo gizonen ankerkeria bortitzek laztura eta sumindura eragin dezakete, baina ez dizute eragiten gauzatxo etsigarri batzuk ikustean bizkarrean eragiten dizun hozkirri hori.
-Emakume guztiz gorrotagarri bat, deabru egiazko bat, urtero, nahita, haur itxuragabeak, nazkagarriak, beldurgarriak, munstroak, hitz batean, egiten dituena, eta gero munstro-erakusleei saltzen dizkiena.
Bai, baina alferrik ahalegintzen naiz neure buruari arrazoiak ematen, neure burua behartzen, ez naiz etxean bakarrik egoteko gauza. Ez dut berriro ikusiko, badakit, ez da berriro agertuko, bukatu ziren gauza horiek. Nire pentsamenduetan, ordea, han dago beti. Ikusezin dago, horrek ez du esan nahi, ordea, han egon ezin daitekeenik. Han dago ate atzeetan, armairu itxian, ohe azpian zoko ilun guztietan, itzal guztietan.
Sendagile bat etorri zitzaigun laguntzera. Haragiak zituen hatz markak luzaro aztertu ondoren, hitz bitxiok esan zituen:
-Eskeleto batek ito duela ematen du.
Hotzikara batek igaro zidan bizkar osoa, eta hormarantz luzatu nituen begiak, behinola larrutuaren eskua ikusia nuen lekura. Ez zegoen han. Katea, etena, zintzilik zegoen.
-Sekulako zakarraldiak izaten ditu, nik ikusi dudan erorik berezienetako bat da. Eromen erotiko makabro batek joa dago. Nekrofilia moduko batek. Bere egunkaria idatzia du gainera, eta oso garbi erakusten digu bere arimako gaixotasunaren mundua. Bere eromena ageri-agerian dago, nolabait esateko, idazki horretan. Ineresa baduzu, azter dezakezu dokumentu hori.
Inoiz ez zituen estali gabe uzten bere esku luze, hezurtsu, mehe, sukarrak hartu samar haiek.
Patriketan sartzen zituen, edo galtzarbean besoak gurutzaturik gordetzen zituen. Bazirudien beldur zela ez ote zioten egingo, bere gogoz kontra, makurren bat, ez ote zioten egingo gauza lotsagarri edo barregarriren bat, libre eta beren mugimenduen jabe uzten bazituen.
Mendi haietako isiltasuna, hotza, bakardadea, neguko hilaldia bere baitan sartzen zitzaizkiola iruditu zitzaion, odola gelditu eta izoztuko ziotela, soin atalak zurrunduko zizkiotela, izaki geldi izoztu bat bihurtuko zutela bera. Eta lasterka hasi zen, bere bizilekurantz ihesi. Bera kanpoan zen bitartean zaharra itzulia izango zen, uste zuen. Beste bideren bat hartuko zuen; su aurrean eserita egogno zen, oinen aurrea orkatz bat hilik zuela
Hurrengo gauean froga berbera egin nahi izan nuen. Atea giltzaz itxi nuen, gelan inor ezin sartuko zela ziur egoteko. Loak hartu ninduen eta gauero bezala esnatu nintzen. Bi ordu lehenago hantxe ikusia nuen ur guztia edan zuten.
Bat-batean nire inguruan zalapartan zebilela ohartu nintzen, hark ere beldur zuela, zabaltzeko agintzen ari zitzaidala. Ia-ia amore eman nion; ez nion eman, ordea, baizik eta, atearen kontra babestuz, erdi-zabaldu egin nuen, neu, atzeraka, ozta-ozta igarotzeko adina; eta neurez oso handia naizenez, buruaz ate burua ukitzen nuen. Ziur nengoen ezin izan zuela handik ihes egin, eta hantxe utzi nuen bakar-bakarrik, bakar-bakarrik.
Eroentzat dena gertatzen da eta dena gerta daiteke. Ez dute inolako nekerik hartzen gertaerak menderatzeko, erresistentziak makurtzeko, oztopoak kentzeko. Aski dute beren borondate iruzurgilearen nahikunde bat, eta printze, enperadore edo jainko bihurtzen dira, munduko aberastasun guztien jabe bihurtzen dira, bizitzako gozagarri guztiak eskuratzen dituzte, plazer guztiak gozatzen, beti indartsu dira, beti eder, beti gazte, beti maitatu! Horiek baizik ezin izan daitezke zoriontsu lur honetan, horientzat ez baita existitzen Errealitatea.
Eta horretan, eserita nengoen marmolezko lauza mugitzen hasi zela iruditu zitzaidan. Horixe, mugitzen ari zen, jaso izan balute bezala. Jauzi batez ondoko hilobirantz egin nuen, eta alde egin berria nintzen harria nola zutitzen zen ikusi nuen; eta hildakoa agertu zen, hezurdura soil bat, bere bizkar okertuaz harria kentzen. Ikusten ari nintzen, oso ongi ikusten, gaua sakona bazen ere. Gurutzean irakurri ahal izan nuen: "Hemen datza Jacques Olivant, berrogeita hamaika urte zituela hila. Maite zituen bereak, gizon zintzoa eta onezkoa izan zen, eta Jaunaren bakean hil zen".
Suizidioa! Horra indarrik gehiago ez dutenen indarra, horra sinesterik gehiago ez dutenen esperantza, horra azpiratuen ausartasun gain-gainekoa! Bai, bada ate bat behintzat bizitza honentzat; beti dugu aukera ate hori zabaldu eta beste aldera igarotzeko. Naturak errukialdi bat izan du; ez gaitu kartzela batean itxi. Erruki etsientzat!