Euskadi Literatura Sariak (2000)
Euskarazko literatura
Gaztelaniazko literatura
Haur eta gazte literatura
Euskarazko literatura itzulpena
EUSKARAZKO LITERATURA
Lourdes Oñederra
Eta emakumeari sugeak esan zion
Erein
2.000.000 pezeta garbiz.
500.000 pezeta garbi, besteak beste, saritutako lana nazioartean aurkeztu ahal izateko moduko katalogo inprimatua edo/eta web orria egin ostean.
500.000 pezeta garbisaritutako lana gaztelania ez den beste hizkuntza batean, 1.500 aleko gutxieneko tirada batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.
Epaimahaia:
Mari Jose Olaziregi Alustiza, presidente.
Itziar Zubizarreta Aierbe, vocal.
Andoni Egaña Makazaga, vocal.
Kirmen Uribe Urbieta,vocal.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Lourdes Oñederra Donostian jaio zen 1958an. Hizkuntzalaria da (Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Euskal filologian doktore). Gasteizko EHUko Filologia Fakultatean egiten du lan Fonologiako irakasle gisa.
R. Saizarbitoriaren "Ehun metro" nobelari idatzitako epilogoaren zein "Ere eta Oh, Euzkadi!" aldizkarietan argitara emandako artikulu askoren egile. Aspaldiko honetan "Egunkariako" zubabegile.
Lourdes Oñederra (Donostia, 1958)
Licenciada en Filología Hispánica y doctora en Filología Vasca, imparte clases de Fonología en la Facultad de Filología, Geografía e Historia de la Universidad del País Vasco, campus de Vitoria.
Es autora del epílogo de la novela de R. Saizarbitoria Cien metros, así como de numerosos artículos publicados en las revistas Ere y Oh, Euzkadi! Asimismo, colabora con el diario Euskaldunon Egunkaria y el programa radiofónico Goizean Behin de Euskadi Irratia.
Su obra Eta emakumeari sugeak esan zion fue candidata al Premio Nacional de Literatura del año 2000 y obtuvo numerosos galardones con anterioridad al Premio Euskadi 2000: Premio de la crítica 1999, Beterriko liburua 1999, Euskadi de plata 2000. La traducción al castellano de la citada obra, realizada por Iñaki Iñurrieta, ha sido publicada por la editorial Bassarai con el título Y la serpiente dijo a la mujer.
Eta emakumeari sugeak esan zion
Lourdes Oñederraren nobelak bidaiaren, bidaia fisikoaren antolaketa du. Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala.
Barne bidaia da, baina, nobela honetan abendtura nagusia. Emakumearen (Teresaren) barne- bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desasosegua senarrarengandik hamar urte lehenagoko lagunaren besoetaraino, eta harengandik bizitzaren muturreraino.
Bakardade latza. Beste inorekin konpartitu gabeko sekretu lazgarria. Bakardade bakardadeagoa. Ez bizitzan egokituriko gizonek (agertu eta desagertu baino ez), ez hainegandik saihestu zaizkion maitasun esperantzek lortu dute inoiz Teresa bre bakardade esentzialetik erreskatatzea.
Eta, azkenean gizonak atzean gelditu dira, eta Teresa bakarrik, bakardade larrienean, hartuko ditu azken erabakiak. Azken urrats horiek azken-azken "maitale"aren besoetara zuzenaraziz: "Etorriko dun heriotza eta hire begiak izango ditin" (C. Pavese).
Sari Nazionalerako aukeratua izan den liburu honek jasotako beste hainbat sari:
- Kritika Saria 1999
- Beterriko Liburua 1999
- Euskadi de Plata 2000-10-06
Nobela hau dagoeneko gazteleraz jarria dago baita argitaratuta ere:
"Y la serpiente dijo a la mujer. Ed. Bassarai, 2000, 144 or.
Zatiak
Lehenengo izena, bataio izena, dagoeneko inork ebakitzen ez duena: Abel. Entzunez gero ez daki burua jiratuko lukeen. Ez du uste beste luzeago horretaz libratzerik izanen duenik: Larrepetit. Larpeti eta Peti laburragoak. Izengoitiari kontra egitea pentsatze hutsak irribarrea eragin dio.
-Joxe. Joxe diat nik grazia.
Abelek, hitzik atera gabe, baietz dio buruarekin. Apur bat bereiziak ditu ezpainak. Grazia. Doinu eta guzti iritsi zaio. Aitari entzundako bertsoren baten durundia, agian. Abel bere buruari galdezka nola iritsi ote den hitza Joxe deitzen omen den horren ezpainetara. Igartzen zaila bada ere, Abelek esanen luke ez dituela hogeita hamabost urte.
-Bai, gizona -honek ere apalago-, gaur eguerdi aldera izan omen duk, han, udaletxeko atarian. Nonbait, guardiek autora zeramatzatenean hanka egin zietek.
-Baina nork eta?
Langileak berriro gasolina neurtu eta husteari ekin dio.
-Ijito batek eta mutil gazte batek.
Kaboak burua goratu arren ez du erantzun eta, atzera, irakurtzen jarraitu du beste pixka batean. Numeroak zigarro bat piztu du.
-Biajantea, beraz…- kaboak, oraingoan paperak utzi eta Lainezi begira.
-Bai -eta Lainezek eskuak lotu eta aurreko aldean jarri ditu.
Joxek, ibilera batere moteldu gabe, burua bihurtu du:
-Eta? Nora joan nahi duk, ba?
-Hor beti izanen diagu arrisku handiagoa. Jendea edo autoa, edo.. nik zer dakit ba.
Joxek airean inarrosi du makila:
-Ez didak oraindik esan nora joan nahi duan.
Erreka zulotik aldendu ahala soilduz joan da oihana eta aniztuz soinuak. Haran puska bat ikusten uzten dien lehenengo argiunean gelditu dira. Abelek urrats batzuk egin ditu ikusmira zabaltzearren. Gero begiratu gabe mintzatu zaio bidaideari.
-Hik uste libre garela… goardiek etsi egin dutela?
-Goiti joateko bidean gaudela esan duk…-urratu du isiltasuna Abelen ahots nekatuak.
Joxek eztarria garbitu eta ttu egin du burua jiratu aurretik.
-Goiti bai- jarraitu du zuhur Abelek-, baina nora?
Joxek harritua dirudi.
-Ba, goiti -eta jarrera aldatu gabe burua altxatu du ohianaren gainetiko toki zehaztugabe bat seinalatzeko.
Ezustean harrapatu du ahotsak. Ordea, bere izena Joxek ebakia entzutea izan da Abel asaldatu duena eta burua altxarazi diona. Zer?, galdegin du larritasuna gorde ezinik.
-Zer zela eta hintzen han, kartzelan?
Kirrinkak iritsi dira jesarlekutik.
-Ez zakiat -Abelek segundo batzuen ondotik.
Bai, Joxek zerbait darabil buruan, eta bizkarra haritzean eta begiak lurrera eginak ia ordu erdia eramanen duen arren, Abelek badaki oso adi dagoela. Ttu egiteko mugitu denetik ez da errepidera hurbildu, eta Abel zain eta beha egon den bitartean ohartu da Joxek ez duela jadanik zizturik egiten eta ez duela zumerik eskuan.
Luze gabe, bi argi luze eta paraleloren keinua begiztatu dute errepideaz bestaldeko oihan ertzean.
Hotsetik nabari da ibilgailua oso mantso heldu dela.
Errepide meharraren albo banatatik bi figura atera dira. Errepide erdira jotzean kapoteek atzera egin dute, eta bat-batean, gelditu egin dira. Autoaren fokoek ia osorik argitu dituenean ezkerreko goardiak eskua altxatu du gelditzeko seinalea egiteko.
GAZTELANIAZKO LITERATURA
Paloma Díaz-Mas
La tierra fértil
Anagrama
2.000.000 pezeta garbiz.
500.000 pezeta garbi, besteak beste, saritutako lana nazioartean aurkeztu ahal izateko moduko katalogo inprimatua edo/eta web orria egin ostean.
500.000 pezeta garbisaritutako lana gaztelania ez den beste hizkuntza batean, 1.500 aleko gutxieneko tirada batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.
Epaimahaia:
Sra. Dª Josefina R. Aldecoa, presidente del jurado.
Sr. D. Antonio Altarriba Ordóñez, vocal del jurado.
Sr. D. José Fernández de la Sota, vocal del jurado.
Sra. Dª Ana Arregi Martínez, vocal del jurado.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Epaimahaikoen iritziz, nabarmentzekoa da hizkuntz erabileran Paloma Díaz-Masek erakutsitako maisutasuna. Hizkuntza horrek, naturaltasun, garbitasun eta freskotasunez jantzita ageri denak, guztiz sinesgarria egiten du deskribatutako une historikoa. Era berea, aipatzekoa da narrazioaren edertasuna eta fintasuna, batez ere maitasun-harremanak, bai heterosexualak bai homosexualak.
Paloma Díaz-Mas (Madrid, 1954)
Paloma Gasteizen bizi da. Bertan, Euskal Herriko Unibertsitean, literatura espainiarra eta sefardia irakasten du. Argitara emandako lanak: saritutakoaz gain honako nobela hauek: "El rapto del Santo Grial" (Anagrama, 1984) eta "El sueño de Venecia"(Premio Herralde de Novela, 1992). Nuestro milenio kontaketa-bilduma (Anagrama, finalista del Premio Nacional de narrativa, 1987). "Una ciudad llamada Eugenio" bidaia liburua (Anagrama, 1992). Ipuin bilduma desberdinetan parte hartu du, besteak beste, "Madres e hijas" izenekoan (Anagrama, 1996). Literatura hispanojudu eta sefardian aditua den idazle honek gai horiekin loturiko hainbat liburu idatzi du: "Los sefardíes Historia, lengua y cultura" (Riopiedras, 1997), "Poesía oral sefardí" (Sociedad de Cultura Valle-Inclán, 1994) eta, Carlos Motarekin batera, "Sem Tob" de Carrión rabiaren "Proverbios morales" izenekoaren edizioa (Cátedra, 1998). "Romancero"aren antologia ere argitara emana du (Crítica, 1994).
Batzuen ustez "La tierra fértil" gizarte feudalaren inguruko kontakizun bat izango da: Kataluniakoa XIII. mendean. Beste batzuen ustez, grina, adiskidetasun, traizio, maitasun, gorroto, justizia, leialtasun, asaldura, biolentzia, huts egite eta damuen kate bat. Bateren baten ustez Arnau de Bonastreren biografia izango da, gizon atsekabetuaren bizitza -Zoriaren gurpila bezala- biraka dabilena eta botere eta segurtasunetik abiatuta goibehera eta miseriara iristen den bidea behin baino gehiagotan egiten duena. Edo baliteke nobela hau ia edipikoa den pasadizo bat izatea, seme-alabek (Arnau de Bonastre aurrena, Raimón Amat eta Oliver Ull Blau semeak hurrena) beti gurasoen aurrean asaldatu egiten direla kontatzen diguna, nahiz eta gero errutasun sentimendu gaitzesgarri bat pairatu behar izaten duten. Bada kontakizun honetan Kain eta Abelen mitoaren birsortzea antzemango duenik, eta gai nagusia borroka fratizida dela uste izango duenik. Edo baliteke nobela guztia egituratzen duena prozesu bat izatea: gehien gorrotatu duen gizakia maitatzera iritsi daitekeen gizakiarena, alegia; edo traidore bat leiala izan daitekeela kontatzen diguna, lagun bat etsai handiena izatera iritsi daitekeen bezala. Edota, gaitz baten antzera, piztu eta gero, bere atzaparrak biktimari ez ezik horrelakorik faboratzen dionari eta asmo onenarekin uxatzen dionari luzatzen dizkiona.
Hala eta guztiz ere, baliteke hemen kontatzen dena mundu latz batean bizirauteko gizon eta emakumeek -antzina Erdi Aroan nahiz gaur egun- egiten dituzten saioak besterik ez izatea. Borroka horretan guztiak daude sartuta: Arnau de Bonastre, jauntxo feudal zapaltzailea eta bihozbera, zuhurra eta itsutua; Bertrán Guerau, haren lagun eta etsai izandako jaun dohakabea; Bernat Armengol, gidaria eta maisua, zentzuduna eta nolabait ere hotza; Guifré de Castelnau, herese gupidatsua; Joan Galba, borondatez kontra mundu gizalegetsu batean sartuta dagoen artisautza; Vidal Girondí, mediku judua; eta emakume zapaldu edo harro horiek (Elisenda Guerau, Tibors de Fenal, Margarida la de Pere Galba, Sibila de Armengol), beren presentziak isiltasun urduria sorrarazten duelarik batez ere. Eta oraindik isilagoa den beste presentzia bat: bizirauteko zalantzazko bide bat eta, aldi berean, kate bat den lur bati lotuta dauden nekazariena. Zeren eta, lehenaldiaren edozein ideializazio inozoren aurka, jakin baitakigu "premia gorriak betitik bihurtzen duela gizakia esklabo eta bere istorioa oinaze ilun eta antzuaren amets gaizto bat izateraino eramaten duela".
Zatiak
Pero llevamos sobre nuestras espaldas el peso de todo nuestro siglo que acaba, con sus dolores y desengaños, y no podemos ser ya tan inocentes: sabemos que este paisaje se hizo humano y que esta tierra se hizo fértil a costa de sudor y sangre, que fue el sufrimiento de los que aquí vivieron lo que hizo nacer el trigo y su esfuerzo quien abrió el camino, que con sudor levantaron esta casa y luego padecieron penas y lloraron bajo sus techos. Que esta tierra es fértil gracias a la sangre y a las lágrimas derramadas sobre ella, porque sólo es fértil la tierra sobre la que se ha sufrido.
Después de esto hizo otros daños peores; que dicen que quien empieza a andar por el camino torcido resbala pronto de una piedra en otra y baja enseguida en la pendiente. Y lo malo fue que Arnau de Bonastre no se despeñó solo por aquella torrentera de sus pecados, sino que, como siempre iba con Bertrán Guerau, llevó a su amigo a compartir con él muchas de las malvestades que hacía; y si, yendo juntos, forzaba él a una doncella, luego se la dejaba a su amigo para que hiciese él lo mismo.
Don Raimón sabía que su heredero tomaba aquella cruz sólo para contrariarle y liberarse de la obediencia que le debía, y como lo sentía se lo dijo; así que las últimas razones que se cruzaron el padre y el hijo fueron palabras ásperas, de esas que muchas veces pesan en el corazón más tarde, cuando la rueda de la fortuna ha girado lo suficiente como para que el hombre se arrepienta de lo que hizo o dijo; pero entonces ya no lo puede remediar, que la razón mal dicha es como el agua derramada en el suelo, que una vez vertida ya no se puede recoger del todo.
Tanto tiempo lloró que se puso el sol, se hizo de noche, brillaron las estrellas y la luna, que era casi llena y lucía mucho en aquella noche clara. Bajo aquella luz vio cómo salía un sapo negro de entre unas piedras y andaba por las hierbas que habían nacido en el lar, donde estuvo el fuego del hogar, y aquello le pareció el emblema de su infortunio: que un sapo se paseaba como dueño y señor por el lar de la casa pairal de Bonastre.
-A mi señor- respondió Bernat Armengol- no le han faltado causas para que aumentase su cólera y se calentase toda su complexión: que una vez que fue rescatado de su cautiverio, volvió a su tierra pensando abrazar a su padre y lo encontró muerto y sin enterrar, porque su cadáver había sido ultrajado; el feudo que era de su padre estaba usurpado por quien en tiempos fue el mejor amigo de mi señor, hijo de quien le había armado caballero.
Así iban haciendo todo el mal que podían en el feudo de Guerau, pero sin tocar el de Bonastre, porque don Arnau no quería gastar su propia tierra, ya que un día esperaba ser señor de ella. Mandó también que hiciesen daño en los campos y los ganados de Guerau, pero que no hiriesen ni matasen a payés ni payesa, salvo que fuesen gentes armadas, y que tampoco les tomasen las mujeres; y que si alguno contravenía esta orden lo pagase con la vida.
Y Bernat Armengol se alegró de esta magnanimidad de su señor, porque veía que don Arnau era tan buen o mejor caballero que lo había sido su padre y no obraba ya con aquel arrebato de sus primeros años; y también le pareció muy bien a don Guifré de Castelnau, porque este caballero era muy piadoso y de todas la virtudes la que más apreciaba era la mesura. Que una cosa es combatir al enemigo y otra muy distinta hacerle traición
Doña Elisenda era orgullosa, como corresponde a una doncella de linaje, así que en medio de su congoja decidió mantenerse entera le hiciesen lo que le hiciesen, porque no quería dar a don Arnau y los suyos el placer de verla llorar y suplicar.
Amigo- dijo don Bertrán, haz lo que debes. Que ya sabes que mientras yo viva no tendrás ni feudo ni honra, y querer que sea de otra forma es como si un pescador quisiera detener la corriente que se le lleva la barca. No hay lugar para dos señores en esta tierra.
Tan pronto como se vio echado y envuelto en ropas limpias, le sobrevino a don Arnau una gran tristeza, que fue como el arquero que tensa demasiado la cuerda del arco y de repente se le quiebra. Porque suele suceder que cuando el hombre tiene que hacer frente a la adversidad se mantiene firme y derecho, pero en el momento en que siente alguna blandura se ablanda también su ánimo y desfallece.
Aún hoy se ven en el presbiterio de aquella iglesia, entre el muro y el altar, dos cuévanos pequeños en el suelo como los que suele hacer la gota de agua cuando cae con insistencia hasta que penetra en la roca, y se cuenta que son de aquella vez en que lloró su pecado el señor de Bonastre.
Cuando fueron a mirar a la criatura vieron que tenía la hermosura de cuerpo de su padre, pero el mismo pelo oscuro del pelo y la misma dulzura de rostro que Joan Galba; y los ojos, uno lo tenía negro, con la misma mirada que este caballero, y el otro azul, como su padre. Que en todo parecía que, más que hijo del señor de Bonastre y Tibors de Fenal, fuese de don Arnau y su amigo, como si en vez de padre y madre hubiera tenido dos padres; y a todos les maravilló mucho esto, aunque cosas más extrañas se han visto y han pasado.
Y mientras bajaban su cuerpo a la fosa y le echaban tierra encima, don Arnau de Bonastre pensaba que todo lo que había querido estaba ya bajo aquellas losas y no quedaba sobre ellas nada que amase.
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Felipe Juaristi
Animalien ihauteria
Erein
Epaimahaia:
Sr. D. Gerardo Markuleta Gutiérrez, presidente.
Sr. D. Manu López Gaseni, vocal.
Sra. Dª Asun Agiriano Altuna, vocal.
Sra. Dª Mila Maguregi Jauregi, vocal.
Epaimahaiak ikusitako merituak
Animalien ihauteria liburuan, alegoria baten bitartez, basapiztien eta gizakien arteko lehia planteatzen da; azken batean, naturaren eta zibilizazioaren artekoa.
Liburuak, ezpairik gabe, gogoeta eta irakurketa anitzetarako bidea ematen du.
Ikuspuntua naturarena eta animalia zaharrena da, eskarmentua eta esperientzia duten animaliena.
Juaristik prosa landua darabil, lirikotasun zantzuak ageri dituelarik. Hizkera zaindu eta landua, naturaren deskribapenean garrantzi berezikoa.
Narrazioaren egitura bera ere, sendoa eta ongi bideratua da, erritmo pausatu eta ondo neurtuan emana.
Liburuan adiskidetasuna ageri da balore nagusi gisa eta elkarbizitza bideratzeko jendetasunaren garrantzia azpimarratzen du, norberaren izate moduari uko egin gabe.
Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957)
Felipe Juaristi Galdos, Azkoitian jaioa da, 1957an. Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz zein gaztelaniaz, hainbat lekutan: "Literatur Gazeta" eta "Porrot" aldizkarien sortzaileetakoa da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema-bilduma "Denbora, nostalgia" (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, "Hiriaren melankolia" (Baroja, 1987) eta "Laino artean zelatari" (Alberdania, 1993), "Galderen geografia" (Alberdania, 1987) argitaratu ditu. Hiz-lauzko lanik ere badu: "Intzentsua lurrean bezala" (Baroja, 1988) eta "Ilargi lapurra" (Erein, 1994) kontakizunak, eta "Arinago duk haizea", "Absalon" (Erein, 1990) eleberria.
Haur eta gazte literaturari ere hainbat liburu eman dizkio: "Tristuraren teoria" (Erein, 1993), "Ilargi-lapurra"(Erein, 1994), "Sagitario" (Desclée de Brouwer, 1995), "Eguzkiaren Etxea" (Alberdania, 1998), "Laura eta Itsasoa" (Aizkorri, 1998).
Hainbat sari jasotakoa: 1992ko Lizardi Saria, "Tristuraren teoria" izeneko lanarekin. 1998an "Euskadi" literatura saria jasoa, euskarazko literaturari dagokiona, bere "Galderen Geografia" izeneko olerki liburuagatik. Liburu horrek badu dagoeneko gaztelaniazko bertsioa: "Geografía de las Preguntas"( Bassarai, 1999).
Animalien ihauteria
Hartz jauna iratzarri da, jaiki, nagiak atera eta jantzi: praka beltz lisoak, alkandora lodi koadroduna; gainean, jertsea. Mendiko botak ere bai. Sua egin, ura berotu eta kafea prestatu. Leihotik begiratu eta ihintza egin zuela konturatu zen. Zamarra hartu zuen badaezpada, betaurreko kutxa gorde eta irten zen.
Gandu artean, azeri jaunaren etxea ageri zen. Bost urte ziren hartz jaunaren laguna joan zela. Desagertu egin zen. Hilda zegoela esaten zutenak ere baziren.
Goiz hartan, berriz, bere lagunaren etxetik kea zeriola iruditu zitzaion hartz jaunari.
Azeriaren itzulera zen!
("Animalien Inauteria" liburutik hartua)
Zatiak
Gogoeta egin zuen, begiak bere barnera bilduz. Bost urte ziren azeri jauna, basoko animaliarik buru azkarrena, joan zela, inork ez jakin nora. Ez zen harrezkero gutunik iritsi harenik, ez gaztigurik, ez argazkirik.
-Badakizu nolakoak diren basoko kontuak. Hontzak mozoloari esan dio azeriaren etorreraren berri. Mozoloak saguzarrari. Saguzarrak basakatuari. Basakatuak belatzari. Eta belatzak niri… -esan zuen txantxangorriak-. Hilda zegoela aditu nuen, baina egia esan behar badizut, hartz jauna, ez dut sekula halakorik sinestu. Ez da gure munduan azeri xaharra hilko duenik.
-Behin baino gehiagotan egon naiz hil agin Ingalaterrako basoetan zehar ibili naizenean- esan zuen azeriak pena handiz-. Azeriak ehizatu egiten dituzte han.
-Ez da giro izango orduan- esan zuen hartzak, azeriaren penarekin bat egin nahiko balu bezala.
-Ez, laguna. Leku gogorra da azerientzat Ingalaterra. Hango gizon-emakumeek kiroltzat dute azeri-ehiza. Zakur eta guzti erabiltzen dituzte horretarako.
-Aurkitu al duzu halako paradisurik?
-Ez dut halakorik aurkitu. Ibilitako tokietan gu baino okerrago bizi dira animaliak. Libre direla sinestarazi diete, eta libre direla sinetsi dute.
-Oso erraza da ulertzen. Lehiaketa bat antolatuko dugu gure eta gizon-emakumeen artean, ea nork jo musika ederragorik. Gu geure aldetik ahaleginduko gara lehiaketa horretan irabazian ateratzeko. Bakoitzak bere lana eginez gero, ez zaigu zaila gertatuko.
Ateraino iritsi ziren. Hesia ikusi eta animalien begiak behera makurtu ziren.
-Zertarako eraiki zenuten hesi hau? -galdetu zion azeriak alkateari.
-Hasieran zuek ez sartzeko -erantzun zion ahots dardararik gabe alkateak.- Azkenaldi honetan gurerik ez ateratzeko.
-Beldurra al diguzue?
-Ez nik- erantzun zion alkateak, ahots monotono, beti batez.- Baina jende asko dago herrian, zuekin ezer jakin nahi ez duena.
Irribarre egin zuen azeriak, berri onak zirela jakinarazteko.
-Onartu egin dute. Guk irabaziz gero, hesia behera botako dute.
-Eta haiek irabaziz gero… -esan zuen hartzak, urduri- Zer gertatuko da gizon-emakumeak irabazian ateratzen badira?
-Zer egin behar dut? -galdetu zuen mika andereak.
-Entzun herrian jotzen ari diren musika eta esan gero guri- erantzun zion azeriak.
-Nik ez dakit gizon-emakumeen musikaz ezer.
-Entzundakoak oroimenera zer dakarkizun adierazi, eta gainontzekoa guk asmatuko dugu.
-Barkatu honaino etorrarazi izana. Sekulako hutsa egin dugu.
-Ez dakit zertan- erantzun zion azeriak.
-Ez dakit nola gertatu den, baina sekulako hutsa gurea- esaten zuen gizon-emakumeen alkateak- Epaimahaia osatzea falta zaigu.
-Norentzat dira aulki berdeak?- galdetu zuen azeriak.
-Zuentzat- erantzun zuen alkateak- Basoan ia gehiena kolorez berdea denez…
Azeriak gizon-emakumeen adimena oso sinplea zela pentsatu zuen. Basokoak zirelako, berdea jotzen zuten animalien koloretzat. Ez zekiten animalia asko bizi zirela basoan, kolorez eta usainez desberdinak denak, izaeraz adinaxe.
Iritsi zen lehiaketa eguna. Goizetik hasita ikus zitezkeen basoko animaliak gizon-emakumeen herrira abian, bideak betean. Han zihoazen jauzi eta brinko, zein baino zein arinago, basurde mutur-xapala, basahuntz belarri-okerra, orein adar-sendoa, orkatz gorputz-ikaratia, zezen gorputz-zabala, zaldi larru-zuria; pixka bat atzerago zihoazen, oihu eta makakorro, basakatu bibote-tentea, katamotz larru-leuna, otso-talde harroa; zeruan hegan zihoazen binaka, dantza eta biribilketa, indioilar soineko-dotoreak, mozolo begi-zorrotzak, arrano hegalariak, oilagor belarri-txikia, zikoina moko-luzeak, zapelaitz buru-argiak eta banaka mika bakartia, belatz jostalaria, eper arina, bele berriketaria, eta multzoka gero kantuan arituko ziren txori guztiak, beren senideekin. Basoko beltxargak ere han zehar ziren, zati bat uretatik eta beste bat airetik eginez. Azkenik hartza eta katunabarra ikus zitezkeen. Hartza kezkatuxe zihoan; atzera begiratzen zuen etengabe.
EUSKARAZKO LITERATURA ITZULPENA
Irene Aldasoro
Dublindarrak (James Joyce)
Alberdania
Epaimahaia:
Juan Garzia Garmendia, presidente.
Markos Zapiain Agirre, vocal.
Eskarne Mujika Gallastegi,vocal.
Karlos Cid Abasolo, vocal.
Epaimahaiak ikusitako merituak
2000. urteko “Euskadi” literatura saria, euskarazko literatura itzulpen onenari dagokiona, arautu eta horretarako dei eginez Kultura sailburuak emandako Aginduan begiz jotako baldintzak bete dituzten literatura itzulpenak aztertu eta horien kalitateaz eta literatura-dimentsioaz luze-zabal hitz egin eta eztabaidatu ondoren, behean izenpetzen dugun epaimahaikideok honako hau erabaki dugu, dakigun eta ahal izan dugun ondoen eta zintzoen jokatuz:
2000. urteko “Euskadi” literatura saria, euskarazko literatura itzulpen onenari dagokiona, IRENE ALDASORO KATARAIN andreari ematea, JAMES JOYCE idazlearen "DUBLINERS" liburua "DUBLINDARRAK" izenburuarekin euskaratzeagatik.
Itzulpen-lan horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hau litzateke azpimarragarrien: Joyceren mundu konplexua eta idazkera milimetrikoa zehaztasun bikainez euskara jorian eman izana, jatorrizko testuko ñabardura guztiei eutsiz.
"Dublindarrak" ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga sinboliko itzela duten istorioak dira. Kontakizun bakoitza besteen osagarri eta aberasgarri dira. Batek beste baten oihartzun egiten dute. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri dira liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana. Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: hartzaroko istorioak, nerabezarokoak, helduarokoak eta Dublingo bizitza publikokoak.
"Dublindarrak" liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Joycek jende arrunt horren egunerokotasunaren akta jasotzen du ahalik eta objetibotasun handienaz, berak ikusten duen bezala, eta haien jokabidearen juzkurik egin gabe.
Joyceren lehen maisu-lana da "Dublindarrak".
Irene Aldasoro (Idiazabal, 1955)
Irene Aldasoro Idiazabalen jaio zen 1955ean.
Itzulitako lanak, hurrenez hurren:
- James Joyce, "Artistaren gaztetako portreta", Literatura Unibertsala, 1992.
- D.H. Lawrence, "Birjina eta ijitoa", Literatura Unibertsala, 1994
- Henry James, "Europarrak", Literatura Unibertsala, 1998.
- H.C. Ardesen, "Hemeretzi ipuin", Literatura Unibertsala, 1997. Traducido por varios autores
- James Joyce, "Dublindarrak", Alberdania, 1999.
Dublindarrak (James Joyce)
"Dublindarrak"ez da ipuin-bilduma soila, hamabost ipuin soltez osatua; batasuna duen liburua baizik. Ipuinak ez dira hiriko estanpa edo hiritarren karikatura batzuk: azaleko itxuraren atzean karga sinboliko itzela duten istorioak dira. Kontakizun bakoitza besteen osagarri eta aberasgarri dira. Batek beste baten oihartzun egiten dute. Hasieratik amaieraraino irakurri eta gero, nabarmen ageri dira liburuaren osotasuna eta zatiek elkarrekin duten harremana. Ordena kronologiko bat ere jarraitzen dute kontakizunek: hartzaroko istorioak, nerabezarokoak, helduarokoak eta Dublingo bizitza publikokoak.
"Dublindarrak" liburuan dago Hiria, kontakizunen euskarri eta magal, bere izen propio eta guzti. Eta, hirian, hiritarrak, horiek ere beren izen propioekin. Gizarte oso bat. Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Joycek jende arrunt horren egunerokotasunaren akta jasotzen du ahalik eta objetibotasun handienaz, berak ikusten duen bezala, eta haien jokabidearen juzkurik egin gabe.
Zatiak
(Ahizpak-etik) Oin-puntetan sartu nintzen. Leiho-sarearen barren farfailazkoaren artetik sartzen zen urrezko ilunabar-argiaz blaiturik zegoen gela, argitasun hartan su-lama mehe margulak ziruditela kandelak. Hilkutxan sarturik zegoen hildakoa. Nanniek gidaritza harturik, ohearen oinetan belaunikatu ginen hirurok. Otoitzean ari nintzen itxurak egin nituen, baina ezin nuen arretarik bildu, emakume zaharraren murmurioak adigabetzen niduen eta. Konturatu nintzen andre zaharrak zein zarpail loturik zeukan gona atzean, eta zein urraturik eta alde batera okerturik ehunezko boten orpoak. Apaiz zaharra hilkuntxan irribarrez zegoen irudipena izan nuen.
(Enkontrua-tik) Gizonak bere bakarrizketan jarraitu zuen. Arestiko irekitasuna ahaztua zuela ematen zuen. Esan zuen baldin inoiz aurkitzen bazuen mutil bat neskatila batekin hizketan edo andregaitxoren bat zuenen bat, eman eta eman egingo ziola zigorraz; horrek erakutsiko ziola neskekin hizketan ez ibiltzen. Eta mutil batek andregaitxoren bat izan eta gezurra esaten bazuen, mundu honetan inongo mutilek hartu ez duen bezalako zigorrada emango ziola. Horrexek baino atsegin handiagorik ez ziokeela ezerk emango. Horrelako mutila nola zigortuko zukeen deskribatu zidan, misterio korapilatsu bat argitzen ari balitz bezala.
(Arabia-tik) Haren atearen zelatan egoten nintzen goizero aurreko egongelan, lurrean eserita. Leiho-sarea beheraturik edukitzen nuen, leiho barrenetik hazbeteko zirrikitua utzita, neroni ikus ez nintzaten. Etxe aurreko mailetara irteten nintzenean, bihotzak jauzi egiten zidan bat-batean. Lasterka bebarrura heldu, liburuak hartu, eta atzetik jarraitzen nion. Ez nuen begirik kentzen haren soin-irudi beltzaranetik, eta, gure bideak bereizten ziren unera baino lehentxoago iristen ginenean, pausoa bizkortu eta aurreratu egiten nuen. Goizero-goizero gertatzen zen hori. Inoiz ez nuen berarekin hitz egin, halabeharrezko hitz bakar batzuk izan ezik, eta, hala ere, dei batera bezala heltzen zen nire odol zoro guztia haren izenaren hotsera.
(Eveline-tik) North Wall geltokiko jendetzaren artean zegoen. Frankek eskutik helduta zeukan eta konturatzen zen hizketan ari zitzaiola, behin eta berriro itsas bidaiari buruzko zerbait esaten ziola. Maleta marroiak zituzten soldaduz beterik zegoen geltokia. Estalpeko ate zabalen artetik itsasontziaren masa beltza barrundatu zuen, moilako hormaren ondoan geldi, leihoak argiztaturik. Ez zion ezer erantzun Franki.
(Lasterketaren ondoren-etik) Kapital baten mozorroa jantzia zuen gau hartan hiriak. Bost gazteak Stephen's Green-etik zehar paseoan joan ziren ke-lainoxka aromatiko batean bildurik. Hizketa ozen eta alaian zihoazen, kapak sorbaldatik behera dilindan. Jendeak pasatzen uzten zien. Grafto Street-eko kantoian gizon motz lodi bat ari zen bi emakume polit beste gizon lodi baten automobilean jartzen.
(Bi galai-tik) -Gau batean, motel- esan zuen-, banindoaan Dame Streeten aurrera, eta neska puska eder bat ikusi nian Waterhouseko erlojuaren azpian eta, zera, gabon esan nioan. Hala, kanalaren inguruan buelta bat ematera joan gintuan, eta Baggot Streeteko etxe batean neskame zegoela esan zidaan. Besoarekin inguratu eta estutu batzuk eman nizkioan gau hartan. Hurrengo igandean, zera, hitzordua jarrita elkartu gintuan. Donnybrookera joan gintuan , eta han soro batera eraman nian. Esnezale batekin ibiltzen zela esan zidaan… Hura pagotxa, motel. Gauero zigarroak ekartzen zizkidaan, eta tranbia ere berak ordaindu, joan eta etorri. Gau batean, berriz, bi zigarro puru ekarri zizkidaaan, kristorenak; gurin benetakoa, hi, nagusiak erre ohi zituenak… Beldur ninduan, badakik, familia-esperantzatan geratuko ote zen. Baina bazakik txiri egiten.
(Apopilo etxea-tik) Kaltea ordaindu egin behar da horrelakoetan. Hori dena oso ondo dago gizonarentzat: nahi duen lekura joan daiteke ezer gertatu ez balitz bezala, atsegin hartu eta gero, baina parterik txarrena neskak eraman behar izaten du. Ama batzuk kontent lirateke afera diru-kopuru batekin konponduta; ezagutu izan zituen horietakoak. Baina berak ez zuen horrelakorik egingo. Beraren ustez, gauza batek bakarrik ordain zezakeen alabaren ohorearen galera: ezkontzak.
(Hodei txiki bat-etik) Argi eta garbi ikusi zuen bere bizimoduaren eta lagunaren bizimoduaren artean zegoen kontrastea, eta bidegabea iruditu zitzaion. Bera baino apalagoa zen Gallaher jaiotzez eta hezkuntzaz. Seguru zegoen lagunak inoiz egin zuen -edo inoiz egingo zuen- ezer baino zerbait hobea egin zezakeela berak, kazetaritza azal-eder hutsa baino zerbait handiagoa, aukera izanez gero. Zerk oztopatzen zion bidea? Lotsa zorigaiztoko hark! Bere burua probatu nahi zukeen nolabait, bere gizontasuna agerian utzi. Ikusi zuen zer zegoen Gallaherrek beraren gonbiteari uko egin izanaren atzea. Gallaherrek gutxiespenezko errukia baizik ez zion erakusten bere begikortasunarekin, gutxiespenezko errukia baizik erakusten ez zion bezala Irlandari bere bisitarekin.
(Elkarren kideak-etik) Oso bekozko iluneko gizon bat zegoen O'Connelll zubiaren izkinan, Sandymounteko tranbia txikiaren zain, etxera joateko. Haserre sorrez eta mendekurako gogoz beterik zegoen. Apalarazirik eta mindurik sentitzen zen; ez zen mozkortuta ere sentitzen; eta bi penikekoa besterik ez sakelan. Madarikatu zuen dena.
(Buztina-tik) Mariak, bada, nahi zuena egiten utzi zion eta sutondoan eserita egon ziren garai zaharrak gogoratzen, eta, horretan, Alphyren alde zerbait esatea otu zitzaion Mariari. Baina Joe garraisika hasi zen, eta esan zuen Jainkoak bertan hil zezala baldin Alphyri inoiz berriro hitz egiten bazion, eta Mariak esan zuen damu zuela gaia aipatu izan
(Kasu triste bat-etik) Oso harriturik geratu zen Duffy jauna. Sinico andreak beraren hitzei eman zien interpretazioak lilura galarazi zion. Aste osoan ez zion bisitarik egin; gero, idatzi egin zion, eta berarekin elkar zedila eskatu. Nola nahi ez zuen beren aitorlekku hondatuaren eraginak beren azken ikustaldia oker zezan, Parkgate ondoko gozotegi batean elkartu ziren. Udazkeneko eguraldi hotza zegoen, baina hotz egon arren, parkeko bideetan gora eta behera paseatzen ibili ziren ia hiru orduz. Harremana etetea erabaki zuten: lotura oro, esan zuen Duffy jaunak, atsekabezko lotura da.
(Huntz eguna batzar gelan-etik) -Nire iritzia jakin nahi baduzu , garbi esango dizut -esan zuen-. Beste bandokoa da hori, nik uste. Colganen espia dela esango nuke nik. Buelta bat eman ezazu ea zer moduz ari diren. Zuri ez dizute susmo txarrik hartuko. Entenditzen duzu?
-Bai zera! Joe tipo jatorra da- esan zuen O'Connor jaunak.
(Ama bat-etik) Iritsi zen kontzertu nagusiaren gaua. Kearney andrea, senarrarekin eta alabarekin kontzertua hasteko ordua baino hiru ordu laurden lehenago iritsi zen Kontzertu Areto Zaharretara. Arrats euritsu bat zen zortixarrez. Alabaren arropak eta partitura senarraren kargu utzi eta eraikin guztia arakatu zuen Holohan jaunaren eta Fitzpatrick jaunaren bila. Ez zituen ez bata eta ez bestea aurkitu.
(Grazia-tik) -Tira, Kernan anderea- esan zion Power jaunak-, guk pasaraziko diogu orria. Martinekin hitz egingo dut. Hura da egokiena. Etorriko gara gau batean eta hitz egingo dugu lasai.
Atera lagundu zion Kernan andereak. Kotxe-gidaria espaloian gora eta behera zebilen, oinekin lurrari kolpeka eta besoak astinka, berotzen.
-Eskerriik asko senarra etxera ekartzeagatik- esan zion Kernan andereak.
(Hilak-etik) Umilagarria gertatu zitzaion Gabrieli bere ironiak porrot egitea eta hilen arteko giza irudi hura gogora ekartzea: gas-fabrikan lan egiten zuen mutil bat. Bera beren elkarbizitza sekretuko oroitzapenez beterik, samurtasun eta poz eta desiraz beterik zegoen bitartean, Grettak beste bat zuen buruan, eta beste harekin erkatzen zuen bera, Gabriel. Bere buruaren kontzientzia hartzeak lotsa gorritan utzi zuen Gabriel bat-batean. Bere burua ikusi zuen: giza irudi barregarri bat, izeben mandatari gisa jokatzen zuena, asmo oneko sentimental urduri bat, ezikasien aurrean hitz-harro, eta bere haragizko grina pailazo baten duinaz idealizatzen zituena: ispiluan barrundatu zuen tipo tentel errukarria.