Baliabide Orokorren Hornikuntzarako Zerbitzuaren informazio orokorra.
Zer da Baliabide Orokorren Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzua?
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzak arlo hauetako eskuduntzak ditu, besteak beste:
- Ondasunak erosi eta hornitzea, kudeaketa bateratutzat jotzen diren eraikinetarako direnean.
- Ondasunen hornidurarako kontratazio prozedurak aurrera eramateko proposamenak egitea.
- Aipatutako ondasunen katalogoa sortzea.
Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuak betetzen ditu lan horiek. Zerbitzu horren jarduera-esparruan daude kudeaketa bateratutzat jotzen diren eraikinetan kokatutako sail eta erakunde autonomoak.
Gainera, beste eraikin batzuetako erabiltzaileek ere aukera dute Baliabide Orokorren Zuzendaritzako erosketa-sistemara atxikitzeko.
Gaur egun, jarraian aipatzen diren materialak hornitzen ditu Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuak: inprimaketarako papera eta paper inprimatua; baita kudeaketa bateratutzat jotzen diren eraikinetan dauden sail eta erakunde autonomoetarako bulegoko material suntsikorrak ere.
Horretarako, 2.000 produktu baino gehiagorekin osatutako katalogo zabala du eta 4.000 baino azken erabiltzaile gehiagoren beharrak asetzen ditu.
Katalogo hori kontsultatu dezakete:
- Azken erabiltzaileek: Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuko aplikazio informatikoaren bitartez, katalogoko artikuluak eska ditzakete, baita eskabide horien jarraipena egin ere.
- Egungo hornitzaileek: Hornitzaileen Webaren bitartez, hurrengoak egin ditzakete:
- Eurei zein beste hornitzaileei esleitutako katalogoko artikuluen kontsulta egin.
- Eskaerak jaso eta dagozkien fakturak bidali.
- Eskaerei buruzko inzidentziak kontsultatu eta bidali.
Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuarekin lan egiteko interesa duten enpresek indarrean dauden eta izapidetzen ari diren espedienteak ezagutu ditzakete Erosketa eta Hornikuntzen atariaren bitartez.
Eskainitako produktu eta zerbitzuak: katalogoa
Baliabide Orokorren Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuko atarian, kontratazio publikoari dagokion araudiak aurreikusten dituen prozedurak jarraituz aukeratutako ondasunak daude. Ondasun horiek modu errazean ikusi eta eros ditzakete kudeaketa bateratutzat jotzen diren eraikinetako edota Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak baimendutako beste eraikin batzuetako erabiltzaileek.
Gaur egun, katalogoan daude:
- 2.000 produktu baino gehiago.
- Eusko Jaurlaritzako eta haren erakunde publikoetako 4.000 azken erabiltzaile baino gehiago.
Zerbitzu hauek eskaintzen dizkie sistemak erabiltzaileei:
- Katalogoko artikuluak ikustea, hainbat irizpidetan oinarritutako bilaketa aurreratuen bitartez.
- Artikulu-eskabideen bidalketa elektronikoa.
- Eskabideen jarraipena egitea.
Baliabide Orokorren Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuko katalogoan artikuluak eskaintzeko, lehiaketetan parte hartu nahi duten enpresek, "Hornitzaileak. Informazioa" atalean begiratu behar dute.
Katalogo honetako artikuluak kudeaketa bateratua duten eraikinetan kokatuta dauden sail eta erakunde autonomoek erabiltzeko dira. Beraz, artikulu hauen kontratazioa bateratua da.
Honako talde hauei dagozkie katalogoko artikuluak:
- Paper-gaiak
- Irudi korporatiboa inprimatua duten Eusko Jaurlaritzako paper-gaiak.
- Irudi korporatiboa inprimatua duten erakunde autonomo eta beste figura juridiko batzuen paper-gaiak.
- Zigilua eta zenbakitzaileak.
- Faxetarako kontsumigarriak.
- Informatikako osagarriak.
- Makina berezietarako kontsumigarriak.
- Idazketa eta zuzenketarako osagaiak.
- Elkartzeko osagaiak.
- Artxibatze eta sailkapenetarako osagaiak.
- Enkuadernatzeko eta plastifikatzeko osagaiak.
- Postuko osagarriak, horien kontsumigarriak eta beste tresna batzuk.
Gure produktu eta zerbitzuen hartzaileak
a) - Erakunde publiko bat naiz. Nola jo dezaket zerbitzura?
Eusko Jaurlaritzako kudeaketa bateratuko eraikinetan kokatutako sail eta erakunde autonomoentzako hornikuntzak, erabilera amankumuna duten heinean, Baliabide Orokorren Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuaren atariko katalogoaren bidez egin behar dira.
Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomoek eta kudeaketa bateratuko eraikinetan kokatuta ez dauden Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko gainerako erakundeek Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuaren katalogoa osatzen duten artikuluen hornidurarako eta kontratazio bateraturako bat egitea eska diezaiokete Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari.
Zerbitzuari atxikita ez bazaude eta Baliabide Orokorren Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuko atariaren bidez produktuak erosi nahi badituzu, begiratu "Kontaktua" atalean.
b) - Enpresa bat naiz. Nola eskain ditzaket artikuluak katalogoan?
Baliabide Orokorren Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuko atariaren katalogoan egoteko eta bertan artikuluak eskaintzeko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzako Baliabide Orokorren Zuzendaritzak aldizka egiten dituen kontratuetako baten esleipenduna izatea.
Indarrean dauden espedienteak eta tramitazioan dauden easpedienteak , "Espedienteak" atalean sartuta ikus daitezke.
Kontratuak hainbat modutakoak izaten dira: prozedura irekikoak, murriztukoak, negoziatuak eta kontratu txikiak. Kasu bakoitzean dagokien publizitatea izaten dute (EHAA, EBAO, BOE, kontratatzailearen profila edo enpresei eskaintzen eskaerak zuzenean egitea). Ikusi Kontratatzailearen Profila .
Baliabide Orokorren Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuko atariaren bidez, sisteman erregistratutako erabiltzaileak izateko beharrik gabe, lehiaketetan eskaintzak aurkeztu eta produktuak katalogoaren bidez eskeini nahi dituzten enpresek modu telematikoan egin ditzakete hurrengo gestio hauek:
- Kontsultatu zein datatan bukatzen diren indarrean dauden Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuari dagozkien kontratuak. Baita deialdi berrietarako aurreikusten diren datei buruzko informazioa jaso.
- Hornikuntza-lehiaketei, agindu tekniko eta partikularren baldintza-orriei, aurkezteko datei eta lehiaketa berriei buruzko informazioa jaso.
- Kontratisten Erregistro Ofizialarekin lotutako eragiketak.
- Lizitazio elektronikoa: hornikuntza-lehiaketei buruzko dokumentazioa modu elektronikoan aurkeztea, eskaintza ekonomikoak bidaltzea...
c) - Katalogoa erabili dezaket zerbitzuari atxikita egon gabe edo hornitzaile esleipenduna izan gabe?
Katalogoa erabiltzeko aukera izango dute:
- atxikitako erabiltzaileak
- Eusko Jaurlaritzako Baliabide Orokorren Zuzendaritzak aldizka argitaratzen dituen espedienteei dagozkien kontratuen enpresa esleipendunak.
Sistemari atxikitzeari buruzko informazioa nahi baduzu, sartu "Kontaktua" atalean.
Baliabide Orokorren Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuko katalogoan artikuluak eskaintzeko lehiaketetan parte hartu nahi duten enpresek "Hornitzaileak. Informazioa" atalean sartu behar dira.
Kudeatzen ditugun biltegiak eta entrega-puntuak.
Erositako artikuluak hornitzeko, Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuak hiru biltegi ditu eraikin hauetan:
- Donostia-San Sebastian kalea, 1 (Lakua), Gasteiz, 08:30etatik 14:30etara, astelehenetik ostiralera
- Intxaurrondo kalea 70, Donostia, 09:00etatik 13:30etara, asteartea eta osteguna
- Gran Vía, 85, Bilbo, 08:30etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera
Gure kokalekua.
Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzua Gasteizen dago, Lakuako kudeaketa bateratuko eraikinean, Donostia-San Sebastián kalean, 1 zenbakian.
Gurekin harremanetan jartzeko, deitu 945018552 edota 945062001 telefono zenbakietara, edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: compras@euskadi.eus
Nola izan naiteke Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuaren hornitzailea?
"Espedienteak" atalean aurkitu daitezke indarrean dauden espedienteak eta, gaur egun, Erosketa eta Hornikuntzen Zerbitzuan tramitazioan dauden espedienteak .
Kontratatzailearen profila atalean, tramitatzen ari diren espedienteei buruzko informazioa jaso daiteke (eskaintzen iragarkiak, baldintza-orriak, eranskinak etab.).
Tramitatzen ari diren espedienteei buruzko informazio zehatzen bat nahi izanez gero, jarri zaitez gurekin harremanetan, "kontaktua"atalean aipatutako bideren bat aukeratuz.
Azken aldaketako data: