Informazio orokorra
Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusia Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua Sailari dago lotuta organikoki, eta haren eginkizun nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen informazio-eskaerak betetzea, eta, horretarako, aukera ematen die ikerketak egin, aholkuak eman, erabakiak hartu eta helburu instituzionalekin zerikusia duten gainerako jardueretarako behar duten informazio zientifikoa, teknikoa eta profesionala eskuratu eta zabaltzeko, eta, gainera, beste kanpo-ikertzaile eta -aztertzaile batzuek haiek erabili ahal izatea ziurtatzen du, ahal duen neurrian.
"Liburutegiek sartuta dauden erakundearen helburuak lortzen laguntzeko ardura dute, bai eta haren eginkizun nagusiak babestekoa ere; besteak beste: programak eta politikak diseinatzea, administrazio- eta arautze-jarduerak, aholkularitza eta ikerketa-programak."
Guidelines for libraries of government departments. The Hague: IFLA, 2011
Liburutegi Nagusia informazio-baliabideak biltzen dituen gune bat da, eta zientzia juridikoetan, zientzia ekonomikoetan, hezkuntza, kultura, Europar Batasunean, Euskal Herriaren historian eta autonomia-erkidegoetan espezializatuta dago.
Liburutegiaren funtsak 109902 monografia eta erreferentziazko lan eta 3301 aldizkari ditu (2024ko urtarrillak). 955 m2 ditu bi solairutan (irakurgela eta biltegiratze-gela), hala nola irakurtzeko 12 leku, 2 ordenagailu Internet konexioarekin eta mikrofilmen irakurgailu-erreproduzigailu bat (papera eta digitala).
Kokalekua
Lakua II eraikina, beheko solairua, "Q" aldea
Donostia / San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Ordutegiak
- Urritik maiatza arte
- astelehenetik ostiralera arte: 8 h - 15 h - Ekainetik iraila arte
- astelehenetik ostiralera arte: 8 h - 14 h
Gehiago jakin nahi izanez gero, bidali mezu elektronikoa .
Harremanetarako telefonoa: 945 018560
Arau-esparrua
- 11/2007 LEGEA, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa
2007ko azaroaren 19ko EHAA, 222. zenbakia (pdf, 150 KB)
- 18/2024 DEKRETUA, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
2024ko ekainaren 24ko EHAA, 123. zenbakia - 317/2024 DEKRETUA, urriaren 29koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena
2024ko azaroaren 11ko EHAA. 219. zenbakia - HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 317/2024 Dekretua, urriaren 29koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena
2024ko azoaren 26ko EHAA, 230. zenbakia - Dokumentuak mailegatzeari buruzko zirkularra (2021-02-16) (PDF, 422 KB)