Datuen babesari buruzko informazioa

Egoitza elektronikoa

Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa

Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Kontratazioaren kudeaketa.

  • Arduraduna: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Helburua: Euskal sektore publikoaren kontratazio publikoaren prozedura kudeatzea, Euskadin Kontratazio Publikoaren Plataformaren bidez, fase guztietan, hauek barne: egikaritzea, aldaketak, luzapenak, epe- edo prezio-aldaketak, azken zenbatekoa eta azkentzea, bai eta adjudikazio-prozeduran atzera egiteko erabakiak, kontratua ez adjudikatzeko edo ez egiteko erabakiak eta kontratistari egotz dakizkiokeen eta kontratua suntsiaraztea eragin duten gorabeherak ere. Kudeaketa hori dela eta, interesdunen kolektiboan agertzen diren pertsonen irudiak grabatu ahal izango dira, baita enplegatu publikoenak ere..
  • Legitimazioa:
    • Tratamendua beharrezkoa da kontratu bat egikaritzeko, zeinetan interesduna parte baita, edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
    • Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
    • Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.
  • Hartzaileak:
    • Legezko interesdunak
    • Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa (KEB)
  • Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.
  • Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:
    www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/119400-capa2-eu.shtml

Araudia:

ID: 1194