Eusko Jaurlaritza

Gardentasuna eta informaziorako eskubidea

Informazio-klausulak

Gardentasun-printzipioaren testuinguruan, herritarrek eskubidea dute beren datu pertsonalak tratamendu-jardueretan erabiltzeari buruzko informazioa jasotzeko. Informazio hori inprimaki guztietan sartu behar da, eta inprimaki horiek jaso edo erregistratu aurretik eman behar da.

Informazioa biltzeko prozedurak askotarikoak dira, eta, beraz, interesdunei informazioa emateko moduak komunikabide bakoitzaren inguruabarretara egokitu behar dira. Datuak biltzeko modu ohikoenetako batzuk hauek dira: inprimakiak paperean, web bidez, sentsoreen bidez bildutako datuak, jarduera pertsonala, aplikazioen erregistroak, telefonoa,...

Informaziorako eskubidea betetzea errazteko, webgunean dauden formularioen kasuan, eredu bat hartzen da bi geruzatan edo mailatan. Lehen geruza, informazio laburtuarekin, inprimakia betetzeko unean erakutsiko da. Bigarren geruza informazio gehigarrirako esteka batean erakutsiko da.

Lehenengo geruzan oinarrizko informazio hau aurkezten da:

  • Tratamendu-jarduera: tratamendu-jardueraren izena.
  • Arduraduna: tratamenduaren erakunde arduraduna
  • Helburua: tratamenduaren helburuaren laburpena.
  • Legitimazioa: legitimazioaren arrazoia edo oinarri juridikoa.
  • Hartzaileak: lagapenak aurreikustea edo ez, datuen nazioarteko transferentziak barne.
  • Jatorria: datuen jatorria adierazten da, interesdunarengandik zuzenean lortu ez diren kasuetan.
  • Eskubideak: erabil daitezkeen eskubideen aipamena.
  • Informazio gehigarria: informazioaren bigarren geruzarako esteka.
  • Araudia: datuak babesteko araudi orokorrerako estekak.

Bigarren mailan informazio gehigarria aurkezten da, eta deskribapen zehatzagoa egiten da. Honako hau sartzen da:

  • Tratamenduaren arduradunaren datuak.
  • Datuak babesteko ordezkariaren datuak.
  • Tratamenduaren helburuaren xehetasuna.
  • Datuak gordetzeko epea.
  • Oinarri juridikoa zehatz-mehatz legitimatzea, eta tratamendua legitimatzen duen legea edo legeak aipatzea.
  • Datuak emateko edo ez emateko betebeharra eta ondorio juridikoak.
  • Hartzaileak: datuen hartzaileei buruzko informazioa jasotzen da, nazioarteko transferentzien xehetasunak barne, halakorik balego.
  • Eskubideei buruzko informazio zabalagoa.
  • Gainera, datuen babesaren arloko eskubideak nola baliatu eta aurretiazko erreklamazioa EAEko datuak babesteko ordezkariari nola aurkeztu azaltzen da.

Azken aldaketako data: