René Cassin Saria
Beren ibilbide pertsonalari edo profesionalari esker giza eskubideak sustatzearekin, babestearekin eta hedatzearekin duten konpromisoa erakusten duten pertsonen edo taldeen lana publikoki aintzatesteko eta saritzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak René Cassin saria sortu zuen 2003an.
Ordutik, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, abenduaren 10ean, Jaurlaritzak ekitaldi bat antolatzen du eta bertan, sarituriko pertsona edo taldea publikoki aintzatesteaz gain, giza eskubideekiko duen konpromisoa indartzen du.
Sariaren izendapena René Cassinen oroipenari zor zaio. Baionan jaio zen Cassin, 1887ko urriaren 5ean. I. Mundu Gerrako esperientzia tragikoak izugarri markatu zuen; harrezkero, gerra horretako soldaduen eta biktimen defendatzaile sutsua izan zen. 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusia izan zen, eta ezinbesteko rola bete zuen 1950eko Giza Eskubideen Europako Itunaren lanketan. Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1968an, giza eskubideen alde atsedenik gabe borrokatzeagatik, eta saria Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutua sortzeko erabili zuen.
Honako hauek jaso dute saria:
2014 - Adi-Adian, Biktima hezitzaileak eta Glencree programetan parte hartu duten biktimen
2013 - CEAR Euskadi
2012 - Bakeaz
2011 - Aminetu Haidar
2010 - María Oianguren Idígoras eta Brigadas GKEko ordezkariak
2009 - Marcos Ana (Fernando Macarro Castillo)
2008 - Desmond Tutu & Roelf Meyer
2007 - Aranzadi Zientzi Elkartea eta «Francisco y Catalina» ontziko tripulazioa
2006 - Asociación Civil Abuelas de Plaza de Mayo
2005 - Alec Reid eta Harold Good
2004 - Koro Erdozia Lasa
2003 - Colectivo Hetaira