Kultura-kontsumoa sustatzeko politikak
Txosten honek EAEn kultura-kontsumoa sustatzeko politikei lotutako eztabaida eta gogoetarako elementuak eskaintzea du helburu.
Kultura-kontsumoa handitzeko eta dibertsifikatzeko erronkari erantzuteko dauden politika moten ikuspegi globala eskaintzen duen esparru orokor batetik abiatzen da, ñabardura berezia eginez eskaintzatik eta eskaritik egindako politiken arteko eta politika unibertsal eta espezifikoen arteko diferentzian. Era berean garrantzi berezia eman zaie kulturarako irisgarritasunaren ideiari eta hori eragozten duten oztopoei.
Eusko Jaurlaritzak kultura-kontsumoa sustatzeko garatutako politiken azterketa abiapuntu izanik, erreferentziazko beste esperientzia batzuekin konparazio-azterketa bat egin da.
Azkenik, politika berriak garatzeko hainbat gomendio sintetiko egiten dira, testuingurua nahiz aurretiazko esperientzia kontuan izanik.
Kultura-kontsumoa sustatzeko politikak - 2013 [pdf, 1.1 MB]