Lehendakaritza

Munduko Euskaldunen Batzarra Iruditan

Casa de Juntas

Euskal Gizataldeekiko kideak euskaldun guztien ezaugarria den Gernikako Arbolaren aurrean egin zuten topaketa izan zen bisitaldirik hunkigarrienetariko bat. Biltzarrean parte hartu zutenek Bizkaiko Hiribilduko Juntetxea ikusi eta bertako ordezkariekin harremanak izateko aukera izan zuten.

Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak, Joseba Leizaolak, eta Legebiltzarreko Mahaia osatzen duten kideak Euskal Gizataldeekiko kideei Erakunde honen funtzionamendua erakutsi zieten. Euskal Gizataldeekiko kideak Eusko Jaurlaritzako sailburuentzako eta gainontzeko legebiltzarkideentzako gordeta dauden aulkietan eseri ahal izan ziren. Legebiltzarra dugu euskal autogobernuaren oinarrizko zutabeetako bat.

Parlamento
Lehendakari saluda

Lehendakariak ongi etorria eman zien Batzar honetan parte hartzeko bai Euskaditik bai Euskaditik kanpo Gasteizera etorritako Euskal Etxeetako kideei. Hauetako batzuentzat, bere sorterrira egiten zuten lehenengo bisitaldia zen eta bertako jendearekin eta ordezkari politikoekin topo egite soilak emozioz bete zituen.

Gasteizko Lehendakaritzaren egoitzako patio nagusia izan zen Euskal Gizataldeekiko I Mundu Batzarreko lan saioen eszenategia; lan saio hauen hasiera eta amaiera ekitaldiak ere bertan egin ziren.

Juntas generales
Reunion

Orotara 200 bat pertsona bildu zen Batzarraren hasiera ekitaldian, hauen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko erakundeetako ordezkariak, eta baita euskal gizartearen hainbat arlotako ordezkariak ere. Ekitaldiko buru Ardanza Lehendakaria bera izan zen.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak, Andoni Ortuzarrek, Batzarraren inaugurazio ekitaldira joan ziren partaideei ongi etorria eman zien. Batzarraren mahaian eta ezkerretik eskubira, William Douglass irakaslea, Ardanza Lehendakaria, Eusko-Argentinar Zentruetako Federazioko Presidentea, Felipe Muguerza, eta Euskal Gizataldeekiko Zuzendaria, Iñaki Agirre.

Presentacion
Juntas Generales

Euskal Gizataldeekiko ordezkariek lehentasunezko tokia izan zuten Batzarraren inaugurazioan. Zenbaitzuk interes handiz ikuskatu zuten Lehendakaritzako egoitza, lan ekitaldiak ospatu ziren tokia.

Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Iñaki Cabases, ezkerretik lehenengoa, eta EAEko sailburu batzuk ere izan ziren inaugurazio ekitaldian. Argazkian ikus ditzakegu jarrera lasaian ekitaldia hasi aurretik.

Inaki Cabases
Lehendakaris

Euskal Gizataldeen I.go Mundu Batzarrera hurbildu ziren euskal erakundeetako ordezkariak asko izan ziren. Argazkian ezkerretik eskubira, Juan Bautista Pardo, garai hartan Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Presidentea, Joseba Leizaola, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria, Carlos Garaikoetxea, Lehendakari-ohia, Jose Angel Cuerda, Gasteizko Alkatea, Jose Manuel Lopez de Juan Abad, Arabako Batzar Nagusietako Presidentea, Aitor Esteban, Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentea, eta Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Diputatua.

Ertzaintzaren Bandak musikaz jantzi zuen Batzarraren hasiera ekitaldia.

Ertzaintza
Ardanza saluda

Ardanza Lehendakariak Batzar honetan parte hartu zuten Euskal Gizataldeekiko partaide guztiei banan banan egin zien harrera. Argazkian, Lehendakariak Pedro Leguina, Euskadi-Chile Fundaziokoa, agurtzen du, bitartean Uruguayko ordezkariak bere txandaren zai daude.

Hasiera ekitaldia bukatu ondoren, gonbidatuek jarrera lasaian egoteko aukera izan zuten. Aurreko iladan, Juan Mª Atutxa, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Kontseiluko kide den Jose Ramon Belokirekin hitzegiten.

Comienza congreso
Ertzaintza de gala

Gonbidatuak jarrera lasaian ikusten dira Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzan, Euskal Gizataldeetako kideak noiz azalduko zai zai, haien aurrean Ertzaintzako kideak, egun berezi horretarako propio jantzitako gala-uniformeak harro erakutsiz.

Jose Antonio Ardanza Lehendakariak, Carlos Garaikoetxea agurtzen du. Carlos Garaikoetxea Lehendakari-ohi gisa joan zen ekitaldira.

Ardanza y Garaikoetxea
Mesa de la Asamblea

Batzarreko mahaiko kideak Eusko Abendaren Ereserkia (Euskal Ereserki Ofiziala) entzuten. Hala eman zitzaion amaiera Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrari.

Euskal etxeen ordezkarietako batzuk Baltasar Erraztirekin, Confebask-eko (Euskal Enpresen Konfederazioa) Presidentearekin, hasiera ekitaldiaren ostean izan zen harreran.

Representantes
Consules

Euskal Autonomi Erkidegoan kreditatuta dagoen kontsul taldea ere Lehendakaritzaren egoitzara hurbildu zen, euskal diasporako kideei harrera emateko asmoz.

Ardanza Lehendakariak, Juan Bautista Pardo, garai hartan Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Presidente zena agurtzen du. Beraiekin Deustuko Unibertsitateko Errektorea, Jesus Maria Eguiluz. Hauek izan ziren Batzar honen inaugurazio ekitaldian gonbidatuenetako batzuk.

Ardanza saluda
Ertzaintza de gala

Ertzaintza galaz jantzi zen Batzarrera etorri zirenei Lehendakaritzako egoitzan harrera emateko. Egokierak hala eskatzen zuen.

Ardanza Lehendakariak Batzarrera etorri ziren guztiak banan-banan agurtu zituen.

Ardanza saluda a representantes
Andoni Ortuzay y Joseba Leizaola

Andoni Ortuzar, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia eta Joseba Leizaola, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria, Batzarraren inaugurazio ofizialaren ondoren, batzarkide eta gonbidatuekin hitzegiten.

Hugo Diaz de Milano, Venezuelako ordezkariak Javier Retegi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Nekazaritza, Arrantza eta Energia Sailburuarekin ere hitzegin zuen. Hemen horren testigantza.

Representante de Venezuela y Consejero de Industria
Lehendakari Ardanza e Inaki Cabases

Ardanza Lehendakaria Iñaki Cabases, Nafarroako Gobernuko Industria Sailburuaren adierazpenak jarraitzen. Iñaki Cabases izan zen Nafarroako Gobernuaren ordezkaria Batzarraren inaugurazioan.

Juan Mª Atutxa, Herrizaingo Sailburuak atseginez agurtu zituen Batzarrera joan ziren delegatuak.

Atutxa saluda
Iñaki Irusta eta Juan Garaiyurrebaso

Iñaki Irusta eta Juan Garaiyurrebaso, Bilboko Erakustazokako Presidentea eta Zuzendaria, Venezuelako ordezkari Domeka Etxearterekin hitzegiten.

Batzarkideek ordu luzeak pasatu zituzten euskal gizataldeekin zerikusia duten gaiak aztertzen. Batzarreko mahaiko kideak, Iñaki Agirre, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria, Andoni Ortuzar, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, eta Nieves Martinez de Antoñana, Argibide eta Azterlan zuzendaria.

Reunion
Mesa de la asamblea

Batzarkideek adi-adi jarraitu zioten Batzarreko mahaiko kideek esandako guztiari. Irudian Elena Serrano, Canadako Ordezkaria, eta Jose Antonio Urbieta, MªAsun Salazar eta Carlos Orue, Australiako Ordezkariak.

Argazkian, Karmelo Sainz de la Mazak, EAJko legebiltzarkidea eta Lehendakaritzako Idazkari-ohia; Sabin Intxaurraga, Eusko Alkartasunako legebiltzarkidea eta Kanpo Harremanetarako Batzorde-Burua; Iñaki Erkoreka eta Iñaki Esnal, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak; eta Itziar Aizpurua, Herri Batasuneko legebiltzarkidea. Denek hurbiletik jarraitu zuten Batzarra.

Representantes
John Ysursa y Ramón Cengotitabengoa

John Ysursa gaztea eta Ramón Cengotitabengoa, biak Estatu Batuetako ordezkariak, Batzarra hasi aurretik.

Batzarkideek parte hartze handia izan zuten bileretan. Irudian, Peru eta Espainiako ordezkariak.

Participantes
Entrevista

Batzarrak euskal komunikabideen artean izugarrizko interesa piztu zuen. Horrela, egunero hurbiltzen ziren Lehendakaritzako egoitzara, atsedenaldietan partaideei elkarrizketak egiteko eta ahalik eta informazio gehien lortzeko. Irudian, Euskal Telebistako kazetari bat Roy Eigureni, American Basque Foundation-eko Presidenteari elkarrizketa egiten, eta Espainiako Telebistako Telenorteko kazetari bat Francisco Igartua, Peruko ordezkaritzako kideari elkarrizketa egiten.

Batzarraren Amaiera Ofizialaren ondoren Ardanza Lehendakariak Andoni Irazusta Eusko-Argentinar Fundazioaren Zuzendariarekin hitzegin zuen.

Ardanza e Irusta
Agustin Palacios

Agustin Palacios, mexikar ordezkariak izan zuen Batzarreko talde lanaren emaitzak irakurtzearen ardura. Bere ondoan, Iñaki Agirre, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria, Andoni Ortuzar, Kanpo Harremanetarako Idazkaria eta Francisco Igartua, Peruko ordezkaria eta Batzarreko aktaren egilea. Denek txalotu zuten Ardanza Lehendakariak amaiera ekitaldian egin zuen hitzaldia.

Euskal Gizataldeen Igo Mundu Batzarra bukatu berri da eta denek txaloak jotzen dituzte pozik eta emozioz.

Mesa asamblea Representantes
Ardanza Lehendakariak y  Felipe Muguerzari

Batzarra bukatu ondoren , Argentinako Ordezkaritzako kideari, agur esaten dio.

Amaiera ofizialaren ostean Lehendakariak bere bizileku ofizialean, Ajuria Enea jauregian hain zuen, egin zien harrera batzarkide guztiei. Harrera horretan ageri da Lehendakaria, Francisco Igartuarekin solasean. Francisco Igartua Peruko Ordezkaritzako kidea izan zen, eta Euskadik kanpoan duen irudiari buruzko ponentzia bitxi eta interesgarri baten egilea. Beraiekin Begoña Ordoqui, argentinako ordezkaria.

Finalizando la Asamblea
Ardanza en Ajuria Enea

Ardanza Lehendakariak bere gonbidatuei Ajuria Enea Jauregian eskeini zien harreran momentu hunkigarriak izan ziren. Lana bukatu ondoren batzarrean parte hartu zutenen poza nabaria zen Lehendakariarekin eta Lehendakaritzako kideekin hizketan aritu zirelarik. Kanturako aukera ere izan zuten. Argazki honetan, Koldo San Sebastian, Euskal Gizataldeekiko Harremanen Aholku Kontseiluko kidea, Iñaki Agirre, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria, Ardanza Lehendakaria, Jose Mari Muñoa, Kanpo Harremanetarako ordezkaria, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, John Ysursa, Estatu Batuetako ordezkaria, eta Mª Carmen Alza, Frantziako ordezkari bakarra.

Batzarra bukatu ondoren ordezkaritza desberdinetako kideak Gasteizko Jai Alai Frontoira hurbildu ziren pilota partidu bat ikustera.

Jai-Ali de Vitoria
Azken eguneratzea: 2016/06/21