Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

12. artikulua.– Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza.

Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Jarraibideak ematea eta lurralde-ordezkaritzen jardunak koordinatzea, zuzendaritzak arlo hauetan dituen egitekoekin lotuta: metrologia; industria-kalitaterako eta -segurtasunerako azpiegitura; industria-jabetza; industria-produktuen eta makinen segurtasuna kontrolatzea; industria-administrazioa, eta meategiak.
  2. Hauek kontrolatzea: 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboak; medikuntzako X izpiak; ingurumeneko erradiologia-ikuskapena, eta arlo horretan esleituta dituen beste egiteko guztiak, bai hala araututa dagoelako, bai Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak hala agindu diolako, hargatik eragotzi gabe Osasun Sailak arlo horretan esleituta dituen eskumenak.
  3. Instalazio erradioaktiboen arloan aldez aurreko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.
  4. Hidrokarburoen arloan indarrean dauden oinarrizko legeetan aurreikusitako parte-hartzeak betetzea.
  5. Mineral-hobien eta gainerako erreserba geologiko eta geotermikoen meatze-araubidea, ikerketa eta aprobetxamendua.
  6. Plan sektorialak egitea zuzendaritzaren jardun-arloen barruan.
  7. Proiektu industrial estrategikoak sustatu eta garatzea.
  8. Industriaren inbertsioa, garapena, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna helburu duten industriaren eremuko sektoreei eta enpresei zuzendutako finantza-tresnak eta laguntza-neurriak sustatzea.
  9. Berrindustrializatzeko edo industria-arloan jardunak egiteko premia berezia duten Euskal Autonomia Erkidegoko eremuetan, industriaren sustapena eta antolamendua bultzatzea, beste erakunde eskudun batzuekin lankidetzan.
  10. Enpresetan, taldeetan edo sektoreetan, zuzenean edo zeharka, lehiakortasun-dimentsionamendu egokiagoa sustatzea, teknologiaren eta merkatuaren esparruko eskakizunen arabera.
  11. Enpresen arteko talde egonkorrak sortzen lagunduko duten programak, tresnak edo jardunak garatzea.
  12. Egoeraren araberako zailtasunak dituzten enpresei dagokienez, jarduteko programak eta proposamenak prestatzea eta, enpresa horiei, etorkizuna dutenean, bultzada ematea, lanpostuei eta industria-jarduera lehiakorrari eutsi diezaieten.
  13. Erakundeen arteko jardunak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritza honen eskumeneko gaietan.
  14. Klusterren politika (klusterrak sortzen direnetik) eta klusterren funtzionamendu-hitzarmenak eta haiekiko harremanak garatzea, eta klusterren plan estrategikoak eta jardunak sailaren politikekin eta arloekin koordinatzea.
  15. Zuzendaritzako egitekoekin zerikusia duten interes-talde anitzekin harremanak izatea.
  16. Artisautza sustatzea eta indartzea.

Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua eta Euskadiko Agregakinen Mahaia.

7. artikulua.– Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende Kabineteko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek erabiltzea:

  1. Nork bere jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako arloak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arau-hauste arin eta astunei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Salbuespena izango dira, hala ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea haien eskumeneko arloetan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jose Luis Azkue Arrastoa
(2024/12/11 - ) Industria Garatzeko eta Administratzeko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK