Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Indarrean dagoen deialdia

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez, EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan 2024an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak (LANHITZ) emateko araubidea ezarri eta deialdia egin da. 

Lanhitz Agindua 2024 (PDF, 398 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Pertsona edo entitate interesdunek bide elektronikoak erabili behar dituzte prozedurako izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko.

Eskabideak, erantzunkizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta bestelako ereduak modu elektronikoan izapidetzeko zehaztapenak euskadi.eus atarian dituzu: 

1. multzoa: ekintza solteak (zure enpresak euskara planik ez badu): 

2. multzoa: diagnostikoa eta euskara plana (zure enpresak oraindik euskara planik ez badu):

3. multzoa: urteko kudeaketa plana (zure enpresak euskara plana badu): 

4. multzoa: proiektu estrategikoa (zure enpresak euskara plana badu): 

Eskaeraren ondorengo izapideak, honako gune honen bitartez egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Lanhitz deialdiari buruzko informazioa, labur. (PDF, 288 KB) (leiho berri batean irekitzen da)