Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

INBENTARIOA. Plangintzaren inbentarioaren definizioak

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Itzuli

Ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeari jarraikiz, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra da udalerriek duten egiturazko hiri-antolakuntzako funtsezko tresna bakarra.

Udalerriaren plangintzako figura orokor bat da, eta Ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen aurretiko legeriatik dator. Lege hori indarrean sartu zenean figura hori zuten udalerriek harekin jarraitzen dute plangintza erabat egokitu arte 2/2006 Legearen zehaztapenetara.

OHARRA: Inbentarioaren helburu estatistikoetarako, udalerri egokitutzat hartzen dira plangintza 2/2006 Legea indarrean sartu ondoren onartu zutenak, baita plangintza partzialki onartu bazuten ere. Kasu horietako batzuetan arau subsidiarioak dira plangintzako figurak.

Udalerriaren plangintzako figura orokor bat da, eta Ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen aurretiko legeriatik dator. Lege hori indarrean sartu zenean figura hori zuten udalerriek harekin jarraitzen dute plangintza erabat egokitu arte 2/2006 Legearen zehaztapenetara.

OHARRA: Inbentarioaren helburu estatistikoetarako, udalerri egokitutzat hartzen dira plangintza 2/2006 Legea indarrean sartu ondoren onartu zutenak, baita plangintza partzialki onartu bazuten ere. Kasu horietako batzuetan arau subsidiarioak dira plangintzako figurak.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 90. artikuluak plan orokorra egiteko eta tramitatzeko prozesua ezartzen du, eta 91. artikuluak planaren behin betiko onarpena jorratzen du.

7.000 biztanletik gorako udalerrietan, udalei dagokie plan orokorrak behin betiko onartzea, eta gainerakoetan, foru-aldundiei; bi kasuetan, aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak txostena egin beharko du.

Inbentarioak, «Izapide egoera» zutabean, plangintza zer tramitazio egoeran dagoen adierazten du, eta izapide horri dagokion data jasotzen du. Izapide-egoera hauek hartzen dira kontuan:

Udalari dagokio plan orokorra egitea, eta hark erabakiko du plan hori idaztea. Erabaki horren data, jakin bezain laster, inbentarioan jasoko da.

Udalak aurrerapen bat egin behar du ezarriko den ordenamenduaren irizpideak, helburuak, alternatibak eta proposamen orokorrak zehazteko eta plana idazten laguntzeko. Aurrerapen hori egin ondoren, udalak jendaurrean jarriko du bi hilabetez gutxienez, epe horretan iradokizunak eta alternatibak aurkeztu ahal izateko.

Inbentarioan jasota gelditzen da aurrerapena jendaurrean jarri dela iragartzen duen kasuan kasuko lurraldeko historikoko aldizkari ofizialaren data.

Udalak plan orokorraren hasierako onarpena emango du, eta gero, jendaurreko informazioa emango da hilabeteko epean.

Inbentarioan jasota gelditzen da hasierako onarpenaren jendaurreko informazioa iragartzen duen kasuan kasuko lurraldeko historikoko aldizkari ofizialaren data.

Udalak, jendaurreko informazioaren emaitzetan oinarrituta, behin-behineko plan orokorra onartuko du, behar diren aldaketak sartuta. Hala ere, aldaketa horiek hasieran aurreikusitako egitura-antolamenduan aldaketa handia egitea eskatzen badute, Udalak berriz ere hasierako onarpena ematea eta jendaurrean jartzeko beste aldi bat irekitzea erabakiko du behin-behineko onarpena eman aurretik.

Inbentarioan jasota gelditzen da behin-behinean onartzeko udal-erabakiaren data.

Hasierako onarpena berriz egitea erabakitzen bada, inbentarioan jasota geldituko da lurralde historikoko aldizkari ofizialak jendaurreko informazio berria jakinarazi duen data.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea (EHLAB) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontsulta- eta koordinazio-organo gorena da, eta hari dagokio lurraldea, itsasertza eta hirigintza antolatzeko jardun-eremua.

Udalak plan orokorra onartuko du behin-behinean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari bidaliko dio. Batzordeak txostena egingo du, eta hura loteslea izango da plan orokorra lurralde-antolamenduko tresnetara egokitzeari dagokionez eta —aplikagarri den araudiaren arabera eta onartutako udalez gaineko proiektuen arabera— Estatuko, Autonomia Erkidegoko edo lurraldeko administrazioaren eskumeneko diren alderdi sektorial guztietara egokitzeari dagokionez.

Inbentarioan jasota geldituko da EHLAB txostena egin zen bilkuraren data.

Behar diren aldaketak egin ondoren, udalak behin betiko onartuko du plan orokorra, edo, bestela, foru-organoari bidaliko dio espedientea, hark hiru hilabete baino lehen behin betiko onar dezan.

Udalak edo, dagokionean, foru-aldundiak erabaki hauetako bat har dezake: plana behin betiko onartzea, planaren behin betiko onarpena etetea, edo, arrazoiak emanda, hura ezestea. Ezespena partziala izan daiteke. Plan orokorraren behin betiko onarpena partziala izan daiteke, baldin eta Lurralde Antolamendurako Batzordearen txosteneko eragozpenek zona edo zehaztapen jakin batzuei eragiten badiete eta horiek oztopo ez badira planaren gainerakoa koherentziaz aplikatzeko.

Inbentarioan agertzen den datak hau adierazten du:

- Behin betiko onarpena ezesteko akordioren data, baldin eta esteka bat badago akordio hori iragartzen duen lurralde historikoko aldizkari ofizialera.

- Ezespen-akordioa iragartzen duen lurralde historikoko aldizkari ofizialaren data, baldin eta aldizkarirako estekarik ez badago.

Inbentarioan agertzen den datak hau adierazten du:

- Eteteko akordioaren data, baldin eta esteka bat badago akordio hori iragartzen duen lurralde historikoko aldizkari ofizialera.

- Eteteko akordioa iragartzen duen lurralde historikoko aldizkari ofizialaren data, baldin eta aldizkarirako estekarik ez badago.

Inbentarioan agertzen den datak hau adierazten du:

- Partzialki onartzeko eta partzialki eteteko akordioaren data, baldin eta esteka bat badago akordio hori iragartzen duen lurralde historikoko aldizkari ofizialera.

- Akordioa iragartzen duen lurralde historikoko aldizkari ofizialaren data, baldin eta aldizkarirako estekarik ez badago.

Inbentarioan agertzen den datak hau adierazten du:

- Behin betiko onartzeko akordioaren data, baldin eta esteka bat badago akordio hori iragartzen duen lurralde historikoko aldizkari ofizialera.

- Akordioa iragartzen duen lurralde historikoko aldizkari ofizialaren data, baldin eta aldizkarirako estekarik ez badago.

OHARRA: Inbentarioaren helburu estatistikorako, behin betiko onarpena erabatekoa izan ez den kasu batzuetan —eremu batzuk etenda gelditu direlako— behin betikotzat jo da onarpena.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen bigarren xedapen iragankorraren 1. ataleko azken paragrafoak honako hau esaten du: "Plan orokor eta arau subsidiario guztiak egokitu egin beharko dira lege honen zehaztapenetara, eta egokitzapenak behin betiko onartuko dira gehienez ere zortzi urteko epean". Epe horri zazpi urte (15 urte arte) gehitzen dizkio 2/2014 Legeak, urriaren 2koak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 legea aldatzen duenak.

Inbentario honetako Plangintzaren egokitzapena Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legera plangintza egokitzeko atalean jasotako zerrendak hauek zehazten ditu: zein udalerrik egokitu duten plangintza orokorra 2/2006 Legera, plangintzarako zer figura erabili duten eta noiz egin zen behin betiko onarpena.

OHARRA: Inbentarioaren helburu estatistikoetarako, udalerri egokitutzat hartzen dira plangintza 2/2006 Legea indarrean sartu ondoren onartu zutenak, baita plangintza partzialki onartu bazuten ere.

Azken aldaketako data: