INBENTARIOA. Plangintza Inbentarioaren metodologia-fitxa
IDENTIFIKAZIOA
Eragiketaren izandapena: |
INBENTARIOA – Plangintza Orokorraren Inbentarioa |
---|---|
Eragiketa-kodea: |
200208 (Euskal Estatistika-Plana) |
Erakunde arduraduna: |
Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila |
Beste erakunde partaide batzuk: |
EUSTAT (Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística) Foru aldundiak eta udalak |
Maiztasuna: |
Urtekoa |
Eragiketa-mota: |
Bilketa |
Metodologia datuen jatorriaren arabera: |
Administrazio-erregistroetatik eratorritako datuak biltzea |
HELBURUAK
EAEko udalerrien plangintza orokorraren eta plangintza orokorreko hirigintzajardueraren egoerari buruzko informazioa biltzea eta egoera horren berri ematea, bai eta plangintza hori ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legera egokitu den islatzea ere.
Hirigintza-plangintzaren egoeraren berri emateko eta jendaurrean erakusteko administrazio publikoak duen betebeharra gauzatzea, lege horiek eta lege horiek betetzeak gure gizartearen garapena baldintzatzen dutenez.
Aurrekoari dagokionez, administrazio publikoak hirigintza-arloan duen eskumenaren eremuan, Lege berriak zehaztutako helburuak bete nahi dira. Eskumen hori jasotzen du Eusko Jaurlaritzak onartutako Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, Xedapen eta Printzipio Orokorrei buruzko I. Tituluan, Hirigintzari buruzko printzipio orokorrei buruzko II. Kapituluko 4. artikuluan («Interes publikoaren nagusitasunaren printzipioa»), 8. artikuluan («Herritarren parte-hartzearen printzipioa») eta 9. artikuluan («Jendaurreko informazioaren printzipioa»).
Bestalde, proiektuaren helburua da Lurralde Antolamenduaren Legeak eta Natura Kontserbatzeko Legeak jasotako antolakuntza moduak eta Natura Babesteko 3/98 Legeak aurreikusitako figurak eta prozedurak garatzeko oinarri izatea.
AZTERTZEKO ALDAGAI NAGUSIAK
Plangintzari buruzko informazioa udalerrika:
- Indarreko plangintza, izapidetze-bidean dagoen plangintza, egokitzapena, datak.
Plangintzarako egokitzapena lurraldeka, funtzio-arloka, eskualdeka
- Udalerri kopurua
- Egokitzapen ehunekoa
EREMUA
Populazio-eremua: Erreferentziako populazio-unitatea Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztiak dira.
Geografia-eremua: Erreferentziako eremu geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak dira; laburpen-tauletan honela taldekatzen dira: udalerri bakoitzaren guztizko datuen arabera, funtzio-arloko, eskualdeka eta lurralde historikoa.
Denbora-eremua: INBENTARIOA Plangintza Inbentarioak jasotzen dituen datuak, t urteari dagozkionak, gehienera jota, informazio horri dagokion urteko urtarrilaren 1ean jasoak dira.
t urteko urtarrilaren 1ari dagozkion inbentario-datuak, urtero argitaratzen dira eta t urteko abenduan hedatzen dira.
KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK
ZABALKUNDEA
Argitalpena:
Datu-babesa:
Etxebizitzari eta Hiri Agendari buruzko eragiketa estatistikoak (id: 385)
Maiztasuna:
Urtekoa
Azken aldaketako data: