Mugikortasun Jasangarriaren Saila

INBENTARIOA. Plangintza Inbentarioaren metodologia-fitxa


IDENTIFIKAZIOA

Eragiketaren izandapena:

INBENTARIOA – Plangintza Orokorraren Inbentarioa

Eragiketa-kodea:

 200208 (Euskal Estatistika-Plana)

 Erakunde arduraduna:

Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Beste erakunde partaide batzuk:

 EUSTAT (Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística)

 Foru aldundiak eta udalak

 Maiztasuna:

 Urtekoa

 Eragiketa-mota:

 Bilketa

Metodologia datuen jatorriaren arabera:

 Administrazio-erregistroetatik eratorritako datuak biltzea

 

itzuli

HELBURUAK

EAEko udalerrien plangintza orokorraren eta plangintza orokorreko hirigintzajardueraren egoerari buruzko informazioa biltzea eta egoera horren berri ematea, bai eta plangintza hori ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legera egokitu den islatzea ere.

Hirigintza-plangintzaren egoeraren berri emateko eta jendaurrean erakusteko administrazio publikoak duen betebeharra gauzatzea, lege horiek eta lege horiek betetzeak gure gizartearen garapena baldintzatzen dutenez.

Aurrekoari dagokionez, administrazio publikoak hirigintza-arloan duen eskumenaren eremuan, Lege berriak zehaztutako helburuak bete nahi dira. Eskumen hori jasotzen du Eusko Jaurlaritzak onartutako Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, Xedapen eta Printzipio Orokorrei buruzko I. Tituluan, Hirigintzari buruzko printzipio orokorrei buruzko II. Kapituluko 4. artikuluan («Interes publikoaren nagusitasunaren printzipioa»), 8. artikuluan («Herritarren parte-hartzearen printzipioa») eta 9. artikuluan («Jendaurreko informazioaren printzipioa»).

Bestalde, proiektuaren helburua da Lurralde Antolamenduaren Legeak eta Natura Kontserbatzeko Legeak jasotako antolakuntza moduak eta Natura Babesteko 3/98 Legeak aurreikusitako figurak eta prozedurak garatzeko oinarri izatea.


itzuli
 

AZTERTZEKO ALDAGAI NAGUSIAK

Plangintzari buruzko informazioa udalerrika:

  • Indarreko plangintza, izapidetze-bidean dagoen plangintza, egokitzapena, datak.

Plangintzarako egokitzapena lurraldeka, funtzio-arloka, eskualdeka

  • Udalerri kopurua
  • Egokitzapen ehunekoa

 

itzuli

EREMUA

Populazio-eremua: Erreferentziako populazio-unitatea Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztiak dira.

Geografia-eremua: Erreferentziako eremu geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak dira; laburpen-tauletan honela taldekatzen dira: udalerri bakoitzaren guztizko datuen arabera, funtzio-arloko, eskualdeka eta lurralde historikoa.

Denbora-eremua:  INBENTARIOA Plangintza Inbentarioak jasotzen dituen datuak, t urteari dagozkionak, gehienera jota, informazio horri dagokion urteko urtarrilaren 1ean jasoak dira.

t urteko urtarrilaren 1ari dagozkion inbentario-datuak, urtero argitaratzen dira eta t urteko abenduan hedatzen dira.

itzuli 

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

itzuli

ZABALKUNDEA

Argitalpena:

Datu-babesa:

Etxebizitzari eta Hiri Agendari buruzko eragiketa estatistikoak (id: 385)

Maiztasuna:

Urtekoa

itzuli

Azken aldaketako data: