Serieen kontsumoa
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei, batez ere, serieak ikusteko dituzten ohiturei, pertzepzioei eta iritziei buruz ere galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 15. txostena.
Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Oraingo honetan, Ikusiker panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei ikusi duten azken ikus-entzunezkoari buruz galdetzeaz gain, serieak ikusteko dituzten ohiturei, pertzepzioei eta iritziei buruz ere galdetu zaie. Txosten honetan inkestan batutako datu eta emaitzak jasotzen dira.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.
Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.