Sare sozialak: Youtube
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei, batez ere, Youtuberi buruz galdetu zaie, eta jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 16. txostena.
Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Txosten honetarako, Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei ikus-entzunezko edukien inguruko hainbat gairi buruz galdetu diegu: batetik, ikusi duten azken edukia non, noiz eta nola ikusi duten jaso dugu eta bestetik Youtuben egiten duten erabilera eta kontsumoari buruz jakin dugu. Txosten honetan datu horiek jasotzen dira.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.
Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.