Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Sare sozialak eta Instagram

Azala

Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.

Oraingo honetan, ikusitako azken ikus-entzunezko edukiaz gain, sare sozialei eta, batez ere, Instagram-i buruz galdetu zaie UPV/EHUko eta UPNAko ikasleei. Plataforma honi ematen dioten erabileraren eta kontsumoaren inguruko datuak jaso dira: gustuko edukiak, kontsumo denbora, norbere erabileraren pertzepzioa eta iritzia.

Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.

Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.

Sare sozialak eta Instagram