Ikusiker Panela 2020-2021
EAEko eta Nafarroako bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko 2.500tik gora ikaslek hartzen dute parte 2020-2021 ikasturteko panelean. Datuak ikasketa-mailaka antolatuta aurkitu daitezke eta horrek aukera ematen du alderaketak egiteko.
Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Seriearen 25. txosten honetan 2020-221 ikasturtean proiektua osatzen duten bi paneletan (Bigarren Hezkuntzakoa bata, unibertsitateetakoa bestea) gazteek egiten duten IKTen erabilera eta ikus-entzunezkoen kontsumoa aztertzeko burutu diren ikerketaren informazioa laburbiltzen da, bi adin tarteetan ematen diren antzekotasun eta desberdintasunak nabarmenduz. Izan ere, hainbat kontsumo portaeratan desberdintasunak daude bigarren hezkuntzako/institutuko (11-18 urte) ala unibertsitateko (18-23 urte) ikasleen artean.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.
Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.