Ikus-entzunezko kontsumoa telebistan
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, azken aldiz telebistan ikusi duten programari buruz galdetu galdetu zaie. Jasotako erantzunekin osatu da Ikusiker Panelari dagokion argitalpen-seriaren 1. txostena.
Ikusiker Panelaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gazteek daukaten ikusentzunezkoen kontsumoa eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera aztertzea.
Ikusikerren helburua ikasleen artean nagusitzen den ikus-entzunezko kontsumo joera aztertzea da. Horregatik, azken aldiz telebistan ikusi duten programari buruz galdetu diegu ikasleei. Guztira 133 produktu desberdin adierazi dituzte, generoka sailkatu ditugunak. Hauetatik 70 behin baino ez dituzte aipatu. Ikus-entzunezkoak kontsumitzeko erabilitako lekuak, telebista kateak eta hizkuntzak zeintzuk direnaren datuak biltzen ditu dokumentuak.
Gazteek egiten duten ikus-entzunezko produktuen kontsumoa eta IKTen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den jakin guran abiatu zen Ikusiker Panela 2018-2019 ikasturtean. Harrezkero, ugari izan dira landu diren gaiak eta oparoa bildu den informazioa.
Applika+ (US20/21) ikerketa-proietuaren barruan kokatzen da Ikusiker Panela izeneko lan-lerroa eta bertan elkartzen dira UPV/EHUko, Tabakalerako, EITBko eta Kulturaren Euskal Behatokiko lan-taldeak. Ikusiker Panelari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.