2023-2024 aldirako Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruko azterketak eta ikerketak egiteko dirulaguntzak.
[ikerketa_sustatzea_2023]
- Erakundea:
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Helburua bi dirulaguntza ematea da, Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruko ikerketa sustatzeko. Honako hauei buruzko azterketak eta ikerketak eginez:
a) Euskal erakunde eta administrazio publikoen eskumen-, erakunde- edo arau-esparrua.
b) Euskal erakunde eta administrazio publikoen antolakuntza, egitura edo funtzionamendua.
c) Euskal erakunde eta administrazio publikoen erakundeekiko eta gobernuekiko harremanak.
d) Kudeaketa publikoa edo/eta zerbitzu publikoa gure lurralde-eremuan.
e) Gure lurralde-eremuko edo beste lurralde-eremu ezberdin batzuetako ereduak, proposamenak eta esperientziak ekartzea, baldin eta horiek eragina izan badezakete gure erakundeak eta administrazioak hobetzeko; bereziki, oinarri honetan adierazitako gaietan.
Dirulaguntza horiek ikerketa-taldeei zuzenduta daude, bai dagoeneko sendotutako taldeei, bai ad hoc eratutakoei; eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu.
Aurrekontuko zuzkidura
40.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Ikerketa sustatzeko bi dirulaguntzatarako deialdia egiten da; dirulaguntzak ikerketa taldeei zuzenduta daude. Horietako bakoitzak hogei mila (20.000) euroko ordainsaria izango du.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira:
1.a) Lehenengo ordainketa, bost mila (5.000) eurokoa, dirulaguntza onartzearekin batera. Zenbateko horrek ikerketa-jarduera garatu ahal izatea du xede, eta konturako ekarpenaren izaera du. Beraz, lehenengo ordainketa horretan jasotakoa baldintza suntsiarazlearen mendean dago; izan ere, azkenean aurkezten den lanak ez badu lortzen argitaratuta izateko edo liburutegian gordeta gelditzeko kalifikazio nahikorik, hurrengo lerroaldian adierazitakoaren arabera, lehenengo ordainketako diru-kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari itzuli beharko dio ikerketa-taldeak.
1.b) Bigarren ordainketa, hamabost mila (15.000) eurokoa.
Bigarren ordainketaren zenbateko zehatza aurkeztu diren ikerketa-monografiek lortutako kalifikazioaren araberakoa izango da. Balorazio-batzordeak, monografien analisiaren ondoren, irizpide hauen arabera egingo du bere kalifikazioa, 10 puntu gehienez emanda:
2.a) Dirulaguntza lortzeko aurkeztutako proiektua betetzea: gehienez ere, 2 puntu. Irizpide honetan gutxienez 1,5 puntu lortu beharko dira 2.b) irizpidean puntuazioa lortu ahal izateko.
Irizpide honen barruan baloratuko da monografiaren egokitzapena, aurkeztutako proiektuari dagokionez; bereziki, proposatutako helburuen garapenari dagokionez, helburu bakoitzaren garrantzia haztatuta, hala badagokio.
2.b) Ikerlanaren kalitatea: gehienez ere, 8 puntu. Irizpide honen barruan baloratuko dira:
2.b.1.- Ikerketaren kalitate zientifikoa: gehienez ere, 2,5 puntu.
2.b.2.- Planteamendu metodologikoen egokitzapena eta zuzentasuna: gehienez ere, 2 puntu.
2.b.3.- Ideien argitasuna, zuzentasuna eta monografiaren azalpenen zehaztasuna: gehienez ere, 0,5 puntu.
2.b.4.- Monografiak ikertutako alorrean proposatu dituen berrikuntzak: gehinez ere, 1,5 puntu.
2.b.5.- Lortutako emaitzen erabilgarritasuna nahiz eragina, erakunde- eta administrazio-teorian nahiz praktikan: gehienez ere, 1,5 puntu.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
- Ikerketa-taldearen partaide guztiek unibertsitate-titulu ofiziala izatea.
- Ikerketa-taldearen partaide batek, gutxienez, administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2022ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik.
- Ikerketa-taldea gutxienez bi ikertzailez osaturik egongo da. Eskabidean espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa.
- Ikerketa-proiektuaren memoria aurkeztea.
- Ikerketa-taldearen ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua aurkeztea.
Betekizunak
-
Administrazio Publikoari, Zuzenbide Publikoari edo Administrazioaren Zientziari buruzko azterlanak eta ikerketak egiteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerketa sustatzearren deitutako dirulaguntza hauek hartu ez izana. Epe hori dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratu eta hiharamunetik aurrera zenbatuko da.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
-
Dirulaguntzak hauek bateraezinak izango dira proiektu berbera burutzeko beste edozein laguntza edo dirulaguntza publiko nahiz pribaturekin, doktore-tesiak egitera zuzendutako bekak eta diru-laguntzak barne.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean ez egotea.
Informazio gehigarria: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (13. artikulua).
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak automatikoki egiaztatuko ditu organo kudeatzaileak, dirulaguntza esleitu zein ordainketak egin aurretik. Egiaztatzea ezinezkoa bada, interesdunari eskatuko zaio ziurtagiri eguneratuak aurkezteko. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin ahal dio aurka egiaztapen horri, eta, kasu horretan, izaera hori egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:
a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati
Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.
Telefono bidezko arreta: 945-017667
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0030310Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaera aurkezten duen pertsona ikerketa-taldeko kidea bada, Pertsona/entitate interesdun gisa espedientean hautatu beharko du, "Honela ari da" atalean.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
- IVAPek elektronikoki eskuratuko edo kontsultatuko du, beti ere Estatu honetan lortu bada.
IVAPek agiria eskuratzearen edo kontsultatzearen aurka egiteko eskabidean dagoen kasila markatu beharko du interesdunak eta titulua erantsi.
- Titulua Estatu honetatik at lortu bada: homologazioa egiaztatzen duen agiriaren kopia eskaneatua (pdf), edo dagokion Unibertsitatearen edo aginte akademikoaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf), alegatutako titulua eman zen estatuan unibertsitate-titulu ofiziala dela jasotzen duena.
-
IVAPek elektronikoki eskuratuko edo kontsultatuko du.
IVAPek agiria eskuratzearen edo kontsultatzearen aurka egiteko eskabidean dagoen kasila markatu beharko du interesdunak eta egiaztagiria erantsi.
-
Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da:
- Ikerketa-proiektuaren memoria. Derrigorrez, web orrialde honetan eskaintzen den eredu normalizatuan aurkeztu beharko da. Agiri honek ezingo ditu 10 orrialde baino gehiago izan.
-
Ikerketa-taldearen ordezkari bat izendatu behar da, ikerketa-taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adina botere duena. Ordezkaritza egiaztatzeko, hala dela sinesgarritasunez erakusten duen edozein bide erabili ahal izango da, zuzenbidean baliozkoa bada. Ondorio horietarako, ordezkaritza egiaztaturik geldituko da apud acta ahalordetzearen bitartez egin bada, agerraldi pertsonala eginez edo Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko egoitza elektronikoan agerraldi elektronikoa eginez, edo egoitza elektroniko horren ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatu izana egiaztatuz.
Eskaera aurkeztu eta sinatzen duen pertsonak izan behar du ikerketa-taldearen ordezkaria.
Ordezkaritza egiaztatzeko web orrialde honetan eskaintzen den eredua erabil daiteke.
-
Administrazio Publikoari, Zuzenbide Publikoari edo Administrazioaren Zientziari buruzko azterlanak eta ikerketak egiteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerketa sustatzearren deitutako dirulaguntza hauek hartu ez izana. Epe hori dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratu eta hiharamunetik aurrera zenbatuko da.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
-
Dirulaguntzak hauek bateraezinak izango dira proiektu berbera burutzeko beste edozein laguntza edo dirulaguntza publiko nahiz pribaturekin, doktore-tesiak egitera zuzendutako bekak eta diru-laguntzak barne.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.
-
Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean ez egotea.
Informazio gehigarria: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (13. artikulua).
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak automatikoki egiaztatuko ditu organo kudeatzaileak, dirulaguntza esleitu zein ordainketak egin aurretik. Egiaztatzea ezinezkoa bada, interesdunari eskatuko zaio ziurtagiri eguneratuak aurkezteko. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin ahal dio aurka egiaztapen horri, eta, kasu horretan, izaera hori egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
- Ikerketa-taldearen partaide guztiek unibertsitate-titulu ofiziala izatea.
- Ikerketa-taldearen partaide batek, gutxienez, administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2022ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik.
- Ikerketa-taldea gutxienez bi ikertzailez osaturik egongo da. Eskabidean espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa.
- Ikerketa-proiektuaren memoria aurkeztea.
- Ikerketa-taldearen ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua aurkeztea.
- Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsonak dirulaguntza eskatzeko.
- Dokumentazioa prestatu, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. eta 53. artikuluak). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako Dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Kudeaketak-en zehar egin ahal izango da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, gehienez ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua